Ebano
Itxura
Ebanoa zur gogor leun astuna da. Orokorrean Ebenazeoen familiako eta Dyospyros generoko zuhaitzetatik ateratzen da. Zuhaitz hau hostoiraunkorra, sendoa eta luzea, sexu bakarreko loreak eta hosto txandakatuak da. 1,069 gr/cm3-ko dentsitatea du eta uretan hondoratu egiten da) eta kolore beltzekoa izaten du, oso preziatua. Altzarigintzan asko erabiltzen da, leihoetako eta ateetako zureriak, labana-kirtenak eta musika-tresnetako piezak egiteko, batez ere. Badira ebanoaren generoko 300 bat zuhaitz mota. Ezagunenak Diospyros ebenum, Indiakoa eta Sri Lankakoa, eta Diospyros dendro, Afrikako mendebaldekoa, dira. Ebano deritze, halaber, zur iluneko beste zuhaitz batuei ere, nahiz eta izan Dyospyros generokoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.