[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Budapest Honvéd FC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Budapest Honvéd FC
Sorrera1909
Futbol zelaiaBozsik Stadion
edukiera: 10.000 lagun
inaugurazioa: 1913 (2006an berriztua)
PresidenteaAmeriketako Estatu Batuak George Hemingway
EntrenatzaileaHungaria Ferenc Horváth
Liga2. maila
2022-23Hungariako Liga, 11.a (jeitsi)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Budapest Honvéd FC (izen osoa Budapest Honvéd Football Club) Hungariako futbol talde onenetakoa da palmaresari dagokionez, Budapest hiriburukoa. 13 aldiz irabazi du Hungariako futbol liga eta beste 7 aldiz Kopa. Mitropa Kopa bat ere irabazi zuen 1959an.

Sorrera eta lehenengo "urrezko aroa"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1909an sortu zen Kispest AC izenarekin. Lehenengo titulua 1926ko Hungariako kopa izan zuen. 50. hamarkadan Hungariako Armadaren taldea bihurtu zen eta izena aldatu zuen gaur egungo Budapest Honvéd FC hartuz (Honvéd hitzak "aberriaren defentsa" esan nahi du). Orduan izan zuen bere lehenengo sasoi bikaina, izan ere 1949-50 denboraldian lehenengo liga irabazita 1955 artean bost garaipen lortu baitzituen.

1956ko porrota eta ondorio latzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956an Europako Kopako lehenengo kanporaketa Bilboko Athletic Klubaren aurka egokitu zitzaion eta San Mamesen 3-2 galdu zuen. Bilbon jokatzen ari zirela Hungariako Iraultza gertatu zen eta Budapesteko istiluak zirela eta, jokalariek ez zuten etxera itzuli nahi izan. Ondorioz itzulerakoa Bruselan jokatu zen eta 3-3 berdindu zuten. Athleticek egin zuen aurrera beraz. Galtzaile izatean jokalarien itzultzeko beldurra areagotu egin zen eta etxera bueltatu beharrean Europan zehar partidak jokatzen aritu ziren, Espainian eta Portugalen batez ere. Brasilera ere joan ziren eta FIFAk legez kanpoko taldea izendatu zuen. Azkenean jokalari batzuek etxera itzultzea erabaki zuten baina onenek talde berria bilatu zuten Europan, horrela Zoltán Czibor, Sándor Kocsis eta Ferenc Puskás FC Bartzelona eta Real Madrilek fitxatu zituzten.

Jokalari onenak galduta maila nabarmen jeitsi zuen eta 1957an bigarren mailara jeistear egon zen. Hala ere buelta eman ziuon eta 1959an Mitropa Kopa lortzeko gai izan zen. 1964an kopa berri bat eskuratu zuen eta 1966an Europako Errekopako final laurdenetara iritsi zen.

Bigarren "urrezko aroa"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren "urrezko aroa" 1979ko UEFA Kopako final laurdenetara iritsi izanak hasi zuen. Lajos Tichy entrenatzaile izanik 1993 artean zazpi liga eta hainbat kopa lortu zituen.

1991ean erregimen komunista erori eta armadaren babesa galtzean bere hasierako izena berreskuratu zuen, Kispest Honvéd FC, liga bat (1993) eta kopa bat (1996) lortu zituen.

2003an maila galdu zuen eta bigarren mailan urtebete baino egin ez zuen arren arazo ekonomikoen erruz taldea makal aritu zen ordutik aurrera eta azkenean taldea desegin eta berria eratu behar izan zuen, Budapest Honvéd FC izena berreskuratuz. 2007 eta 2009ko Kopak irabazi ditu ordutik.

2016-17 denboraldian Liga irabazi zuen ia 25 urte pasa ondoren eta 2020an Kopa.

Hungarian: 31

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Liga (14): 1949–50, 1950, 1952, 1954, 1955, 1980, 1984, 1985, 1986, 1988, 1989, 1991, 1993, 2017.
  • Kopa (8): 1926, 1964, 1985, 1989, 1996, 2007, 2009, 2020.

Nazio artean: 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • final laurdenak 1966an.
  • final laurdenak 1979an.
  • Txapelduna (1): 1959.

Euskal taldeen aurkako partidak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honvédek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1956-57 Europako Kopa Finalzortzirenak Athletic
Honvéd
3-2
3-3
Honvéd
Athletic

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]