[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Almidoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Almidoi
Konposizioaoxigeno, karbono, hidrogeno, Amilopektina eta Amilosa
Motapolisakarido, sukaldaritzako osagai eta primary metabolite (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1.450 kg/m³
Sublimazio-tenperatura410 °C
Lurrun-presioa0 mmHg (20 °C)
Arriskuak
Denboran ponderatutako esposizio muga5 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
10 mg/m³ (10 h, baliorik ez)
15 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Lehergarritasun gutxieneko kontzentrazioa50
Eragin dezakestarch exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9005-25-8
Gmelin28017
RTECS zenbakiaGM5090000
ZVG12160
DSSTox zenbakiaGM5090000
EC zenbakia232-679-6
ECHA100.029.696
CosIng74532
MeSHD013213
UNII24SC3U704I, 4DGK8B7I3S, 79QS2MG2LP, 8I089SAH3T, 904CE6697V, O8232NY3SJ eta YAQ9FOE480
KEGGC00369

Almidoia landareetan bakarrik agertzen den polisakaridoa da, alfa-glukosa molekulez osatua. Landare-zelularen biltegi energetikoa da, eta oso ugaria da zerealetan (garia, arroza, artoa...) eta baita tuberkuluetan ere (patata).

Pikor handiak eratzen ditu landare-zelularen zitoplasman.


Egitura kimikoa

Amilosa molekularen egitura.


Almidoiaren formula (C6H10O5)n da, n aldakorra izanik (100.000 arte iritsiz). Hori dela eta, bere pisu molekularra ere aldakorra da, baina gehienetan oso altua (zenbait milioi dalton).

Almidoia bi polimeroren nahasketaz osatua dago: amilosa eta amilopektina.

  • amilosak kate lineal luzea eratzen du, ez erramifikatua, alfa-glukosaz osatua
  • amilopektinaren kateak, berriz, adar edo erramifikazio asko ditu, ez da lineala.

Almidoi gehienetan amilosaren kopurua %25 ingurukoa da eta amilopektinarena %75-ekoa.

Almidoia disolbaezina da ur hotzetan eta alkoholetan. Ur beroarekin, baina, ur-ahia sortzen du, iodo-disoluzio batean kolore urdina hartzen duena.


Funtzioa

Almidoia landarearen erreserba energetikoa da. Bere erabateko hidrolisiak glukosa ematen duenez, landare-zelulak almidoia erabiltzen du bere behar energetikoak asetzeko, glukosa katabolizatuz (ikus "gluzidoen katabolismoa").

Fotosintesian sortzen den glukosa gehiena, beraz, almidoi moduan gordetzen dute landareek.

Almidoia giza-elikaduraren gluzidoen iturri nagusia da, dietaren funtsezko elikagaia izanik. Ugaria da ohiko elikagaietan (ogian, zerealetan, lekaletan...), eta bere hidrolisiak -digestioan burutzen dena- glukosa franko sortzen du.