Alejandro Catena
Alejandro Catena | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Móstoles, 1994ko urriaren 28a (30 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||
Alejandro Catena Marugán (Mostoles, Espainia, 1994ko urriaren 28a) futbolari profesionala da, egun Osasuna taldean jokatzen ari dena, erdiko atzelari gisa.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C. D. Mostoles-eko gazte mailetan trebatua, Espainiako Hirugarren Mailan debuta egin zuen klub bereko lehen taldearekin. Mostoleseko klubean hainbat denboraldiren ostean, C. D. A. Navalcarnerorekin fitxatu zuen. 2016-17 denboraldia jokatu zuen han, Bigarren B mailan. Denboraldi ona egin ondoren, Marbella F. C.rekin sinatu zuen[1][2], non Bigarren Bko IV multzoan bigarren amaitu eta igoera kanporaketa jokatuko baitzuen: R. C. Celta de Vigo B-k lehen itzulian kanporatu zuen Marbella.[3]
2018ko uztailean, erdiko atzelariak Marbella utzi eta C. F. Reus Deportiu-ra joan zela baieztatu zuen.[4] Catenak 2018ko urriaren 21ean sartu zuen bere lehen gola profesionaletan, CF Rayo Majadahondaren etxean 2-1eko porrotean berdinketa lortuz. Lehen denboraldi on baten ostean, kluba utzi zuen kontratua amaitu ostean, Reus Deportiu taldearen egoera txarra zela eta.[5]
2019ko urtarrilaren amaieran denboraldi eta erdirako Rayo Vallecanorekin fitxatzen amaitu zuen[6].Talde horrekin Lehen Mailan debuta egin zuen; kategoria horretan 71 partida jokatu zituen.
2023ko ekainaren 9an, Osasunarako fitxaketa ofiziala egin zen, eta bertara doan iritsi zen hurrengo bost denboraldietarako[7]. Bere talde berriarekin Ligan agerraldia egin aurretik, hiruko bat lortu zuen Realaren aurka (denak burukadaz), denboraldi-aurreko Euskal Herria Txapelaren finalean[8].
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Herrialdea | Urtea | Partidak | Golak |
---|---|---|---|---|
C.D. Mostoles URJC | Espainia | 2013-2016 | 89 | 8 |
C.D.A. Navalcarnero | Espainia | 2016-2017 | 29 | 2 |
Marbella F.C. | Espainia | 2017-2018 | 33 | 1 |
C.F. Reus Deportiu | Katalunia | 2018-2019 | 23 | 1 |
Rayo Vallecano | Espainia | 2019-2023 | 163 | 10 |
Osasuna | Euskal Herria | 2023- | 14[9] | 2 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El Marbella FC refuerza la defensa con el central Alejandro Catena - FÚTBOL» www.marbella24horas.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Díaz, Luis G.. (2017-06-28). «El Marbella refuerza la zaga con Catena» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Díaz, Luis G.. (2018-05-27). «El Marbella dice adiós al ascenso de la forma más cruel (2-0)» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
- ↑ «Alejandro Catena, nou fitxatge del CF Reus | Reus - Web Oficial» web.archive.org 2019-09-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sport. (2019-01-24). «Ya son siete los jugadores del Reus que han pedido irse» sport (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alejandro Catena apuntala la defensa del Rayo Vallecano» La Vanguardia 2019-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
- ↑ «Osasunak Catena fitxatu du hurrengo bost denboraldietarako» EITB 2023-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
- ↑ «Osasunak irabazi du Euskal Herria Txapela, Reala 1-3 mendean hartuta, Catenak sartutako hiru golei esker» EITB 2023-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alejandro Catena LALIGA EA SPORTS» Catena (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).