70 Pine Street
70 Pine Street | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°42′23″N 74°00′27″W / 40.7064°N 74.0075°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1932 |
Komisarioa | Cities Service Company (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Clinton and Russell (en) |
Estiloa | Art Décoa |
Dimentsioak | altuera arkitektoniko: 290,2 () m |
Solairuak | 67 |
18 | |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 70 Pine Street |
Webgune ofiziala | |
70 Pine Street (antzina American International Building deitua), New Yorkeko etxe orratz bat da, Manhattanen hegoaldean kokatua; zehazki, Pine Street-eko 70. zenbakian. Eraikinak 66 solairu ditu, eta bere altuera 290 metrokoa da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aditu askoren ustez, New York osoko etxe orratzik ederrenetarikoa da, bere dotoretasun eta fintasunarengatik. Nagusiki Art Déco estiloan eraikia dago, nahiz eta bere goialdeak zerikusi handiagoa izan arkitektura gotikoarekin. Oinplano nahiko estua dauka, eta ezaugarri horrek, eraikinaren altuera handiarekin uztartuta, liraintasun guztiz berezi bat ematen dio. Nolanahi ere, eraikina kale oso estuen artean dago kokatuta; horregatik, bere itxuraz osoki jabetu ahal izateko, beharrezkoa da urruti samarreraino joatea, behar adinako perspektiba lortzeko.
Kareharriz estalitako etxe orratz honen alderdirik bereizgarriena bere tontorra da, estilo gotikoaren itxura hartuz orratz zorrotz batean amaitzen dena.
Eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere eraikuntza 1932an bukatu zen; hots, etxe orratzen arteko norgehiagoka puri-purian zegoenean. Eraikitzen bukatu zenean, munduko hirugarren eraikinik altuena izatera iritsi zen. 1970eko hamarkadara arte, hau da, World Trade Center eraikitzen bukatu zen arte, Manhattaneko Downtown aldeko eraikinik garaiena izan zen. 2001eko irailaren 11tik aurrera, berriro ere hiriko inguru horretako eraikinik altuena izatera pasa zen.
Gaur egun, New Yorkeko bosgarren eraikinik altuena da, honako hauen atzetik: Empire State Building, Bank of America Tower, Chrysler Building eta The New York Times Building.
Eraikin hau aipatzeko, jendeak American International izena erabili ohi du, besterik gabe. Iraganean, Cities Service Company konpainia zen etxe orratzaren jabe, eta eraikinak Cities Service Building zeukan izena. Geroago, konpainia horrek American International Group delakoari saldu zion, eta bertan dauka bere egoitza nagusia. Dena dela, Cities Service-k oraindik ere zenbait bulego dauzka eraikin honetan.
Goiko aldean zerupeko plataforma bat dauka, eta haren gainean, 66. solairuan, beirazko behatoki bat, Downtown-aren gaineko ikuspegirik onena eskaintzen duena, beste inolako eraikinetatik lortzen ez den bezalakoa. Zoritxarrez, behatoki hori, garai batean jendeari irekita egondakoa, eraikinean lanean diharduten pertsonei soilik dago gaur egun irekita.
Dorre honi buruzko beste jakingarri bat aipatzearren, adierazi behar da ezen, jatorriz, bertako igogailuek bi solairu zeuzkatela; horrela, aldi berean erabil zitzaketen bi solairu ezberdinetan zeuden pertsonek. Horren arrazoia da eraikina oso estua dela, eta ez zeukala igogailu askotarako tokirik. Horregatik, igogailuen edukiera handitu beharra zegoen. Eraikina famatua izan zen igogailu berezi horiengatik. Alabaina, luze baino lehen igogailu horiek kendu egin zituzten, jendeak ez zituelako oso gogoko. Hala eta guztiz ere, Citigroup Center eraikinean 1970eko hamarkadaren bukaeran horrelakoxeko igogailuak instalatu ziren.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Eraikinaren fitxa emporis.com webgunean.
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |