Virginia Woolf
Virginia Woolf, jaiotzez, Adeline Virginia Stephen (Londres, 1882ko urtarrilaren 25a - Rodmell, 1941eko martxoaren 28a), idazle eta saiogile britainiarra izan zen. XX. mendeko literatura modernistaren autore nagusietako bat izan zen, kontzientzia-jarioaren teknikaren erabileran aitzindaria eta Bloomsbury taldeko kide garrantzitsua. Lan aipagarri asko utzi zituen[1], ezagunenen artean daude Jacob’s room (1922), Dalloway andrea (1925), Farorantz (1927) eta Orlando (1929) eleberriak eta Gela bat norberarena (1929)[2], Three Guineas (1938) eta The Death of the Moth (1942) saiakerak. Pentsamendu feministaren aitzindarietako bat izan zen Europan[1].
Biografia
aldatuHaurtzaroa
aldatuLondres hiriko familia aberats batean jaioa, giro intelektual batean hazi zen Virginia[3]. Bere aita, sir Leslie Stephen, idazlea, historialaria, mendizalea eta Dictionary of National Biographyren editore eta sortzaileetako bat izan zen. Ama, Julia Prinsep Stephen (jaiotzez Jackson), arte eta literatur giroan ezaguna zen. Modelo kutuna izan zen bere izeba Julia Margaret Cameron argazkilari ezagunarentzat eta artista prerafaelistentzat. Leslie eta Julia ezkondu zirenean alargunak ziren biak. Lesliek alaba bat zuen aurreko emazte Harriet Marian (Minny) Thackeray (1840-1875), William Makepeace Thackerayren alabarekin. Juliak, berriz, Herbert Duckworth aurreko senarrarekin hiru seme zituen jada eta lau gehiago izan zituzten batera, Vanessa Bell (jaiotzez Stephen) artista (1879-1961), Thoby Stephen (1880-1906), Virginia bera, eta Adrian Stephen (1883-1948) psikoanalista[4].
Eskolara joan beharrean, ikasketak etxean bertan burutu zituen, aita eta amaren gidaritzapean hasieran eta helduagoa zela tutore pribatuen bidez ere bai. Literatura klasikoa eta Viktoriar literaturan sakondu zuen batez ere, etxean zuen liburutegia baliatuz. Tarte batez King’s Collegeko Emakumeen sailean ere ikasi zuen, baina ikasketa ofizialik burutu gabe.[4]
Gaztaroa
aldatuGaztetatik izan zuen literaturarekiko zaletasuna, etxeko literatur giroak ere babestua. Leslie eta Julia Stephenen etxera garaiko idazle eta artista ezagun ugari inguratzen ziren, hala nola Henry James, George Henry Lewes, Alfred Tennyson, Thomas Hardy, Edward Burne-Jones eta Virginiaren ohorezko aitajaun izan zen James Russell Lowell, edota argazkilaritzan aitzindaria izan zen bere izeba Julia Margaret Cameron.
1912an Leonard Woolfekin ezkondu zen. Berarekin eta beste lagun batzuekin Bloomsburyko taldea sortu zuen; taldea izena bikotea bizi zen etxetik hartu zuen. Bere ezkonkidearekin, halaber, Hogarth Press argitaletxea sortu zuen, T. S. Eliot eta K. Mansfield gazteak bultzatu zituena, besteak beste.
Jacob's Room (1922), Dalloway Andrea (1925) eta To the Lighthouse (1927) eleberriek Woolfen originaltasuna erakutsi zuten. Era berean, The Years (1937) eta Between the Acts (1941) eleberriak aipa daitezke, beste hainbaten artean. Honekin batera, emakumearen eskubideen defentsa egingo du, Gela bat norberarena idazlanean bezala.
Idazle ibilbidea
aldatuWoolf profesionalki 1905ean hasi zen idazten, hasieran Times Literary Supplement-erako, Haworth, Brontλ familiaren etxeari buruzko kazetaritza lan batekin. Bere lehen eleberria, The Voyage Out 1915ean argitaratu zuen Gerald Duckworth and Company Ltd bere er-nebaren argitaletxeak.
Eleberri honetan, Night and Day eleberrian bezala, idazlea prest agertu zen aurreko narrazio-eskemak hausteko, baina kritikak ez zuen ia aintzat hartu.
Mrs Dalloway eta To the Lighthouse (farorantz) lanak argitaratu ondoren hasi ziren kritikariak literaturaren originaltasuna goresten. Lan horietan, autorearen maisutza teknikoa eta grina esperimentala nabarmentzen dira, ordura arte poesiari zegozkion estilo eta irudi batzuk sartu baitzituen eleberrigintzan. Ekintza eta intriga desagertu ondoren, Virginia bere narrazioetan bizitza aldakorra eta kontzientziaren hutsezina hautemateko ahaleginetan oinarritzen da.
Woolf-en azken lanak, Between the Acts (1941), bere kezka nagusiak laburbiltzen ditu: bizitzaren eraldaketa artearen bidez, anbibalentzia sexuala eta denboraren eta bizitzaren fluxuari buruzko gogoeta. Bere libururik lirikoena da, batez ere bertsotan idatzia.[5]
Era berean, emakumearen izaerari buruzko saiakera batzuk idatzi zituen, non emakumeen identitatearen gizarte-eraikuntza nabarmendu eta emakume idazlearen papera aldarrikatu baitzuen. Gela bat norberarena (A Room of One's Own, 1929) saiakeran bere pentsamendu feministaren bilakaera azaldu zuen.
Literaturaren kritika gisa ere nabarmendu zen, eta bi biografia idatzi zituen: Browningen bizitzaren birsorkuntza dibertigarria txakurraren begietatik (Flush) eta Roger Fry kritikariari buruzkoa (Fry). Era berean, E. M. Forsterrekin batera, gutun bat idatzi zien zenbait egunkaritara zentsurak idazleen gogoan zuen eraginari buruz —Sunday Expressek The Well of Loneliness eleberri lesbikoa gaitzesteko egindako ahaleginaren ondorioz—.
Virginia Woolfen eleberri-lanak Marcel Proust, James Joyce, Dorothy Richardson, Katherine Mansfield eta, agian, Henry Jamesen eragina izan zuen. Benetan bereizgarria dena, bere garaikideen artean gailentzen dena da eleberrirako bide berri bat aurkitzen saiatu izana, errealismo nagusia alde batera utzi eta historiaren konbentzioa eta pertsonaien ohiko deskribapena alde batera utzita.
Woolfek eleberriak eta entseguak argitaratzen jarraitu zuen, eta arrakasta izan zuen, bai kritikari dagokionez, bai publikoaren aldetik ere. Bere lanaren zati handi bat Hogarth Press-en bidez argitaratu zuen. XX. mendeko eleberrigile handienetako bat eta modernista nabarmenenetako bat izan da.[6]
Woolf ingeles hizkuntzaren berritzaile handienetakotzat hartzen da. Bere lanetan, kontzientziaren fluxuarekin eta azpiko alderdi psikologikoarekin esperimentatu zuen, baita pertsonaien arrazoi emozionalekin ere. Woolfen ospeak erabat beherantz egin zuen Bigarren Mundu Gerraren ondoren, baina kritika feministak 1970ean izandako gorakadarekin berrezarri egin zen.[7]
Erdi mailako intelektual ingelesaren mundu estura murrizteagatik kritikatu zuten haren lana. Kritikari batzuen iritziz, ez zuen unibertsaltasun eta sakontasunik, eta ez zion inolako garrantzi emozional edo etikorik eskaini irakurle ertain etsiari, 20ko hamarkadako estetaz nazkatuta zegoenari. Antisemitagatik ere kritikatu zuten, judu batekin ezkonduta egon arren. Antisemitismo hori ateratzen da emakumeak maiz pertsonaia juduei buruz, arketipoekin eta orokortze estereotipatuekin idatzi zuelako.[8]Virginiak eta haren senar Leonard Woolfek gorroto zuten eta beldurra zioten 1930eko hamarkadako faxismoari eta haren antisemitismoari, Hitlerren zerrenda beltzean zeudela jakinda. 1938ko Three Guineas liburua faxismoaren zentsura zen.[9]
Heriotza
aldatuEgun desoreka bipolarra deitzen den gaixotasun psikikoa pairatzen zuen Woolfek. 1941eko martxoaren 28an, etxetik egun batzuk lehenago alde egin ostean, Ouse ibaira bota zuen bere burua Woolfek, berokiko poltsikoak harriz beteta.
Senarrari idatzi zion azken oharra:
Berriro zoratuko naizela sentitzen dut. Uste dut ezin dugula berriro igaro garai beldurgarri horietako batean. Eta oraingoan ezin dut berreskuratu. Hasi naiz ahotsak entzuten, eta ezin naiz kontzentratu. Beraz, egin dezakedan onena iruditzen zaidana egingo dut. Zuk ahalik eta zorionik handiena eman didazu. Noranzko guztietan izan zara edozein izan daitekeen guztia. Ez dut uste bi pertsona zoriontsuagoak izan zitezkeenik, gaixotasun beldurgarri hau etorri arte. Ezin dut gehiago borrokatu.
Badakit zure bizitza hondatzen ari naizela, ni gabe lan egin ahal izango duzula. Egingo duzu, badakit. Ikusten duzunez, ezin dut hau behar bezala idatzi ere egin. Ezin dut irakurri. Esan nahi dudana da nire bizitzako zoriona zuri zor dizudala. Erabat eraman handikoa izan zara nirekin eta oso ona. Mundu guztiak daki hori. Norbaitek salbatuko banindu, zeu izango zinateke. Dena galdu dut, zure ontasunaren ziurtasuna izan ezik.
Ezin dut denbora gehiagoz zure bizitza hondatzen jarraitu. Ez dut uste bi pertsona izan zitezkeenik zu eta ni baino zoriontsuagoak.
Barne bakarrizketaren teknika eta bere estilo poetikoa Woolfek nobelagintza modernoari eginiko ekarpen handienen artean jaso ohi dira.
Idazlan aukeratuak
aldatuEleberriak
aldatu- The Voyage Out (1915)
- Night and Day (1919)
- Jacob's Room (1922)
- Dalloway andrea (Mrs Dalloway, 1925), Donostia: edo!, 2014[1]
- Farorantz (To the Lighthouse, 1927)
- Orlando: A Biography (1928)
- The Waves (1931)
- The Years (1937)
- Between the Acts (1941)
Narrazio bildumak
aldatu- Kew Gardens (1919)
- Monday or Tuesday (1921)
- A Haunted House and Other Short Stories (1944)
- Mrs Dalloway's Party (1973)
- The Complete Shorter Fiction (1985)
- Carlyle's House and Other Sketches (2003)
Saiakerak eta ez-fikzioak
aldatu- Modern Fiction (1919)
- The Common Reader (1925)
- Gela bat norberarena. (A Room of One's Own, 1929), Consonni argitaletxea, Bilbo, 2013. (Itzultzailea: Maria Colera Intxausti).
- On Being Ill (1930)
- The London Scene (1931)
- The Common Reader: Second Series (1932)
- Three Guineas (1938)
- The Death of the Moth and Other Essays (1942)
- The Moment and Other Essays (1947)
- The Captain's Death Bed And Other Essays (1950)
- Granite and Rainbow (1958)
- Books and Portraits (1978)
- Women And Writing (1979)
- Collected Essays (lau liburuki)
Antzerkia
aldatu- Freshwater: A Comedy (1923)
Itzulpena
aldatu- Fyodor Dostoevsky: Stavrogin's Confession & the Plan of 'The Life of a Great Sinner'. S. S. Kotelianskyekin batera itzulita (1922)
Autobiografia, egunerokoak
aldatu- A Writer's Diary (1953) Egunerokoaren zati aukeratuak
- Moments of Being (1976)
- A Moment's Liberty: the shorter diary (1990)
- The Diary of Virginia Woolf (bost liburuki) —1915etik 1941era Virginia Woolfen egunerokoak.
- Passionate Apprentice: The Early Journals, 1897–1909 (1990)
- Travels With Virginia Woolf (1993)
- The Platform of Time: Memoirs of Family and Friends (2008)
Gutunak
aldatu- Congenial Spirits: The Selected Letters (1993)
- The Letters of Virginia Woolf 1888–1941 (sei liburuki, 1975–1980)
- Paper Darts: The Illustrated Letters of Virginia Woolf (1991)
Euskaratuak
aldatu- Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea (Professions for women or Killing the angel in the house), Donostia, edo!, 2014. Itzultzailea: Ana Isabel Morales [10]
- Dalloway andrea (Mrs. Dalloway, 1925), Donostia: edo!, 2014. Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun[10]
- Gela bat norberarena (A Room of One's Own, 1929), Bilbo: Consonni, 2013. Itzultzailea: Maria Colera Intxausti [11]
- Farorantz (To the Lighthouse, 1927), Euba: Ibaizabal, 1993. eta Elkar, 2015 Itzultzailea: Anton Garikano [12]
Filmografia
aldatu- Who's Afraid of Virginia Woolf? Edward Albeeren antzezlan estatubatuarra (1962) eta Mike Nicholsek zuzendutako filma (1966) izan zen. [13] Virginia Woolf ez da pertsonaia bat bezala agertzen. Ekintza adin ertaineko bikote baten (George eta Martha) egongelan gertatzen da.[14]
- Mrs. Dalloway. 1997. Gidoia: Eileen Atkins. Zuzendaria: Marleen Gorris. Antzezleak: Vanessa Redgrave, Natascha McElhone eta Michael Kitchen. [15]
- The hours (2002) filmean Virginia Woolf pertsonaia bat da, Stephen Daldry zuzendariak zuzendua eta Michael Cunninghamen izen bereko eleberrian oinarritua. [16] Idazlearen interpretazioagatik, Nicole Kidmanek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.[17][18]
Irudi galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Dalloway Andrea eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea | EDO! Argitaletxea» argitaletxeaedo.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
- ↑ Woolf, Virginia. (). A room of one's own (1929). (1. argitaraldia) Read Books Limited PMC 973767141..
- ↑ Arrula, Garazi. «Virginia Woolfen tunelak zulatzen» elearazi.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
- ↑ a b (Ingelesez) Gordon, Lyndall. «Woolf [née Stephen, (Adeline) Virginia (1882–1941), writer and publisher»] Oxford Dictionary of National Biography. (argitaratze data: 2004-09-23) doi: . http://www.oxforddnb.com/view/10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-37018(Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
- ↑ "Critical Essays on Virginia Woolf", Morris Beja, 1985, p.24.
- ↑ "Critical Essays on Virginia Woolf", Morris Beja, 1985, Introduction, p.1
- ↑ "Critical Essays on Virginia Woolf", Morris Beja, 1985, Introducción, p.1,3,53.
- ↑ «Tales of abjection and miscegenation: Virginia Woolf's and Leonard Wo…» archive.ph 2012-06-29 (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- ↑ "The Hours" DVD, "Special Features", "The Mind and Times of Virginia Woolf", 2003.
- ↑ a b Woolf, Virginia. (2014). Dalloway andrea ; Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea. Edo ISBN 978-84-940489-7-5. PMC 903110829. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ Woolf, Virginia. (D.L. 2013). Gela bat norberarena. Consonni ISBN 978-84-939858-1-3. PMC 911113938. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ Woolf, Virginia. (2015). Farorantz. (1. argit. argitaraldia) Elkar ISBN 978-84-9027-397-5. PMC 943666374. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ (Ingelesez) Who's Afraid of Virginia Woolf? (1966) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ (Ingelesez) «Who’s Afraid of Virginia Woolf? | play by Albee | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ (Ingelesez) Mrs Dalloway (1997) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ Cunningham, Michael. (1999). The hours. Fourth Estate ISBN 1-84115-034-7. PMC 48238637. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ (Ingelesez) «Stephen Daldry | Biography, Movies, Plays, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ (Ingelesez) The Hours (2002) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
Bibliografia
aldatu- Batchelor, John, ed. (1995). The Art of Literary Biography. Clarendon Press. ISBN 978-0-19-818289-4. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 27 March 2018.
- Beauvoir, Simone de (2015) [1949]. The Second Sex (Vintage Feminism Short ed.). Random House. ISBN 978-1-4735-2191-9. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 23 February 2018. see also The Second Sex
- Benstock, Shari, ed. (1988). The Private Self: Theory and Practice of Women's Autobiographical Writings. UNC Press Books. ISBN 978-0-8078-4218-8. Archived from the original on 12 June 2020. Retrieved 18 March 2018.
- Brooker, Peter (2004). Bohemia in London: The Social Scene of Early Modernism. Palgrave Macmillan. ISBN 978-0-230-28809-6. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 31 March 2018.
- Burstyn, Joan N. (2016) [1980]. Victorian Education and the Ideal of Womanhood. Taylor & Francis. ISBN 978-1-315-44430-7. Archived from the original on 12 June 2020. Retrieved 17 February 2018.
- Eagle, Dorothy S.; Carnell, Hilary, eds. (1981) [1977]. The Oxford Illustrated Literary Guide to Great Britain and Ireland (2nd ed.). Oxford University Press. ISBN 978-0-19-869125-9.
- Ender, Evelyne (2005). Architexts of Memory: Literature, Science, and Autobiography. University of Michigan Press. ISBN 0-472-03104-X.
- Hirsch, Marianne (1989). The Mother / Daughter Plot: Narrative, Psychoanalysis, Feminism. Indiana University Press. ISBN 0-253-11575-2. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 17 April 2018.
- Jaillant, Lise (17 April 2017). Cheap Modernism: Expanding Markets, Publishers' Series and the Avant-Garde. Edinburgh University Press. ISBN 978-1-4744-1724-2. Archived from the original on 12 June 2020. Retrieved 22 February 2018.
- Mandler, Peter; Pedersen, Susan, eds. (16 August 2005). After the Victorians: Private Conscience and Public Duty in Modern Britain. Routledge. ISBN 978-1-134-91178-3. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 15 March 2018.
- Mohapatra, Sushmita; Venugopal, Savitha (15 June 2017). Dear Ms Expat: Inspiring Tales from Women Who Built New Lives in a New Land. Marshall Cavendish International Asia. ISBN 978-981-4779-44-9. Archived from the original on 4 February 2021. Retrieved 29 December 2019.
- Oliver, Vanessa (2013). Healing Home: Health and Homelessness in the Life Stories of Young Women. University of Toronto Press. ISBN 978-1-4426-6236-0.
- Olson, Liesl (2009). Modernism and the Ordinary. Oxford University Press. ISBN 978-0-19-970972-4. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 7 April 2018.
- Parkes, Adam (2011). A Sense of Shock: The Impact of Impressionism on Modern British and Irish Writing. Oxford University Press, USA. ISBN 978-0-19-538381-2. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 12 March 2018.
- Parmar, Priya (2015). Vanessa and Her Sister. Doubleday Canada. ISBN 978-0-385-68134-6. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 23 February 2018.
- Prince, Tracy J. (2012). Culture Wars in British Literature: Multiculturalism and National Identity. McFarland. ISBN 978-0-7864-6294-0. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 29 March 2018.
- Prins, Yopie (2017). Ladies' Greek: Victorian Translations of Tragedy. Princeton University Press. ISBN 978-1-4008-8574-9. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 19 February 2018.
- Ramazanoglu, Caroline; Holland, Janet (2002). Feminist Methodology: Challenges and Choices. SAGE Publications. ISBN 978-0-7619-5123-0. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 30 March 2018.
- Richardson, Dorothy (2014) [1915]. Ross, Stephen; Thomson, Tara (eds.). Pointed Roofs. Broadview Press. ISBN 978-1-77048-538-9. Archived from the original on 12 June 2020. Retrieved 15 March 2018.
- Rosner, Victoria (2008). Modernism and the Architecture of Private Life. Columbia University Press. ISBN 978-0-231-13305-0. Archived from the original on 12 June 2020. Retrieved 9 February 2018.
- Sellers, Susan (2010). Vanessa & Virginia: A Novel. Boston: Houghton Mifflin Harcourt. ISBN 978-0-547-39388-9.
- Sheppard, FHW, ed. (1975). Survey of London. Vol. 38. South Kensington Museums Area. London: Institute of Historical Research (British History Online). ISBN 978-0-485-48238-6. Archived from the original on 10 March 2018. Retrieved 23 February 2018. see also Survey of London
- Shukla, Bhaskar A. (2007). Feminism:From Mary Wollstonecraft To Betty Friedan. Sarup & Sons. ISBN 978-81-7625-754-1. Archived from the original on 12 June 2020. Retrieved 21 February 2018.
- Snodgrass, Mary Ellen, ed. (2013). Encyclopedia of Feminist Literature (2nd ed.). Infobase Learning. ISBN 978-1-4381-4064-3. Archived from the original on 12 June 2020. Retrieved 15 March 2018.
- Stephen, Julia D. (1987). Steele, Elizabeth; Gillespie, Dianne F (eds.). Julia Duckworth Stephen: Stories for Children, Essays for Adults. Syracuse University Press. ISBN 978-0-8156-2592-6. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 16 February 2018.
- Stuart, Christopher; Todd, Stephanie, eds. (2009). New Essays on Life Writing and the Body. Cambridge Scholars Publishing. ISBN 978-1-4438-0803-3. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 18 March 2018.
- van Praag, Menna (2014). The house at the end of Hope Street: a novel. New York: Penguin Books. ISBN 978-0143124948. OCLC 852829959.
- Wilson, Scott (2016). Resting Places: The Burial Sites of More Than 14,000 Famous Persons (3rd ed.). McFarland & Company. ISBN 978-1-4766-2599-7. Archived from the original on 2 October 2020. Retrieved 18 February 2018.
- Woolf, Virginia (1977). Leaska, Mitchell A. (ed.). The Pargiters: The Novel-Essay Portion of The Years. New York: Harcourt Brace Jovanovich. ISBN 0-15-671380-2.
- Zimring, Rishona (2016). Social Dance and the Modernist Imagination in Interwar Britain. Taylor & Francis. ISBN 978-1-351-89959-8. Archived from the original on 11 June 2020. Retrieved 21 April 2018.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Virginia Woolf |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Virginia Woolf |
- Farorantz sarean (1993)
- Gela bat norberarena sarean
- (Ingelesez) Woolfen idazlanak Gutenberg proiektuan
- (Ingelesez) Woolfen lanak Wikisourcen Wikitekaren ingelesezko edizioan eta Bibliowikira loturak.
- (Ingelesez)Virginia Woolfen irudiak National Portrait Galleryn (London)
- (Ingelesez) The Recorded Voice Of Virginia Woolf "Craftsmanship", BBC radio "Words Fail Me", April 29th, 1937 Virginia Woolfen ahotsaren grabaketa bakarra. Hitzak beterik daude oihartzunez, Itziar Diez de Ultzurrunek eginiko itzulpena, 31 eskutik blogean.