Stanley Kramer
Stanley Earl Kramer (Brooklyn, 1913ko irailaren 29a - Los Angeles, 2001eko otsailaren 19a) estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea zen. Judgment at Nuremberg izan zuen lanik enblematikoena.[1]
Stanley Kramer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1913ko irailaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Woodland Hills, 2001eko otsailaren 19a (87 urte) |
Hobiratze lekua | baliorik ez |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marilyn Erskine (1945 - 1945) Karen Sharpe (1966 - 2001) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea Stern School of Business (en) DeWitt Clinton High School (en) |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, autobiografialaria eta produktorea |
Jasotako sariak | |
|
Bizitza
aldatuNew Yorken jaio zen Stanley Kramer, 1913ko irailaren 29an, judu familia batean. Hainbat astekaritan lan egin ondoren, gidoilari moduan hasi zen lanean, eta urtebeteren buruan Metro-Goldwyn-Mayer konpainiako estudio nagusietan hasi zen lanean, muntaketa zerbitzuan.[1]
Bigarren Mundu Gerraren garaian soldaduentzako film didaktikoak zuzendu zituen, eta 1940ko hamarkadaren hasieran ekoizle lanari lotu zitzaion, Albert Lewin eta David L. Loewekin batera. Erich Maria Remarqueren So ends our night filmean egin zituen lehen aldiz ekoizle lanak.[1]
1947an, Screen Plays Corporation In. konpainia sortu zuen, eta 1948an film bat ekoitzi zuen bakarrean lehen aldiz: Richard Fleischerren So this is New York. Filmak izandako porrotak ez zuen Kramer beldurtu, eta 1949an beste konpainia bat sortu zuen, Stanley Kramer Production Pictures. Sam Katz izan zuen laguntzaile 1950etik aurrera enpresa horretan.[1]
1952an, Columbia Picturesek kontratatu zuen, Carl Foremanen gidoian oinarrituriko High Noon filma ekoitz zezan; Fred Zinnemannek zuzendu zuen film hura. Beste film askoren ekoizpenean parte hartu zuen ondorengo urteetan.[1]
Zuzendari gisa, 1955ean eginzuen lehen aldiz lan. Not as a stranger zuzendu zuen urte horretan. Olivia de Havilland, Robert Mitchum eta Frank Sinatra ziren filmeko aktoreetako batzuk. Ondorengo urteetan zuzendu zituen bere lanik ezagun eta enblematikoenak: Judgment at Nuremberg 1961ean eta It's a Mad, Mad, Mad, Mad World 1963an.[1]
Hiru bider ezkondu zen, eta hiruetan aktorea hartu zuen emazte: Marilyn Erskine 1945ean, Anne Pearce 1950ean eta Karen Sharpe 1966an. 2001eko otsailaren 19an hil zen, 87 urte zituela, pneumonia baten ondorioz, Kaliforniako erietxe batean.[1]
Filmografia
aldatuZinema zuzendari
aldatu- Not as a Stranger (1955)
- The Pride and the Passion (1957)
- The Defiant Ones (1958)
- On the Beach (1959)
- Inherit the Wind (1960)
- Judgment at Nuremberg (1961)
- It's a Mad, Mad, Mad, Mad World (1963)
- Ship of Fools (1965)
- Guess Who's Coming to Dinner (1967)
- The Secret of Santa Vittoria (1968)
- R. P. M. (1970)
- Bless the Beasts and Children (1971)
- Oklahoma Crude (1973)
- The Domino Principle (1977)
- The Runner Stumbles (1979)
Ekoizle
aldatu- Champion (1949)
- Home of the Brave (1949)
- The Men (1950)
- Cyrano de Bergerac (1950)
- Death of a Salesman (1951)
- High Noon (1952)
- The Wild One (1954)
- The Caine Mutiny (1954)
- Pressure Point (1962)