Petrolio-isuri
Petrolio-isuria, neurri handikoa denean marea beltza ere deitua, petrolio edo petrolioki kopuru bat itsasora isurtzen denean gertatzen da. Galipot eta txapapote deitzen zaien gai kutsakor horiek itsasertzera hel daitezke itsaslasterrek eta haizeak bultzatuta. Hondamendi ekologiko larriak eragin izan dituzte.
Jatorria
aldatuItsasoan isuritako hidrokarburoa (petrolio findu edo gordina) masa beltz oliotsua da. Urarekin ez denez nahasten, olioak uraren gainean geruza bat osatzen du, itsasoan zehar mugituz. Sakabanatzeaz gain, migratu, loditu, mehetu, lurrera hurbildu edota itsasoan zehar barreia daiteke. Bilakaera hori, eguraldiaren, itsaslasterren, mareen, airearen eta uraren tenperaturaren, isurketaren konposizio kimikoaren, haizearen norabidearen eta beste hainbat faktoreren menpe dagoenez, nahiko sumaezina bihurtzen da marea beltzen eboluzioa asmatzea.
Petrolioaren frakzio arinenak, bentzenoa eta toluenoa esaterako, oso toxikoak dira, baina baita oso hegazkorrak ere, hau da, oso azkar lurruntzen dira. Astunagoak diren frakzioak, mineral gordina, PAH-ak (Polycyclic Aromatic Hydrocarbon), adibidez, oso mingarriak dira. Ez dira arinak bezain toxikoak baina ingurumenean denbora gehiago irauten dute.
Marea beltza uraren kutsaduren artean garrantzitsuenetakoa eta arriskutsuenetarikoa da, ez baitu itsas espezieen habitata bakarrik suntsitzen, bere sakabanaketan hondartzetara eta kostaldera ere heltzen baita, han dagoen bizitza ere desagertaraziz.
Gainera, mota honetako kutsadura garbitzeak, arazteak eta zonaldeak birsortzeak, lan eta inbertsio handiak eskatzen ditu eragingarria izan dadin.
Isurketak
aldatuKopuruak
aldatuMunduan egiten diren isurketen kantitateari buruzko hainbat datu eta estimazio daude. Europan isurketei buruzko datu batzuk hauek izan daitezke:
- Urtero 300 istripu gertatzen dira batez beste. Hauetan, 240 eta 960 mila tona inguru itsasora doaz.
- Halaber, urtero, ohiko operazioetan (ez dute petroliontzi izan behar) eta isurketa ilegaletan 660 eta 2.500 mila tona inguru isurtzen dira.
- Honen inguruan, estimazioek 3.000 isurketa ilegal egiten direla diote.
Isurlekuak
aldatuNOOAk, National Oceanic and Atmospheric Administration- United States Department of Comerce delakoak, egindako ikerketa baten ondoren, non 1960 eta 1997 artean gertatutako 34 tona baino gehiagoko isurketa guztiak jasotzen dituen.
112 herrialdeetako urek bereziki kontzentrazio handiak dituztela esaten du. Hala ere, eskuetan banatuta, Mexikoko Golkoa, Estatu Batuetako Ipar Ekialdea, Mediterraneo itsasoa, Persiar Golkoa, Japonia, Itsaso Baltikoa, Erresuma Batua eta Mantxako itsasoa, Singapur eta Malaysia, Frantziako Itsasertzea eta Espainiako Ipar Mendebaldea eta azkenik Korea, dira isurketengatik zigortuenak daudenak.
Iturriak
aldatuIsurketen iturriak ere askotakoak dira. Hona hemen, Estatu Batuetako National Academy of Sciences-ek ondorioztatu duena itsasora egiten diren isurketen kausei buruz:
- Arrazoi naturalak % 10
- Lurretik isuritakoa % 64
- Petroliontzien funtzionamendua % 7
- Istripuak % 5
- Petrolio ustiapenak itsasoan % 2
- Beste itsasontzi batzuk % 12
Ondorioak
aldatuHidrokarburoek, urarekin kontaktuan jartzean, geruza mehe iragazgaitz bat osatzen dute. Horrek eguzki-izpiak pasatzea oztopatzen du eta fitoplanktonek fotosintesia egiteko behar duten argia ezin da pasatu. Gasen trukaketa eragozten du eta itsas animalien azala eta zakatzak estaltzen ditu, eta itota hil.
Hidrokarburo organiko hegazkorrek berehala hiltzen dituzte hainbat motatako itsas organismo, batez ere larba egoeran daudenean. Elementu hegazkorrak, ur berotan, eguratsera lurruntzen dira egun bat edo bitan, baina ur hotzetan aldiz, prozesu honek aste bateko denbora behar izaten du.
Beste motako substantzia kimiko batzuk uraren gainazalean geratzen dira eta mundrun burbuilak eratzen dituzte. Hauek, hegaztien lumak eta ugaztunen azala estaltzen dute. Geruzak, animalien berezko isolamendu termikoa suntsitzen du eta beren flotatzeko gaitasunari eragiten dio, beraz, hondoratu eta ito egiten dira edo hotzez hil.
Konposatu astunak, itsasoaren hondora doaz eta sakonean bizi diren hainbat organismo hil ditzakete, karramarroak, ostrak, muskuiluak eta txirlak esaterako. Gainera bizirik geratzen direnak ez dira jateko egokiak izaten.
Petrolioak hondartzetan eragindako kutsadurak arazo ekonomiko larriak sortzen ditu kostaldean bizi diren biztanleentzako, batez ere arrantzak eta turismoak dakartzan diru-sarrerak murrizten dituelako.
Isurketa garrantzitsuenak historian zehar
aldatu1967an gertatu zen historian gogoratzen den lehenengo hondamendi naturala marea beltz batek sortua. Handik aurrera beste asko eta asko egon dira. Hona hemen 2010 arteko beste hainbat:
Urtea | Gertakaria | Non | Zenbat (tona) |
---|---|---|---|
1967 martxoak 8 | Torrey Canyon superpetroliontzia uharrien kontra jotzen du | Scilly Uhartedia, Cornwall, Erresuma Batua | 120.000 |
1969 urtarrilak 28 | Offshore putzuan isuria | Kaliforniako itsasertza, Estatu Batuak | ? |
1970 maiatzak 5 | Polycommander trabatuta geratzen da | Cies Uharteak, Vigo, Espainia IM | 13.000 |
1970 abuztuak 9 | Metula trabatuta geratu eta suak hartzen du | Magallanes itsasartea, Txile | 50.000 |
1971 martxoak 29 | Texaco Oklahoma petroliontzia hondoratzen da | Hatteras lurmuturretik 100 miliatara, Estatu Batu E | 32.900 |
1972 ekainak 11 | Trader hondoratzen da | Grezia H | 35.000 |
1972 abuztuak 21 | Taxanica eta Oswego Guardian liberiar petroliontziek talka egiten dute | Hegoa Afrikako itsasertza | 10.000 |
1972 abenduak 19 | Sea Star hondoratzen da | Omango Golkoa | 115.000 |
1975 ekainak 7 | Showa Maru ontzi japoniarra hondoratzen da | Malakako itsasartea, Indiako ozeanoa | 237.000 |
1976 urtarrilak 24 | Olympic Braveary ontzi frantsesa bitan hausten da | Quessant-eko ipar kostaldea, Frantzia | 250.000 |
1976 maiatzak 12 | Urquiola trabatzen da | A Coruña, Espainia IM | 20.000 |
1978 martxoak 16 | Amoco Cadiz trabatzen da | Bretainia | 1,6 milioi upel |
1979 ekainak 3 | IXTOC 1 putzu petroliferoan isurketa dago | Campecheko badia, Ciudad del Carmen, Mexiko | 560 milioi litro |
1979 uztaila | Aegean Captain eta Atlantic Empress petroliontziek elkarjotzen dute | Trinidad eta Tobagotik hurbil | 141.000 |
1979 azaroak 1 | Burmah Agate-ak Mimosa jotzen du eta isurketak suak hartzen du | Galveston Entrance HE, Mexikoko Golkoa | 650.000 l isuri eta 1.900.000 l suak hartu |
1983 abuztuak 5 | Castillo de Bellver petroliontzi espainiarra hondoratzen da | Itxaropen Onaren Lurmuturra, Hegoafrikako kostaldea | 250.000 |
1989 martxoak 24 | Exxon Valdez pertoliontziare isurketa uharriak jo ondoren Prince | William Sound erreserba ekologikoa, Alaska | 40 eta 50.000 artean |
1989 ekainak 28 | Puppy maltar petroliontziak beste ontzi baten kontra talka egiten du | Bombay-tik 1.350 miliatara, India | 40.000 |
1989 abenduak 19 | Khark 5 iraniarra istripua dauka | Marokoko kostaldea, Atlantikoa | > 25.000 |
1990 martxoak 6 | Cibro Savannah-k eztanda egiten du eta suak hartzen du | Linden, New Jersey, Estatu Batuak | 32.000 l |
1990 ekainak 8 | Marga Dorg istripua dauka eta suak hartzen du | Galvestoneko H-HE-tik 60 miliatara, Texas, Estatu Batuak | 20,5 milioi l |
1990 irailak 16 | Jupiter-ak gasolina garraiatzen zuelarik, ontzian jasotako suteagatik guztiz erretzen da | City Bay, Michigan, Estatu Batuak | ? |
1991 urtarrilak 25 | Irakek, Kuwaiteko putzuetako petrolioa isurtzen du aliatuen sarrera oztopatzeko | Persiar Golkoa | 11 milioi kupel |
1991 apirilak 11 | Haven Zipreko petroliontzia portuan egondako eztanda batengatik suak hartzen du | Genoa, Italia | 80.000 |
1992 abenduak 13 | Aegean Sea trabatuta geratu, suak hartu eta hondoratzen da | A Coruñako kostaldea, Espainiako IM | ? |
1993 urtarrilak 5 | Braer hondoratzen da | Shetland uharteetako itsasertza | 85.000 |
1993 urtarrilak 20 | Maersk Navigator daniarrak Sanko Honor japoniarraren kontra jotzen du | Sumatra, Indonesia | 255.000 batak eta 96.000 besteak |
1993 abuztuak 10 | Bouchard B155, Balsa 37 eta Ocean 255 elkar jotzen dute | Tampa | 84.000 l |
1993 abuztuak 18 | Propultsio nuklearreko itsaspeko frantziar bat eta petroliontzi batek talka egiten dute | Fos-sur-Mer-ko golkoa, Frantziako mediterranear kosta | 2.800 |
1994 urtarrilak 24 | Cosmas maltarrak eztanda egiten du | Txinako itsasoa, Hong Kongen hego-ekialdetik 530 km-tara | 23.000 |
1994 martxoak 13 | Nassia eta beste zamaontzi bat suak hartzen dute talka egin ondoren | Bosforo itsasartea | 5.000 |
1996 otsailak 15 | Sea Empress italiarra trabatuta geratzen da | Gales HE | 70.000 |
1997 urtarrilak 2 | Najodka hondoratzen da ekaitz baten ondorioz | Japoniako Itsasoa | 19.000 |
1997 otsailak 8 | San Jorge panamarra hondartzen da | Uruguai | 80.000 |
1999 abenduak 2 | Erika hondoratzen da erdibanatu ondoren | Penmarch HM, Frantzia | 10.000
2000 |
1999 urriak 3 | Natuna Sea panamarra isurketa bat dauka | Singapurko Itsasartea | 7.000 |
2001 urtarrilak 19 | Jessica tanke ontzia hondartzen da | Galapagoak | ? |
2001 martxoak 28 | Bi kargaontziren talka | Danimarkako kostaldea, Itsaso Baltikoa | 1.900 |
2002 azaroak 18 | Prestige petroliontzia urradura batekin nabigatu ondoren erdibanatzen da eta hondoratu egiten da | Fisterra, Coruña, Espainiako IM | 12.000 eta 15.000 artean isuri eta 77.000rekin hondoratu |
2010 martxoak 30 | Mexikoko golkoan kokatutako petrolio plataforma estatubatuar batean isurketa bat jazo zen. | Isuriak Alabama, Florida, Misisipi eta Louisiana estatuetako kostaldeak kaltetu zituen |