[go: up one dir, main page]

Ozias Humphry —edo Humphrey— (Honilton, Ingalaterra, 1742ko irailaren 8aLondres, Ingalaterra, 1810eko martxoaren 9a) XVIII. mendeko miniaturazko erretratuen margolari ingeles garrantzitsu bat izan zen bere hasierako garaietan eta, ondoren, olio-pinturan eta pastel-pinturan. 1791n Errege Akademiako hautatua izan zen eta 1792an erregearen pastel erretratua egin zuen.

Ozias Humphrey

Bizitza
JaiotzaHoniton1742ko irailaren 8a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1810eko martxoaren 9a (67 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua
Humphreyren Rice Portrai-a. Argazkian Jane Austen omen da.

Biografia

aldatu

Ozias Humphrey Honiton, Devon, Ingalaterran jaio eta hezi zen. Laster Richmond-eko dukeak irekitako molden galeriak erakarri zuen eta Londresera joan zen Shipley's School-en artea ikastera. Artea ere ikasi zuen Bath-en –1762an egin zituen praktikak–, han Thomas Linley ezagutu zuen. Bere dohainak Thomas Gainsborough eta Sir Joshua Reynoldsek sustatu zituzten, besteak beste. Bere ikusmen arazoak, azkenean itsutasuna ekarri zizkiotenak, 1760ko hamarkadan hasi ziren, eta obra handiak olioz edo pastelez margotzera behartu zituen. [1]

Italia

aldatu

Humphrey Italiara bidaiatu zuen 1773an bere lagun onarekin, George Romneyrekin. Bidean Knole Etxean gelditu ziren eta bertan Dorset-eko Dukeak hainbat lan enkargatu zizkion. Italian egon zen 1777ra arte.

Bere itzuleran, bere gai askoren artean hainbat erretratu egin zitue: George Stubbs-ena (1777), Dominic Serres akademikoarena, Joseph Priestley kimikariarena eta Jane Austen nerabezaroan irudikatuko zukeena, Rice Portrait deritzona, eta 1790 inguruan margotua egon zitekeena —nahiz eta erretratatuaren inperio estiloko jantziek argi eta garbi iradokitzen duten beranduago izan daitekeela—. Lan hori 2007ko apirilean enkantean jarri zen Christie's-en, baina ezin izan zen saldu gutxieneko preziora iritsi ez zelako. Bere ikasleen artean John Opie dago.

 
Hyder Beg Khanen erretratua Humphreyk egina Indian 1786an.

1785etik 1787ra Humphrey Indiara bidaiatu zuen eta bertan hainbat miniatura eta zirriborro egin zituen. Errege Akademiako kide hautatu zuten 1791n. 1792an erregearen arkatzez erretratua egiteko enkargatu zioten; bere errege-familiaren erretratu gehienak errege bilduman daude oraindik. [2]

Azkenean, ikusmena erabat galdu zuen 1797an, eta 1810ean hil zen Hampstead-en, Londres iparraldean. Bere ondasun gehienak William Upcott bere seme naturalari eman zizkion, liburu-biltzaile bati. Orduan britainiar museoak Humphreyri buruzko dokumentu ugari erosi zizkion.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu