Erretratu
Erretratua edo potreta egiazko pertsona bat, eta bereziki haren aurpegia, irudikatzen duen pintura edo marrazkia da.
Erromatarren garaiko artearen ezaugarri dira erretratuak, Egipton eta Grezian ere izan ziren bezala. Europan XIV-XV. mendeetan azaldu ziren lehenengo erretratuak, Flandesen eta Italian batez ere. Italian Errenazimentu garaian hedatu ziren. Garai horretakoak dira Van Eycken (Autungo Ama Birjina), Botticelliren (Errege Magoen gurtza) eta Dalmauren (La Verge dels Consellers) lanak. Geroztik Europako mendebal osoan landu da alor hori, edozein joeratan. Alemanian Durero, Italian Tiziano, eta Espainian El Greco izan ziren genero horretan margoalri nabarmenenak. XVII. mendea erretratugile garrantzitsuen mendea izan zen; garai hartako margolari ezagunenak: Velázquez, Rembrandt, Rubens, Van Dyck…
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-12-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |