Lemoiz
Lemoiz Bizkaiko iparraldeko eta kostaldeko udalerri bat da, Uribe Kosta eskualdekoa. 2016. urtean 1.244 biztanle zituen. Udalerria hiru auzok osatzen dute, eta Urizar da herriburua. 1970eko hamarkadan zentral nuklearraren inguruan gertatutako guztiarekin oihartzun handia hartu zuen herriak.
Lemoiz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Armintzako portua. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Uribe Kosta | ||||||||||
Izen ofiziala | Lemoiz | ||||||||||
Alkatea | Jesus Mari Arizmendi Bastarrika (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48620 | ||||||||||
INE kodea | 48056 | ||||||||||
Herritarra | lemoiztarra | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°24′41″N 2°54′08″W / 43.4114°N 2.9023°W | ||||||||||
Azalera | 18,90 km² | ||||||||||
Distantzia | 26 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.318 (2023) 4 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,7 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 28,04 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,17 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 63,64 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,1 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -4,14 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,01 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 60,97 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 38.07 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.lemoiz.net |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuLemoiz Bizkaiko kostaldean dago, Uribe-Kosta eskualdean. Iparraldean Bizkaiko golkoa dauka, mendebaldean Gorliz eta Plentzia, hegoaldean Gatika, hego-sortaldean Jatabe eta ipar-sortaldean Bakio. Orain urte batzuk Lemoiz ekialdean Mungiari zegokion Basorda kostalde zatia zegoen, baina orain gutxi, Lemoizen udalerrian sartu zen. Lemoizek, berriz, Plentzia eta Gorliz artean dagoen Berreaga (Plentzia) lur-esparrua galdu zuen. Guztira udalerria 18,9 km²-koa da Basorda eskuratu zuenetik (lehen 13,8 ziren).
Lemoiz Bilbotik 26 kmra dago iparraldera. Eskualdeko burua, Mungia 9,5 kmra dago hego-ekialderantza. Herririk hurbilena Gorliz da, 3,5 kmra.
Udalerriaren ardatz nagusia (ipar-hego norabidean doana) Andraka errekak sortutako ibarra da, herrian bertan jaio eta itsasoraino doana. Ibarraren alde bakoitzean badira 200 metrotik gorako mendilerroak. Gainontzeko lurrak menditsuak dira, garaiera gutxikoak baina udalerria inguruko herriez bakartzen dutenak. Udalerriko punturik garaiena Urizar mendia da, 290 metrokoa. Bestetik, kostaldea labarrez, senaiaz, hondartza txiki eta harritsuz eta bestelakoez josita dago. Beste mendi aipagarri bat Ermua (289 m) da, kostaldean dagoena.
Auzoak
aldatuUdalerria osatzen duten hiru auzo historikoak udalerriaren ardatz naturala den errekaren goialde, erdialde eta behealdean daude, hurrenez hurren. Hegotarrena Andraka da, izen bereko errekaren iturburuaren alboan. Urizar udalerriaren erdialdean dago eta bertan dago udaletxea. Azkenik, Armintza kostaldean dago, errekaren bokale eta senaia baten alboan.
Urizar udalerriko hiriburua da. Batzuetan "Lemoiz" ere esaten zaio, besterik gabe. Goi Erdi Aroan sortua dela uste da. Egitura lineala dauka garaiera txikiko muino baten gainean, barrualdetik kostaldera doan bidearen eta errekaren artean, baserri ugari dagoen ibar emankor baten gainean dago. Bertan, udaletxea, parrokia eta udalerriko administrazio zerbitzuak daude. Auzo honetako ohiko jarduera nagusia nekazaritza izan da.
Auzo horretatik gertu, "Gure Mendi" urbanizazioa eraiki da orain gutxi. Auzoak eta urbanizazioak 350 biztanle inguru biltzen dituzte.
Andraka leku estrategikoan dagoen baserri-auzoa da. Muino batean dago, Mungiatik Plentziarako errepideko bidegurutzearen alboan. Hainbat baserri dago, bata bestetik urrun. 80 biztanle inguru daude.
Kostaldean Armintza dago, Lemoizeko auzo arrantzalea. Senaia batean dago, Kauko puntaren eta Gaztelu haitzaren artean. Gune hori babeslekua izaten zen arrantzaleentzat ekaitza zegoenean, eta arrantzale auzo txiki bat dago gutxienez XIII. mendetik. Gaur egun arrantzak ez dauka lehengo garrantzia, eta batez ere aisialdirako erabilerak eta etxebizitzak bultzatzen dira. Udalerriko biztanle gehienak biltzen dira bertan, 470 inguru.
Historia
aldatu1970eko hamarkadan Espainiako gobernuak bultzatu zuen Euskal Herrian lau zentral nuklear eraikitzeko egitasmoa, euretako bat Lemoizen. Egitasmo horrek herriaren oposizioa izan zuen hasieratik eta azkenean gelditu behar izan zuten, alde batetik herri mobilizazioengatik, eta bestetik ETA erakundearen jardueragatik, azken honek Jose María Ryan zentraleko ingeniaria hil baitzuen.
Demografia
aldatuLemoizko biztanleria |
---|
Politika
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, alkatea Pedro Jesús Botejara Unda da, EAJkoa. Botejarak Euzko Alderdi Jeltzalearen sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Bilduk 4 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak batere ez.
Lemoizko udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 9 |
||||
Bildu | 4 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 9 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 9 |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLemoizen[7] Uribe Kostako euskara[8] hitz egiten da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.
Jaiak eta ospakizunak
aldatu- Maiatzaren 15ean San Isidroren omenezko jaiak ospatzen dira Urizarren.
- Uztailaren 16an Karmengo Amaren omenezko jaiak ospatzen dira Armintzan. Jaiekin batera Txapel Reggae jaialdia antolatu ohi da.
- Urriaren 10ean Tomas Deunaren jaia patronalak ospatzen dira Armintzan. Sukalki txapelketa izaten da.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Mendizabal Zamakona, Ana Mari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ «Barturen Azkorra, Angel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ «Lemoiz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ «Uribe Kostakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Lemoizko Udala
- (Gaztelaniaz) Lemoizko zentral nuklearraren gatazkari buruzko web orrialdea (kronologia eta argazkiak)
- (Gaztelaniaz) Armintzako argazkiak