Jaguar
Jaguarra (Panthera onca) Panthera generoko panterinoen subfamiliako felido handi haragijalea da,[1] genero honetako espezie guztietatik Amerikan bizi den bakarra. Amerikako felidorik handiena eta munduko hirugarren handiena da (Tigrea eta lehoiaren atzetik).[2][3][4] Katu handi honen hedapena Estatu Batuetako hegoaldetik Argentinako iparralderaino doa, Ertamerika osoa zeharkatuz. Arizonako populazio urri batzuk izan ezik, espezie hau 1900. urteko hamarkadatik Estatu Batuetatik desagertuta dago, eta Puma da Ipar Amerikan presentzia handia duen felido handi bakarra.[5][6]
Jaguar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Panthera |
Espeziea | Panthera onca |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 99 egun |
Kolorea | beltz eta hori |
Elikadura iturri nagusia | Kapibara, Hartz inurrijalea, Blastocerus dichotomusa, Tamandua tetradactyla, Pecari tajacua, Dasyprocta fuliginosa, Dortoka eta Kaimana |
Masa | 800 g |
Haginkadaren indarra | 137 |
Kumaldiaren tamaina | 4 |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Lehoinabarrarekin ahaidetasuna du, eta fisikoki oso antzekoak izan arren, jaguarra lehoinabarra baina handiagoa da eta bere habitata eta portaerari dagokionez tigrearekin lotura estuagoa du. Ohian berde eta hezeak (zingiratsuak) gogoko baditu ere, baso lehorrago eta irekiagoetara ere erraz molda daiteke. Felido honek urarekin harreman erosoa du, eta tigrearekin batera, igerilari aparta izateagatik ezagutu ohi da.
Felido bakartia da eta harrapakina zelatatu eta enboskadak eginez ehizatzen du, horretarako garezurrean edo lepoan hozkada bakar eta zehatz bat emanez (felidoen eraso mota ohikoena ere erabiltzen du bere hozkada bereziaz gain). Harrapari handia izanki, bizi den ekosistemetan organismo erregulatzaile papera betetzen du, belarjale handiak ehizatuz.
Jaguarra IUCN-ren arabera ia arriskuan dagoen espezie bezala sailkatuta dago,[7] bere kopuruak behera egiten jarraitzen duen bitartean. Horren guztiaren arrazoi nagusiak bere habitataren desagerpen azkarra eta legez kanpoko ehiza dira, animalia hau legez babestua izan arren, sarritan nekazari eta abeltzainen kontrako gatazketan tiroz hila eta ehizatua gertatzen baita.
Etimologia
aldatuJaguar hitza Tupi-Guarani hitzetik eratorria izan daiteke, yaguara «bere harrapakina salto batez harrapatzen duen basapiztia» esan nahi duena[8][9]. Ipar Amerikan, hitza disilabikoa da /ˈdʒæɡwɑːr/, ingeles britainieraz, berriz, hiru silabakoa /ˈdʒæɡjuːər/ den bitartean[10][11]. Hitz hori beste animaliei ere aplikatzen zaienez, Guyanako indigenek jaguareté deitzen diote, eté atzizki erantsiarekin, benetako piztia esan nahi duelarik[12][13]. Onca portugesezko onça izenetik dator katamotz bat baino handiagoa den katu orbandun batena[14]; Pantera hitza latinezko pantera klasikotik dator, eta, bide batez, antzinako grezieratik πάνθηρ (pánther)[15].
Taxonomia
aldatu1758an, Carl Linnaeusek Systema Naturae bere lanean deskribatu zuen jaguarra, eta Felis onca izen zientifikoa eman zion[16]. XIX. eta XX. mendeetan, jaguar motako zenbait ale izan ziren azpiespezieen deskribapenen oinarria[17]. 1939an, Reginald Innes Pocockek zortzi azpiespezie ezagutu zituen jatorri geografikoan eta garezurraren morfologian oinarrituta[18]. Pocockek, ordea, ez zuen haren egoera azpi-espezifikoa kritikoki ebaluatzeko adina ale zoologikorik eskuratu, baina hainbaten estatusari buruzko zalantzak azaldu zituen. Geroago, bere obrari buruzko kontsiderazioak hiru azpiespezie baino ez zirela kontuan hartu behar iradoki zen. P.o. Palustrisaren deskribapena burezur fosil batean oinarritzen zen[9].
2005ean, bederatzi azpiespezieen taxon jotzen ziren baliozkotzat[17].
Aurrez onartutako azpiespezieak
aldatuReginald Innes Pocockek Panthera generoan kokatu zuen jaguarra, eta ikusi zuen hainbat ezaugarri morfologiko partekatzen zituela lehoinabarrarekin (P. pardus), eta, beraz, elkarren artean lotura estuena dutela ondorioztatu zuen[18]. Ikerketa morfologiko eta genetikoen emaitzek populazioen arteko iparraldeko eta hegoaldeko aldakuntza adierazten dute, baina bereizketa azpiespezifikorako ebidentziarik gabe[19][20]. Hego Amerikako 84 jaguarren laginen DNA analisiek agerian utzi zuten Kolonbiako jaguar populazioen arteko gene-fluxua handia izan zela iraganean[21]. 2017tik, jaguarra taxon monotipikotzat hartzen da[22].
Ezaugarrriak
aldatuJaguarra felido handien taldekidea da.[23] Katu handi honek gorputz sendoa du eta proportzionalki felido guztien artean indartsuena eta gihartsuena da (tigrea eta lehoiaren aurretik), baita hozkadarik indartsuena duena ere.[24] Animalia honek 360 kiloko zezen bat arrastaka eraman dezake ohian hostotsuenatik zehar, eta bera baino 4 aldiz astunagoak diren harrapakinak uretan garraiatu eta ur-ertzetako lurrezko horma naturalak harrapakinarekin igo ditzake, lehorrera eraman ahal izateko. Era berean, bera baino 3 bider pisutsuagoak diren harrapakinak zuhaitz baten goiko adar lodietara garraia ditzake (lehoinabarrak bezala, baina pisu handiagoarekin), nahiz eta lehoinabarrek ez bezala, jaguarrek hori egiteko beharrik ez izan (bere habitataren elikadura-katearen goiko partean dagoelako). 70 kilo inguruko jaguar aleak 35 kilo pisatzen zituzten itsas dortokak eta kaimanak ohian hostotsuetan 100 metro inguru garraiatzen ikusi dira.
Katu honen azala laranja-horixka kolorekoa da eta orban edo pikartadura beltz handi eta ugariez beteta dago, bere sabel ingurua eta lepoaren barnekaldea zuria da (baita orbanez edo pikartadurez betea ere). Melanismoa oso ezaugarri arrunta da jaguarretan, eta maiz jaguar beltzak ikusten dira ohianetan zehar, baita mundu osoko zoologikoetan ere. Albinismo kasu arraroagoak ere gertatzen dira (gainontzeko felidoetan bezala), pantera zuriak izenaz ezagutzen direnak gertatuz.
Tamaina
aldatuBere tamaina arren kasuan 56 kg-tik 130 kg-rainokoa izan daiteke, eta emeak 10-20% txikiagoak dira. Aztertuta dago Brasilgo lur-zingiratsuenetako zonalde irekietan katu hauen tamaina handiena dela, bertako batez besteko pisua 100 kg-koa baita eta sarritan 130 kg-ra ere heltzen baitira (158 kg-ko arrak ere topatu dira), seguruenik harrapakin ugariko gunea delako azal daiteke hau dena, eta beraz, elikadura falta ez dutenez neurri handiagoa hartzen dute.[23][25]
Bere luezera 163-183 cm bitartekoa da, 75 cm-ko buztana alde batera utzirik, eta bere altuera sorbaldetaraino 67-76 cm artean izan ohi da.[26]
Hozkada
aldatuFelidoen artean ez ezik, munduko ugaztun guztien artean hozkadarik indartsuenetarikoa ere badu. Ikerketa batzuek ugaztunen artean bigarrena dela zehazten dute, hiena pikartaren atzetik, baina beste ikerketa batzuk hienen aurretik lehenengo postuan jartzen dute. Zehazki esatea zaila den arren, hiena pikartaren atzetik jartzen duen ikerketa fidagarriagoa da. Argi dagoena zera da, ugaztunen erreinuan hozkadarik indartsuena ematen duten bi animalien artean dagoela terminu absolutuetan, hienarekin batera (proportzionalki, hots, terminu erlatiboetan, Tasmaniako deabruak du hozkadarik indartsuena, hozkada indarra eta animaliaren pisua kontuan hartuz).
Ugalketa
aldatuEmeak 12-24 hilabeteen tartean heltzen dira heldutasunera, arrek sexu-heldutasunera iristeko 24-36 hilabete artean itxaron behar duten bitartean. Emeak heldutasunera azkarrago heltzea ugaztun guztien ezaugarrienetako bat da. Ugalketa urte osoan zehar eman daiteke, baina urtaro euritsuan areagotzen dira erditzeen kopuruak, harrapakin ugariago dauden urtaroan. Emeen araldiak 6-17 egun artean dirau, eta emankor dagoela zarata eta usaingarriak diren txisa-marken bidezadierazten du. Gorteiatze garaian bai arrek bai emeek beraien lurraldea zabaltzen dute.
Ugaldu ondoren, bikoteak banatu ugiten dira berriro ere, eta emeak dira kumeen zaintzaz arduratzen diren bakarrak. Ernaldiak 93-105 egun artean irauten du eta 1-4 kume erditzen ditu, sarriena bikote bat izanik. Kumeen jaiotza ostean, emeak ez du jaguar arren presentziarik onartzen, kanibalismoa saiesteko bide bat izanda. Izan ere, arrek kumeak hiltzeko joera dute, emeak araldian sar daitezen (tigreek ere portaera hori erakusten dute).
Kumeak erabat itsu jaiotzen dira, eta amaren zaintzaren beharra dute. Poliki-poliki ikusmena garatzen hasten dira eta 3 hilabeteren buruan amak titiak kentzen dizkie haragia apurka jaten hasteko. 5-6 hilabetetan jada amarekin ehizara joaten dira, gutxinaka trebatu eta ehizatzeko behar diren doaiak bereganatzen joateko.
Bizitza askean 11-12 urtez bizi dira, gatibutasunean 25 urtez bizi daitezke eta 32 urtez bizi zen eme baten erregistroak daude, felidoen artean bizitza luzeenetarikoa duenen artean sailkatuz.
Ekologia
aldatuHabitata
aldatuKatu honi, tigreei gertatzen zaien moduan, ura asko gustatzen zaio eta bere bizitzaren hazkundea ur gune handiei esker ematen da, uretan bizi diren harrapakin askok osatzen baitute bere elikadura, eta beraz, bere habitat gehienak lur-zingiratsuek osatzen dituzte, urez beteta daudenak (Amazonaseko baso tropikaletan ale ugari daude), arrazoi horien guztiengatik igerilari aparta da, tigrea bezalaxe.
Jaguarra Amerika kontinenteko erdialdetik ia hegoalde osora hedatuta dagoen felidoa da, katu hau Ertain-amerikako habitat lehorragoetara (beti ere ur-gune nahikoa badaude) zein Hego-amerikako zonalde eta habitat heze eta basotsu zein ureztatuenetara (lur-zingiratsuz beterikoak adibidez) moldatuta dago.[7][27]
Elikadura eta ehiza
aldatuKatu hau bere hozkada bortitzaz baliatzen da bere harrapakin ugariak ehizatzeko, normalean, beste katu handiek egiten ez duten bezala (lepoan edo muturrean hozkada egin harrapakina aire eta odol fluxurik gabe uzteko) katu honek sarritan buruan hozkada indartsu batekin hiltzen ditu bere harrapakinak, buruezurra eta burmuina zulatuz. Kaimanen, dortoken eta armadiloen azal gogorra edota oskola zulatu eta apurtzeko gai dira, arazo handiegirik gabe. Aipagarria da bere izenak "jauzi batez hiltzen duena" esan nahi duela bertoko tribuen hizkeraz.
Bere elikadura osatzen duten 80 harrapakin espezie ezberdin ehizatu ditzake, igeletatik hasita eta zerbido handi, basurde, kapibara, tapir, pekari eta kaiman edota anakonda suge erraldoietaraino, hegazti (arrano handiak barne) eta narrasti mota guztietatik igarota. Hori dela eta, kate trofikoko goreneko mailan egoten da bizi den ekosistemetan, eta elikadura malgua duenez, erregulatzaile papera betetzen du.
Garrantzia kate trofikoan
aldatuBere habitat guztien superharraparia da, beraz berebiziko garrantzia duen animalia da, kate trofikoan eta bere biziguneen zikloetan. Animalia honek, bere habitateko kate trofikoan erregulatzaile papera du, belarjale ororen (batez ere ertain eta handien) populazioak orekatzeko ardura ekologikoa baitu. Harrapari honen desagerpenarekin, bere habitataren oreka eta habitat bera desagertuko litzateke, kate bateko oinarrizko osagaia kenduko bailitzateke. Harrapari handirik gabe, belarjaleak neurririk gabe ugaldu, biderkatu eta ohianean kalte larriak eragin litzakete, oreka guztiz aldatuz.
Kontserbazioa
aldatuPopulazioaren bilakaera
aldatuFelido miresgarri honen populazioak beherantz doaz etengabe, animalia hau ia arrisku egoeran dela deritzo IUCN erakundeak, baina bere kopuru eta populazioen beherakada dela eta, laster arrisku ahulean sailkatuko dutela iragarri du (ia arriskuan baino postu bat larriago). Hau animalia honen aldeko babes neurriak areagotzeko arrazoi ona izan daitekeela diote, arriskuan sailkatuta ez dauden animaliek babes-neurri eskasagoak (batzuetan neurririk ez) eta arreta gutxiagoa izaten dutelako.
Aurreko hamarkadetan bortitzki ehizatua izan zen felidoa da, batez ere bere larruagatik. 1960. urteko hamarkadan 15.000 jaguar hil zituzten bere larruagatik bakarrik, hori dela eta bere hedapenaren %37 galdu zuen. Handik aurrera neurriak hartu ziren eta animalia babestutzat jota bere lurraldea eta kopurua berreskuratzen joan da. Datu baikor bat aipatzearren, egungo biziraupen probabilitate ikerketek, jaguarrak etorkizunean bizirauteko %70 probabilitateko aukerak dituela diote. Horretarako, ezinbestekoa da bere habitata babestea eta legez kanpoko ehiza guztiak etetea, baita abeltzainen arteko gatazkei irtenbide bat ematea ere.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Mammal species of the world : a taxonomic and geographic reference. (3rd ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press 2005 ISBN 0-8018-8221-4. PMC 57557352. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Seymour, Kevin L.. (1989-10-26). «Panthera onca» Mammalian Species (340): 1. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Hayward, Matt W.; Kamler, Jan F.; Montgomery, Robert A.; Newlove, Anna; Rostro-García, Susana; Sales, Lilian P.; Van Valkenburgh, Blaire. (2016-01-25). «Prey Preferences of the Jaguar Panthera onca Reflect the Post-Pleistocene Demise of Large Prey» Frontiers in Ecology and Evolution 3 doi: . ISSN 2296-701X. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ (Ingelesez) Hope, Katharine; Deem, Sharon L.. (2006-11). «Retrospective study of morbidity and mortality of captive jaguars (Panthera onca) in North America: 1982–2002» Zoo Biology 25 (6): 501–512. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ (Ingelesez) Daggett, Pierre M.; Henning, Dale R.. (1974-07). «The Jaguar in North America» American Antiquity 39 (3): 465–469. doi: . ISSN 0002-7316. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ (Ingelesez) «General Notes» Journal of Mammalogy 1 (1): 38–42. 1919-11-01 doi: . ISSN 1545-1542. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ a b (Ingelesez) IUCN. (2016-08-05). Panthera onca: Quigley, H., Foster, R., Petracca, L., Payan, E., Salom, R. & Harmsen, B.: The IUCN Red List of Threatened Species 2017: e.T15953A123791436. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Guggisberg, C. A. W. (1975). "Jaguar Panthera onca (Linnaeus, 1758)". Wild Cats of the World. New York: Taplinger Publishing. 247–265 orr. ISBN 978-0-8008-8324-9.
- ↑ a b academic.oup.com doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ (Ingelesez) Qualls, Eduard J.. (2012-02). The Qualls Concise English Grammar. Danaan Press Inc ISBN 978-1-890000-09-7. (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ (Ingelesez) Cambridge Advanced Learner's Dictionary. 2023-01-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ (Frantsesez) Labat, Jean-Baptiste. (1731). Voyage du chevalier des Marchais en Guinée, isles voisines, et à Cayenne, fait en 1725, 1726 & 1727: contenant une description très exacte & très étenduë de ces païs, & du commerce qui s'y fait : enrichi d'un grand nombre de cartes & de figures en tailles douces. Aux dépens de la Compagnie (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ (Portugesez) Marton, Fabio. «Por que no Brasil chamamos o jaguar de onça?» Aventuras na História (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ Ray, John; Dwight, Jonathan; Tucker, Marcia Brady; Jussieu, de. (1693). Synopsis methodica animalium quadrupedum et serpentini generis : vulgarium notas characteristicas, rariorum descriptiones integras exhibens : cum historiis & observationibus anatomicis perquam curiosis : praemittuntur nonnulla De animalium in genere, sensu, generatione, divisione, &c.. Londini : Impensis S. Smith & B. Walford ... (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ «No document found» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ Laurentii Salvii.; Linne?, Carl von. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae ?secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Holmiae : Impensis Direct. Laurentii Salvii, (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ a b «Mammal Species of the World - Browse: onca» www.departments.bucknell.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ a b Pocock; R. I.. The races of jaguar (Panthera onca). (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ (Ingelesez) Eizirik, E.; Kim, Jae-Heup; Menotti-Raymond, M.; Jr, P. G. Crawshaw; O’Brien, S.; Johnson, W.. (2001). «Phylogeography, population history and conservation genetics of jaguars (Panthera onca, Mammalia, Felidae)» Molecular Ecology (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ (Ingelesez) Zoo Biology. 2022-06-25 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ Ruiz-Garcia, M.; Payan, E.; Murillo, A. & Alvarez, D. (2006). "DNA microsatellite characterization of the jaguar (Panthera onca) in Colombia". Genes & Genetic Systems. 81 (2): 115–127. doi:10.1266/ggs.81.115. PMID 16755135. Archived from the original on 16 December 2014. Retrieved 13 December 2014.
- ↑ Kitchener, A. C.; Breitenmoser-Würsten, C.; Eizirik, E.; Gentry, A.; Werdelin, L.; Wilting, A.; Yamaguchi, N.; Abramov, A. V.; Christiansen, P.; Driscoll, C.; Duckworth, J. W.; Johnson, W.; Luo, S.-J.; Meijaard, E.; O'Donoghue, P.; Sanderson, J.; Seymour, K.; Bruford, M.; Groves, C.; Hoffmann, M.; Nowell, K.; Timmons, Z. & Tobe, S. (2017). "A revised taxonomy of the Felidae: The final report of the Cat Classification Task Force of the IUCN Cat Specialist Group" (PDF). Cat News. Special Issue 11: 70–71. Archived (PDF) from the original on 30 July 2018. Retrieved 13 May 2018
- ↑ a b Nowak, Ronald M.. (1999). Walker's mammals of the world. (Sixth edition. argitaraldia) Johns Hopkins University Press ISBN 0-8018-5789-9. PMC 39045218. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ (Ingelesez) Gonyea, William J.. (1976). «Adaptive differences in the body proportions of large felids» Cells Tissues Organs 96 (1): 81–96. doi: . ISSN 1422-6405. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Animal. (1st American ed. argitaraldia) DK 2001 ISBN 0-7894-7764-5. PMC 46422124. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Rich, M.S. (1976). "The jaguar". Zoonoz. Vol. 49, no. 9. pp. 14–17.
- ↑ (Ingelesez) Sanderson, Eric W.; Redford, Kent H.; Chetkiewicz, Cheryl‐Lesley B.; Medellin, Rodrigo A.; Rabinowitz, Alan R.; Robinson, John G.; Taber, Andrew B.. (2002-02). «Planning to Save a Species: the Jaguar as a Model» Conservation Biology 16 (1): 58–72. doi: . ISSN 0888-8892. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).