[go: up one dir, main page]

Joanne Rowling[1]J. K. Rowling[2] eta Robert Galbraith idazle izenez ezaguna— (Yate, Gloucestershire, Ingalaterra, 1965eko uztailaren 31) ingelesezko eleberrigilea da, batez ere Harry Potter fantasiazko seriearen egile izateagatik ospetsua. Harry Potter liburuak mundu osoan zehar oso ezagunak eta maitatuak dira, hainbat sari irabazi ditu eta milioika ale saldu dira[3].

J. K. Rowling

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoanne Rowling
JaiotzaYate (Gloucestershire)1965eko uztailaren 31 (59 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaKilliechassie House (en) Itzuli
Kensington
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
AitaPeter James Rowling
AmaAnne Rowling
Ezkontidea(k)Jorge Arantes (en) Itzuli  (1992ko urriaren 16a -  1995eko ekainaren 26a)
Neil Murray (en) Itzuli  (2001eko abenduaren 26a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWyedean School (en) Itzuli 1983)
University of Exeter (en) Itzuli
(1983 - : frantses
Hizkuntzakingelesa
Ingeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, idazlea, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea, gidoilaria, autorea eta transgeneroen eskubideen aurkako ekintzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGeorge Eliot, Edith Nesbit, Emily Brontë, Lloyd Alexander, Gilbert Keith Chesterton, Elizabeth Goudge (en) Itzuli, Stephen King (mul) Itzuli, T. H. White, Jerome David Salinger, Jessica Mitford (en) Itzuli, Silvia Plath eta C. S. Lewis
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Izengoitia(k)Robert Galbraith eta J. K. Rowling
Genero artistikoaTragikomedia
Nobela poliziakoa
fantasia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

jkrowling.com
IMDB: nm0746830 Allocine: 68219 Rottentomatoes: celebrity/jk_rowling_2 Allmovie: p302985 TCM: 546661 Metacritic: person/jk-rowling TV.com: people/j-k-rowling IBDB: 514846
Facebook: JKRowling Twitter: jk_rowling TED: jk_rowling Musicbrainz: 569c0d90-28dd-413b-83e4-aaa7c27e667b Discogs: 431656 Edit the value on Wikidata

Nobelak idazteaz aparte, Rowling ere ospetsua da bost urtetan zehar pobre izatetik emakume aberatsa izateko prozesuaren istorioagatik. Sunday Times Rich Listek 2008. urtean Rowling-en aberastasuna 560 milioi liberatan kalkulatu zuten eta Erresuma Batuko hamabigarren emakumerik aberatsena omen zen. Forbesek[4] Rowling berrogeigarren postuan kokatu zuen 2007ko pertsona famatu-boteretsuen zerrendan eta Time aldizkariak «Urteko pertsonaia» bezala hautatu zuen urte berean Harry Potter liburuen pertsonaiek eman zioten inspirazio sozial, morala eta politikoa nabarmenduz.

Emakume hau filantropo nabaria bihurtu da, Comic Relief, One Parent Families eta Multiple Sclerosis Society of Great Britain karitatezko instituzioak, besteak beste, sustatu dituelako.

Izenaren jatorria

aldatu

J.K Rowling ezizenarekin idatzi arren[5], haren benetako izena Joanne Rowling da. Bere lehenengo nobela argitaratu aurretik , Bloomsbury argitaletxekoak haien irakurle gazteenei emakume batek idatzitako liburuak mesfidantza transmititzeaz beldur zirenez, Rowling-i bere lehen bi inizialak eta bataio-izena idazteko eskatu zioten[6]. Bigarren izenik ez zuenez K letra hautatu zuen haren amama Kathleen-en omenez. Kathleen ez da bere benetako izenaren parte izan inoiz[2]. Bere ezkontzaren ondoren, askotan, Joanne Murray izena erabiltzen du kontu pribatuak egin behar dituenean[7][8]. Rowling-ek bere buruari «Jo» deitzen dio esanez «ez dit inork Joanne deitu txikia nintzenean, baldin eta nirekin haserre ez bazegoen»[9].

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Rowling 1965eko uztailaren 31n jaio zen Yate-n (Gloucestershire, Ingalaterra). Bere gurasoen izenak Peter James Rowling eta Anne Rowling dira eta bere amaren ezkongabe abizena Volant zen[10]. Rowling-en arreba Dianne, Di, haien etxean jaio zen 1967ko ekainaren 28an[11] berak hogeita zortzi hilabete zituenean[10]. Familia osoa Winterbournetik gertu zegoen herri batera aldatu ziren Rowling-ek lau urte zituenean. St. Michael’s eskolan egin zituen bere ikasketak. Bere eskola William Wilberforce abolizionista famatuak eta Hannah More aktibistak sortu zuten duela berrehun urte jada. Badaude teoriak St. Michael’s eskolan zegoen zuzendaria Rowling inspiratu zuela haren Harry Potter liburuetako Albus Dumbledore pertsonaia sortzeko esaten dutenak[12][13].

Txikia zenean, Rowling fantasiazko istorioak idaztea maite zuen eta gero ahizpa txikiari kontatzen zizkion.

«Oraindik gogoratzen dut, untxi-zulo batetik jausten zen eta han zegoen untxi familiak frutatxo txikiak jaten ematen zioten istorioa kontatu nionean. […] Idatzi nuen lehen istorioa bost urte nituenean izan zen, Rabbit izeneko untxi bati buruz. Elgorria zuenez bere lagun guztiak bere etxera zihoazen bisita egitera eta haietako lagun bat erle erraldoi bat Miss Bee izenekoa zen»[5].

Bederatzi urte zituenean, Rowling Tutshill-era mugitu zen, Gloucestershire-n, Chepstow, Gales-en urbil[10]. Nerabea zenean, bere amamak Jessica Mitford autobiografiaren kopia zahar bat eman zion, Hons and Rebels. Mitford Rowling-en heroia bihurtu zen eta Rowling-ek haren liburu guztiak irakurri zituen geroago[14].

Wyedean institutuan egin zituen bere bigarren hezkuntzako ikasketak. Sean Harris, bere lagunik hoberena Upper Sixth-en, Ford Anglia autoa zuen, geroago, Rowling-en liburuetan agertuko zen kotxea bezala, Sean-en autoa inspirazio bezala erabiliz.

«Hermione nire buruan oinarrituta dago, baina oso gutxi. Hamabi urte nitueneko karikatura bat besterik ez da, baina ez nago horretaz bereziki harro. […] Ron Weasley ez da Sean-en erretratu perfektu bat, baina egia esanda, oso antzekoak dira».

J.K Rowling

aldatu

Bere garaiko gustu musikalei buruz, behin, Rowling-ek zera esan zuen: «Nire musika talde gustukoena The Smiths da. Nire punk garaian nengoenean, The Clash izan zen».

Ezin izan zuen Oxford Unibertsitatean ikasi onarpen probak ez zituelako gainditu, beraz, Exeter Unibertsitatean matrikulatu zen filologia frantses eta klasikoko titulazio bikoitza lortzeko asmoz. Exeter Unibertsitatea «pixka bat harrigarria» iruditu zitzaion «pertsona askoren pentsamendu erradikal berdinen artean egotea espero nuen» eta lagunak egin zituenean, orduan, hasi zen urte horiek disfrutatzen. Urte bat egon zen Parisen ikasten, gero Londresera mugitu zen, han, elebidun idazkari bezala lan egin zuen Amnistia Internazionalarentzat[15].

Karrera hasiera

aldatu

1990. urteko Ekainean, lau orduko atzeraldiarekin Manchesterretik Londresera zihoan tren batetan zegoen bitartean, bat-batean magoen eskola baten ideia bururatu zitzaion Rowling-i. «Bat-batean, Harry Potter-en ideia bururatu zitzaidan. Ez dakit zergatik, edo zerk inspiratu zidan, baina Harry-ren eta magia ikastetxearen ideia oso argi ikusi nuen nire buruan. Nor zen ez zekien ume baten ideia sinplea izan nuen, ez zekiena mago bat zela magiako ikastetxe batetatik gutun bat bera gonbidatzen bidali zioten arte. Ez naiz inoiz egon hain zoriontsu ideia batekin». «Ez dakit nondik etorri zen ideia hau» esan zion Boston Globe-ri «Harry-rekin hasi zen, eta gero, pertsonai eta egoera guztiak bururatu zitzaizkidan». Clapham Junction zeukan pisura heltzean, idazten hasi zen berehala.

Hala ere, urte horretako abenduan Rowling-en ama hil zen, hamar urtez esklerosi anizkoitza eduki ondoren. Rowling-ek komentatu zuen «Harry Potter idazten ari nintzen nire ama hil zen momentuan. Ezin izan nion inoiz hitz egin Harry Potter-i buruz». Rowling-en hitzetan, heriotza hau asko eragin zuen bere idazle lanean eta Harry Potter liburuetan, Harry-ren gurasoen heriotzari buruz idaztean, mutikoaren sentimenduak oso zehazki idatzi zituen, bazekielako nola sentitzen zen.

Gero, Rowling Oportora (Portugal) mugitu zen ingeleseko irakasle bezala lan egiteko atzerriko hizkuntzak ikasteko akademia batean. 1992. urteko Urriaren 16an Jorges Arantes kazetari portugaldarrarekin ezkondu zen. Haien alaba, Jessica Isabel Rowling Arantes (horrela deitu zuten Jessica Mitford-en ohorez), 1993. urteko uztailaren 27an Portugalen jaio zen. Urte berdineko Urrian, Joanne Rowling bere alabarekin Edinburghera (Eskozia) mugitu zen, bere arreba bizi zen lekura.

Lanik gabe eta estatuak ematen zizkion diru laguntzekin bizitzen zenean, Rowling bere lehenengo nobela bukatu egin zuen hainbat kafetegietan idatziz, bereiziki, Nicolson kafetegian, Jessica lokartzea lortzen zuenean. 2001. urtean BBCek egin zion elkarrizketa batean, Rowling-ek, kafetegietan idazten zuela bere apartamentuan berogailurik ez zegoelako zurrumurrua ukatu zuen hau esanez, «Ez naiz hain leloa, Edinburgon apartamentu bat berogailurik gabe neguaren erdian alokatzeko. Berogailua baneukan.» Estatu Batuetako telebistako programa batean, A&E Biography, kafetegietan idazteko arrazoi nagusia Jessica paseatzera eramaten zuela eta lotan zegoenean, kafetegietara sartzen zen idaztera.

Harry Potter liburuak

aldatu

1995. urtean, Rowling Harry Potter eta sorgin-harriaren liburua idazteko makina zahar bat erabiliz bukatu zuen. Bryony Evans izan zen liburu honen lehen hiru kapituluak irakurri behar zituen emakumea eta asko gustatu zitzaizkionez, Christopher Little Literary Agents-ek Rowling-en errepresentatzailea izatea adostu zuen. Horren ostean, editore baten bilaketari ekin zioten. Liburua hamabi argitaletxetara bidali zuten, eta guztiek ukatu zuten eskuizkribua. Urte bat geroago, azkenean Bloomsbury argitaletxeak (Londres, Britania Handiko argitaletxe txiki bat), Barry Cunningham editorearekin, liburua onartu egin zuen eta 1500 librako aurrerakina eman zioten Rowling-i. Rowling-en liburua argitaratzeko erabakia hartu zuen zortzi urteko neskatoa Alice Newton da. Bloomsbury arguitaletxeko zuzendariaren alaba zen eta aitak liburuaren lehenengo kapitulua irakurtzeko eskatu zion. Aste batzuk pasata, neskatoak urrengo kapitulua eskatu zuen.

Nahiz eta Bloomsbury-k liburua argitaratu nahi izan, Cunningham-ek Rowling-i lan bat eskuratzeko iradoki zion, zuzendariak pentsatzen zuelako diru gutxi irabaziko zuela umeentzako liburuak idatziz.

Handik gutxira, 1997. urtean, Rowling-i 8000 libratako mailegu bat eman zion Scottish Arts Council GKE-ak (Gobernuz Kanpoko Ekintza), idazten segitu ahal izateko. Hurrengo urteko udaberrian, Estatu Batuetako enkante batetan, Rowling-en lehen liburuko argitaratzeko eskubideak saldu zituzten. Scholastic Inc. irabazi zuen 105.000 dolarrengatik. Rowling «ia hiltzen da» berriak entzun zituenean.

Filantropia

aldatu

2000. urtean Rowling-ek Volant Charitable Trust GKE-a sortu egin zuen. Han, bere urteko soldata 5,1 milioi liberatako kreditua ematen du, pobrezia eta desberdintasun sozialaren kontra borrokatu nahian. GKE-ak ere, diru laguntzak ematen dizkio umeak laguntzen dituen organizazioei, guraso bakar bat duten familiei eta esklerosi anizkoitzaren ikerketari. Rowling-ek esan zuen «Ardura moral bat dugula uste dut: behar duzuna baino gehiago ematen dizutenean, zuhurtasunez eman eta aritu behar zara».

Idatzitako liburuak

aldatu

Harry Potter seriea

aldatu

Eleberriak

aldatu

Cormoran Striken polizia-seriea

aldatu

Irudi galeria

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. a b c d e f Jatorrizko ingelesezko izenburua

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Home» J.K. Rowling (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. a b «T H E B U R R O W - I N T E R V I E W» web.archive.org 2008-12-04 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Humor negro en la primera novela de J.K. Rowling para adultos» El País 2012-04-13 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  4. (Ingelesez) «Forbes List Directory» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  5. a b «1998: The Not Especially Fascinating Life So Far of J. K. Rowling, Accio Quote!, the largest archive of J.K. Rowling interviews on the web» www.accio-quote.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  6. «J.K. Rowling» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  7. (Ingelesez) «Judge rules against JK Rowling in privacy case» the Guardian 2007-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  8. «2006: Accio Quote!, the largest archive of J.K. Rowling interviews on the web» www.accio-quote.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  9. «CBC Interview #1 with J.K. Rowling» web.archive.org 2001-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  10. a b c «J.K.Rowling Official Site» web.archive.org 2008-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  11. «HPL: Muggle Encyclopedia: R» web.archive.org 2010-12-16 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  12. «Albus Dumbledore, St Michael's School and the Winterbourne connection. History and information about the Gloucestershire village of Winterbourne.» www.winterbourne.freeuk.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  13. «Wayback Machine» web.archive.org 2008-12-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  14. (Ingelesez) «Harry and me» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  15. «1998: Accio Quote!, the Largest Archive of J.K. Rowling quotes on the web» www.accio-quote.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Bibliografia

aldatu
  • [Smith, 2002] Sean Smith, , Favre, 2002 (ISBN 2-8289-0692-2)
  • Reading Harry Potter : critical essays. Praeger 2003 ISBN 0-313-32067-5. PMC 50774592.
  • [Fraser, 2000] Lindsey Fraser, , Gallimard, 2000 (ISBN 2-07-054580-6).
  • [Kirk, 2003] (en) Connie Ann Kirk, , Greenwood Press, 2003 (ISBN 0-313-32205-8
  • [Strike, t. II, 2014] Robert Galbraith, , Grasset, 2014 (ISBN 978-2-253-16407-4).
  • [Panneel et Lhoste, 2017] Youri Panneel, Lucile Lhoste, , Le Petit Littéraire, 2017 (ISBN 2806290627).
  • [Panneel et Stas de Richelle, 2017] Youri Panneel, Manon Stas de Richelle, , Le Petit Littéraire, 2017 (ISBN 2806283469).
  • [Guihéneuf et Balthasar, 2017] Sandrine Guihéneuf, Florence Balthasar, , Le Petit Littéraire, 2017 (ISBN 2806291402).
  • [Making-of AF, 2016] Collectif, , HarperCollins, 2016 (ISBN 979-1-0-3390001-6).
  • [Revenson, 2015] Jody Revenson, , Huginn & Muninn, 2015 (ISBN 978-2-36480-299-5).

Kanpo estekak

aldatu