The Clash
The Clash 1976an Ingalaterran sortutako punk rock musika taldea da. Reggaea, rockabillya eta beste estilo batzuk ere bereganatu zituzten. Haien zuzeneko emanaldi biziak ere ospetsuak izaten ziren. Kanten letrek taldearen idealismo politikoa erakusten zuten. Taldearen joerak, estiloak eta musikak eragin handia izan du munduko beste talde askorengan. 1986. urtera arte aktiboki mantendu zen. Nahiz eta Britainia Handian izandako arrakasta berehalakoa izan, 80ko hamarkada arte ez zuen nazioarteko oihartzuna lortu.
The Clash | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Londres, Ingalaterra |
Musika mota | Punk Rock Reggae Ska |
Urteak | 1976 - 1986 |
Produkzioa | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.theclashonline.com | |
Historia
aldatuHasiera
aldatuTaldea 1976. urtean hasi zen Ladbroke Grove kalean, hau da, Londreseko mendebaldean. Punk britainiarraren hasieran, Joe Strummer (ahotsa), Mick Jones (gitarra eta koroak), Paul Simonon (baxua), Keith Levene (gitarra) eta Terry Chimesek (bateria) musikariek sortu zuten. Mick Jonesek, Paul Simononek eta Terry Chimesek “LondomSS” taldean jo zuten elkarrekin hasieran, eta Joe Strummerrek aldiz “The 101´ers” taldean 1974. urtean.
Arrakasta
aldatu1976ko ekainaren 4an, The Clashek lehenengo aldiz jo zuen Sex Pistolsen laguntzaile bezala punk purua erakutsiz, Kritika txar asko eduki zituen. Beraien bigarren diskoa “The Clash UK” izenekoa izan zen. Geroago “Give`Em Enough Rope” argitaratu zuten eta disko bikoitz baten moduan saldu zen. Urte berean “London Calling” diskoa atera zuten disko hirukoitz baten moduan, eta arrakasta handia izan zuen AEBetan.Amaitzeko, 1980 urte bukaeran “Sandinista!” izeneko disko hirukoitza atera zuten Nikaraguako Askatasun Nazional Sandinista fronterari erreferentzia eginez. Ondoren, mundu osoko gira bat egin zuten. Urte horietan gatazka asko eduki zituzten elkarren artean, famak eta elkar bizitzeak, taldea nekatzen zuela ikusten zen. Horretaz gain, beste disko bat ateratzea lortu zuten eta disko guztietatik kopia gehiena eduki zituena izan zen, “ Combat Rock” izena zuen. Album honetan abesti ezagunenetako asko atera ziren: "Rock the Casbash" eta "Should I Stay or Should I Go".
Gatazkak eta banaketak
aldatuThe Clash pixkanaka-pixkanaka banantzen joan zen. Lehenik eta behin, Toperrek atseden hartu zuen, emanaldien ondorioz. Kokainaren adikzioaren ondorioz taldetik bota zuten eta taldeko lehen bateria jotzaile Terry Chimes haren ordez itzuli zen. Nahiz eta kontzertu birak egiten segitu, beraien artean ahrreman txarra zuten eta bananduta ibiltzen ziren. Adibidez, Strummer desagertu egin zen Combat Rock diskoaren gira baino lehenago eta gero itzuli; gainera, arazoak izan zituen Jonesekin. Chimesek, aldiz, gira eta gero utzi zuen taldea. Pete Howard bateria-jotzaile berria izan zen, eta urte horretan San Bernardinoko kontzertuan hartu zuten parte. The Clashen kontzertu famatuena bilakatu zen, 500.000 ikusle elkartu baitziren. 1983. urtean, Strummerrek eta Simononek Jones taldetik bota zuten, bere burua arrakastak handietsita baitzeukan.
Amaiera
aldatuTaldea azkenekoetan zegoen 1983-1986 urteen artean. Grabazio saioak kaotikoak izan ziren, Bernie Rhodesek eta Strummerrek taldetik bananduta egiten zutelako lan. Bakoitza bere kaxara joaten zen kontzertuetara eta jo eta gero berriro banantzen ziren. Azkenik, Strummerrek Espainiara egin zuen bidaia: ideiak garbitu zituen, gero taldetik banandu eta “Cut The Crap” diskoa sortu.
Musika estiloa
aldatuBeste taldeek ez bezala, The Clashek musika mota asko jo zituen: reggaea, rocka, rockabillya, ska, jazaz, funka, duba eta baita beste asko ere. Hala ere, beraien musika mota famatuena rocka eta funka izan zen.
Taldekideak
aldatu- Joe Strummer - gitarra, ahotsa (1976-1985)
- Mick Jones - gitarra, ahotsa (1976-1983)
- Paul Simonon - baxua, ahotsa (1976-1985)
- Topper Headon - bateria (1977-1982)
Diskografia
aldatu- London Calling (2CD) - 1979
- Sandinista! (2CD) - 1980
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) The Clash taldearen web gune ofiziala