[go: up one dir, main page]

Dolly Parton

abeslari eta aktore estatubatuarra

Dolly Rebecca Parton (Sevierville, Tennessee, AEB, 1946ko urtarrilaren 19a) estatubatuar kantaria eta antzezlea da. Country musikaren historiako kantari onenetako bat da.[1][2]

Dolly Parton
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDolly Rebecca Parton
JaiotzaPittman Center1946ko urtarrilaren 19a (78 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaTennessee
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
ingelesa
Familia
AitaRobert Lee Parton
AmaAvie Lee Parton
Ezkontidea(k)Carl Thomas Dean (en) Itzuli  (1966ko maiatzaren 30a -
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, country singer (en) Itzuli, aktorea, egile abeslaria, banjo-jotzailea, autobiografialaria, enpresaburua, telebista-aktorea, multi-instrumentalist (en) Itzuli, country musician (en) Itzuli, disko-ekoizlea, ahots-aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, musikagilea, kantugilea, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Lantokia(k)Nashville
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakLoretta Lynn, Porter Wagoner, Dock Boggs (en) Itzuli, Janis Martin (en) Itzuli, Kitty Wells (mul) Itzuli, Roy Acuff, Tammy Wynette, Maddox Brothers and Rose (en) Itzuli, Wanda Jackson (mul) Itzuli, Woody Guthrie, Molly O'Day (en) Itzuli, Bill Monroe, Hank Williams, June Carter, Patsy Cline, Roy Rogers, Carter Family (en) Itzuli, Tom Paxton (mul) Itzuli eta Willie Nelson
Genero artistikoacountrya
balada
gospela
bluegrassa
country popa
pop musika
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuagitarra
banjoa
autoharp (en) Itzuli
ahotsa
DiskoetxeaAsylum Records
Columbia Records
Decca Records (mul) Itzuli
Goldband Records (en) Itzuli
Mercury Records (mul) Itzuli
Monument
RCA
RCA Nashville
Rising Tide Records (en) Itzuli
Sugar Hill Records (en) Itzuli
Warner Bros. Records

dollyparton.com
IMDB: nm0000573 Allocine: 142476 Rottentomatoes: celebrity/dolly_parton Allmovie: p105707 TCM: 148174 Metacritic: person/dolly-parton TV.com: people/dolly-parton IBDB: 480323
Facebook: DollyParton Twitter: DollyParton Instagram: dollyparton MySpace: dollypartonlegacy Youtube: UCuGuRQHrvoNsD-AolV0X39g Souncloud: dollyparton Spotify: 32vWCbZh0xZ4o9gkz4PsEU iTunes: 535066 Last fm: Dolly+Parton Musicbrainz: 1d543e07-d0d2-4834-a8db-d65c50c2a856 Songkick: 152602 Discogs: 39776 Allmusic: mn0000175286 Deezer: 8741 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Parton 12 seme-alabetatik laugarrena izan zen. Bospasei urterekin idatzi zuen bere lehen abestia. Zortzietan izan zuen bere lehen gitarra.[3] 10 urterekin hasi zen kantatzen Knoxvilleko irrati erregionalean. Nerabe zela, bertako izarra bihurtu zen. 1964an Sevier County High Schoolen graduatu eta biharamunean, anbizioz gainezka, Nashvillera abiatu zen.[4]

1967-1974 urteetan, Porter Wagoner kantariaren taldean aritu zen. 1974an, Traveling Family Band taldea sortu zuen, eta zenbait jiratan parte hartu zuen, 1977ra arte. Urte horretan, Gypsy Fever taldea eratu zuen, bederatzi musikarirekin.

Antzezle gisa 9 to 5 filmean (1980) egin zuen debuta, Colin Higginsen zuzendaritzapean. Gainera, izen bereko kantua idatzi zuen film hartarako. Halaber, The Best Little Whorehouse in Texas (1982, Colin Higgins) eta Steel Magnolias (1989, Herbert Ross) filmetan parte hartu zuen.

1986an, Tennesseeko jolas-parke baten jabe egin zen eta Dollywood izena jarri, Memphisko ElvisenGracelanden eredua jarraiki, biak hegoaldeko estatu berean.[3]

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu
  • 1975 eta 1976an Urteko Emakumezko Kantaria saria. [5]
  • 1978 eta 1981ean Country bakarlari onenaren Grammy saria.
  • Talde-kantari onenarena 1987an.
  • 2004an AEBko Kongresuko Liburutegiak Legenda Biziaren Saria. Arte eta Kennedy Zentroko Ohorezko Domina Nazionala.[6]
  • 2022an Parton Rock & Rollaren Ospearen Aretora sartu, nahiz eta artistak martxoan izendapena errefusatu, errekonozimendua merezi ez zuela iritzita. [7]

Diskografia

aldatu
  • As Long As I Love (1972)
  • Here You Come Again (1977)
  • All I Can Do (1978)
  • Heartbreaker (1978)
  • Rainbow (1987)
  • White Limozeen (1989)
  • Eagle When She Flies (1991)
  • Slow Dancing with the Moon (1993)
  • Something Special (1996)
  • Hungry Again (1998)
  • The Grass Is Blue (1999)
  • Little Sparrow (2001)
  • Halos & Horns (2002)
  • For God and Country (2003)
  • Those Were the Days (2005)
  • Backwoods Barbie (2008)
  • Better Day (2011)

Filmografia

aldatu
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1980 9 to 5 Doralee Rhodes
1982 The Best Little Whorehouse in Texas Mona Stangley
1984 Rhinestone Jake Farris
1989 Steel Magnolias Truvy Jones
1992 Straight Talk Shirlee Kenyon
1993 The Beverly Hillbillies bere burua
2002 Frank McKlusky, C.I. Edith McKlusky
2005 Miss Congeniality 2: Armed and Fabulous bere burua
2011 Gnomeo & Juliet Dolly Gnome Ahotsa
The Year Dolly Parton Was My Mom bere burua Ahotsa
2012 Joyful Noise G.G. Sparrow
Hollywood to Dollywood bere burua
2020 Dolly Parton's Christmas on the Square aingerua

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Dolly Parton» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  2. «Dolly Parton Timeline | Articles and Essays | Dolly Parton and the Roots of Country Music | Digital Collections | Library of Congress» Library of Congress, Washington, D.C. 20540 USA (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Santa Dolly Parton» La Vanguardia 2022-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  4. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2022-04-07). «Dolly Parton, la estrella de country activista y apasionada de sus queridas Smoky Montains» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  5. «Dollymania: The Online Dolly Parton Newsmagazine. Your premier resource for Dolly Parton news and information» www.dollymania.net (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  6. (Ingelesez) Martin, Kira. (2022-05-07). «How Many Grammys Does Dolly Parton Have?» Showbiz Cheat Sheet (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  7. (Gaztelaniaz) «Dolly Parton entra en el Salón de la Fama del Rock & Roll pese a su retiro inicial» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).

Kanpo estekak

aldatu