[go: up one dir, main page]

Chega Portugalgo alderdi politikoa da, ideologia populista, erradikala, nazionalista eta kontserbadorea duena, eta eskuin muturrean kokatzen dena.[1][2][3][4][5]

Chega
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaPortugal
Ideologianazionalismoa, Kontserbadurismo nazionalista, Kontserbadurismo soziala, Liberalismo ekonomikoa, Antisistema eta Eskuindar populismoa
Kokapen politikoaeskuin politiko eta Eskuin-mutur
Jarduera
Honen partePatriots for Europe (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaAndré Ventura (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2019ko apirilaren 9a
SorlekuaLisboa
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: PartidoChegaOficial Twitter: PartidoCHEGA Instagram: partidochega Telegram: PartidoCHEGA Youtube: UC-Wo4qU-W0CNd-9Q23GIWKg Edit the value on Wikidata

Gaur egun Portugalgo hirugarren indar politikoa da, eta Errepublikako Asanbladako hirugarren talde handiena dauka.

2019ko apirilaren 9an Portugalgo Auzitegi Konstituzionalak onartu zuen Chega alderdia alderdien erregistroan inskribatzea.[6] 2019ko Portugalgo hauteskunde legegileetan diputatu bakarra lortu zuen, botoen %1,29arekin.

Basta! koalizioaren kide izan zen 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, baina ez zuen eurodiputaturik lortu. 2020ko uztailean, Identity and Democracy (ID) Europako taldean sartu zen.[7]

2022ko legegintzaldiko hauteskundeetan alderdiak Portugalgo parlamentuko eserlekuen kopurua handitu zuen (batetik hamabira), botoen %7,18 lortuta.[8]

Historia

aldatu

Chega André Venturak sortu zuen Alderdi Sozialdemokrata barruko talde txikietatik. Venturaren ibilbidea nabarmendu egin zen hedabideetan salatu zuenean ijitoen komunitateak onura egoeran bizi zirela. Garai hartako bigarren alderdi politikoko kide zenez eta gainera futbol saioetako iruzkingile ere bazenez, haren hitzek oihartzuna izan zuten.[9]

2019a baino lehen, Portugal eta Malta ziren parlamentuan eskuin muturreko diputaturik ez zuten Europako Batasuneko herrialde bakarrak.

2020an beste alderdi batek, Partido Cidadania e Democracia Cristã alderdiak, Chegarekin bat egin zuen. Baina Auzitegi Konstituzionalak ez zuen onartu batasun hori, eta ondorioz alderdia desegin eta haren militante asko Chegan sartu ziren.[10][11]

2020ko uztailean Chegak bat egin zuen Europako Identity and Democracy talde ultraeskuindarrarekin.[12] 2021eko irailean Madrileko Gutuna sinatu zuen VOXekin batera.[13]

Ideologia

aldatu
 
André Ventura

Ikerlarien esanetan, 1974ko apirilaren 25etik baztertua egon den eskuin erradikalaren sortze berri bat da.[14][15][16]

 
Santiago Abascal (VOX) eta André Ventura (Chega), Lisboan, 2021ean, Madrileko Gutuna erakusten.

2019ko hauteskundeetan aurkeztu zuen programan hezkuntzaren eta osasungintzaren pribatizazioa eskatu zuen.[17][18] Eskoletan "LGTBI propaganda" egiten dela uste du eta hori debekatzearen alde azaldu da.[19] Chegak uste du gaur egungo Portugalgo konstituzioa militarrek inposatutakoa dela eta kutsu marxista duela, eta hau aldatzea proposatzen du, bide batez sistema presidentzialista bat sortzeko.[20][21] Mugetako kontrola zorroztearen alde dago, eta hainbat aldiz delitu txikiak egin dituzten etorkin legalak herrialdetik kanporatzearen alde ere badago.[22] Inmigrazioa gutxitu nahi du eta asilo legeak gogortu nahi ditu.[23] Europaren oinarri kristaua defendatzea eskatu du.[24] Zergak gutxitzea defendatzen du, progresibitatea ezabatuz, eta hainbat neurrik aberatsak zigortzen dituztela salatu du. Alderdiaren esanetan, hauek dira komunitatearentzat aberastasuna sortzen dutenak.[25][26] Ijitoen gaineko kontrol handiagoa ere eskatu du, eta gutxiengoen aldeko diskriminazio positiboarekin amaitzea ere aldarrikatzen du.[27] NBE ere kritikatu du, "marxismo kulturala" zabaltzen omen duelako. Israelen aldeko jarrera ere badauka, eta enbaxada Jerusalemera eramatearen alde dago.[28]

Erreferentziak

aldatu
  1. Miranda, Giuliana. (17-02-2020). «Direita nacionalista com discurso antissistema avança em Portugal» Folha de S.Paulo (Lisboa).
  2. Almeida, São José. (26 de Janeiro de 2019). Opinião. Chega um partido populista de extrema-direita a Portugal. PÚBLICO.
  3. A extrema-direita chega a Portugal?. Wort.lu 12 de abril de 2019.
  4. ‘Politico’ sublinha pouca adesão de Portugal ao movimento populista. Jornal Expresso.
  5. Kumar, Rahul. (2021-09-01). «Marchi, Riccardo (2020), A nova direita anti-sistema: o caso do Chega» Revista Crítica de Ciências Sociais (125): 185–187.  doi:10.4000/rccs.12314. ISSN 0254-1106..
  6. «Partidos registados e suas denominações, siglas e símbolos» Tribunal Constitucional de Portugal.
  7. «Chega adere ao grupo europeu de extrema-direita Identidade e Democracia» Observador 18 de julho de 2020.
  8. «Resultados Globais Território Nacional e Estrangeiro» legislativas2022.mai.gov.pt 2022-01-30.
  9. (Ingelesez) Mendes, Mariana S.; Dennison, James. (2021-06-07). «Explaining the emergence of the radical right in Spain and Portugal: salience, stigma and supply» West European Politics 44 (4): 752–775.  doi:10.1080/01402382.2020.1777504. ISSN 0140-2382. (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  10. jornal.publico.pt (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  11. (Portugesez) «TC > Jurisprudência > Acordãos > Acórdão 596/2020 .» www.tribunalconstitucional.pt (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  12. (Portugesez) Silva, Ilse Gomes. (2020-12-31). «Partido Chega: a extrema-direita fascista em Portugal» Lutas Sociais 24 (45): 387–390.  doi:10.23925/ls.v24i45.53033. ISSN 2526-3706. (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  13. Txantiloi:Pt-PT Lusa, Agência. «Chega e Vox deram esta sexta-feira primeiro passo na união de forças para uma "luta civilizacional"» Observador (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  14. Txantiloi:Pt-PT «Lusotopie 2020-2 CFP New Radical Rights in Lusotopy» Plataforma 9 (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  15. (Portugesez) Marchi, Riccardo; Lisi, Marco. (2021). Reinventing the Radical Right? The Portuguese case after the 2019 elections. (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  16. (Ingelesez) Mendes, Mariana S.; Dennison, James. (2021-06-07). «Explaining the emergence of the radical right in Spain and Portugal: salience, stigma and supply» West European Politics 44 (4): 752–775.  doi:10.1080/01402382.2020.1777504. ISSN 0140-2382. (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  17. Txantiloi:Pt-pt Renascença. (2019-10-07). «O que defende o Chega? O fim da educação e saúde públicas e o Presidente a chefiar Governo - Renascença» Rádio Renascença (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  18. (Portugesez) SAPO. «Programa do Chega defende privatização de hospitais, escolas, vias de comunicação e meios de transporte?» Polígrafo (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  19. Txantiloi:Pt-PT «Descubra as diferenças: o que propõem 9 partidos sobre 12 temas (o comparador de programas eleitorais do Expresso)» Jornal Expresso (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  20. Txantiloi:Pt-PT «Chega considera Constituição "ultrapassada" e quer texto mais pequeno e menos ideológico» www.cmjornal.pt (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  21. Txantiloi:Pt-PT «CHEGA de quê?» Jornal Expresso (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  22. (Portugesez) Portugal, Rádio e Televisão de. (2021-01-08). «As duas vidas de André Ventura» As duas vidas de André Ventura (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  23. (Portugesez) Lopes, Maria. (2021-01-08). «Ventura e Le Pen juntos contra o islamismo e o fluxo de imigrantes» PÚBLICO (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  24. (Portugesez) «Chega e parceiros europeus unidos por UE com fronteiras internas e anti-imigração» Jornal de Notícias (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  25. (Portugesez) «Hora de Constança: O programa do Chega "é um festival de vantagens para os contribuintes ricos"» TVI Notícias (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  26. Txantiloi:Pt-PT Costa, Abel Pereira. «Os pobres pagam mais IVA do que os ricos» Observador (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  27. (Portugesez) Portugal, Rádio e Televisão de. (2021-12-23). «Chega apresenta programa eleitoral às legislativas de 30 de janeiro» Chega apresenta programa eleitoral às legislativas de 30 de janeiro (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  28. (Portugesez) «Iniciativa Liberal, Livre e Chega. O que defendem os novos partidos?» Dinheiro Vivo (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).

Kanpo estekak

aldatu