[go: up one dir, main page]

Bertha Badt-Strauss

prusiar kazetaria, idazlea eta sionista

Bertha Badt-Strauss (Breslau, Prusiako Erresuma, 1885eko abenduaren 7aChapel Hill, Ameriketako Estatu Batuak, 1970eko otsailaren 20a) alemaniar kazetaria, idazlea eta sionista izan zen.[1] Hainbat argitalpen judurekin kolaboratu zuen, bai Berlinen, bai Ameriketako Estatu Batuetan, eta beste idazle batzuen lanak ere argitaratu zein itzuli zituen.[2][3][4][5][6][7]

Bertha Badt-Strauss

Bizitza
JaiotzaWrocław1885eko abenduaren 7a
Herrialdea Alemania
HeriotzaChapel Hill1970eko otsailaren 20a (84 urte)
Familia
AitaBenno Badt
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta literaturan aditua
Lantokia(k)Berlin

Bizitza

aldatu

Bertha Badt-Strauss Oder ibaiaren ertzean dagoen Wrocław jaio zen 1885ean; Poloniako hego-mendebaldeko hiria da eta Silesia Behereko voivoderriko hiriburua da. Aita, Benno Badt filologoa zen eta ama, Martha (ezkongabetan Guttman abizenekoa) irakaslea.[1] Literatura eta Filosofia ikasi zituen Breslau, Berlin eta Municheko unibertsitatean, eta Annette von Droste-Hülshoff idazle eta konpositoreari buruzko tesiarekin, Prusian doktorego gradua lortu zuen lehen emakumeetako bat bihurtu zen.[1] 1913an Berlinen bizi zen Bruno Strauss irakaslearekin, eta harekin seme bat izan zuen, Albrecht, 1921ean.[1] Umea izan eta lasterrera, Berthak esklerosi anizkoitza garatu zuen.[1]

Ibilbidea

aldatu

Sionista zen, eta Berlingo komunitate juduaren kide aktiboa. Artikuluak idatzi zituen hainbat egunkari juduetarako, Jüdische Rundschau, Der Jude, Israelitische Familienblatt, Blätter des Jüdischen Frauenbundes eta Der Morgen barne.[1] Era berean, bi entziklopedia idazten lagundu zuen: Encyclopaedia Judaica eta Jüdisches Lexikon.[1]

Beste idazle batzuen lanen editore eta itzultzaile emankorra ere izan zen, besteak beste, Droste-Hülshoff, Achim von Arnim, Moses Mendelssohn, Fanny Lewald, Hermann Cohen, Rahel Varnhagen, Heinrich Heine, Sükind von Trimiberg.[1] Argitaratu ez zen Elise Reimarus (1735-1805) idazlearen biografia idatzi zuen.[1]

1939an, Ameriketako Estatu Batuetara emigratu behar izan zuen naziengandik ihesi.[1] Louisianako Shreveporten finkatu zen, senarra unibertsitate horretan irakasle zen eta.[1] Han argitaratu zuen White Fire: The Life and Works of Jessie Sampter, Jessie Sampter sionistaren biografia, eta hainbat argitalpen judu-estatubatuarretarako idazten jarraitu zuen, hala nola Aufbau, The Jewish Way, The Menorah Journal, The Reconstructionist edo The National Jewish Monthly.[1]

Ipar Carolinan hil zen 1970ean, 84 urte zituela.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i j k l m Marina Steer. Bertha Badt-Strauss. Jewish Women's Archive.
  2. (Ingelesez) «Bertha Badt-Strauss» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  3. «Bertha Badt-Strauss» www.jewishvirtuallibrary.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  4. «Badt-Strauss, Bertha | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  5. «Collection: Bertha Badt-Strauss Collection | The Center for Jewish History ArchivesSpace» archives.cjh.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  6. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  7. (Ingelesez) «Bertha Badt-Strauss in Breslau, circa 1910» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).

Kanpo estekak

aldatu