[go: up one dir, main page]

Adrián de Loyarte

Euskal idazle eta kazetaria,
Adrián Loyarte» orritik birbideratua)

Adrián de Loyarte Esnal (Donostia, 1882ko martxoaren  5a - Donostia, 1962ko urriaren  29a) euskal idazle eta kazetaria izan zen[1]. Antón el de la Montaña izengoitiarekin ere sinatzen zituen bere lanak[2].

Adrián de Loyarte
zinegotzi

Bizitza
JaiotzaDonostia1882ko martxoaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1962ko urriaren 29a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Galega
Historiaren Errege Akademia

Lan ibilbidea

aldatu

Donostia eta Hondarribiko kronista ofiziala[3][4], bere lehen artikulua Euskal Erria aldizkarian argitaratu zen eta artikulu honekin hasi zuen bere ibilaldi luzea Letretan. Egunkari eta aldizkari askotan idatzi zuen Euskal Herriari buruzko gaiekin: El Pueblo Vasco, El Diario Vasco, La Gaceta del Norte, El Noticiero Bilbaino, Diario de Navarra, ABC, Universo, La Ëpoca, Vida Vasca, Esfera, Novedades-en, besteak beste. 1910etik 1918ra Euskal Erria aldizkariaren zuzendaria izan zen[1].

Astero, irrati programa batean parte hartzen zuen, historiako gaietan zuen jakinduria agertuz, batik bat eskualdeko eta Donostiako gaietan[5]. Delegado regio de enseñanza en la provincia de Gipuzkoa, Guatemalako kontsul, Donostiako Udaletxeko Zinegotzi eta Alkateordeko (1920)[1].

Izaera berritzailea eta kementsua, Aste Musikala antolatuko du, gero Musika Hamabostaldia izango dena[1].

Bere ahaleginen bitartez jarri ziren Vicente de Manterola hizlariaren oroitarria bere etxean eta Donostiako Artzain Onaren Katedralaren lorategian Vicente de Manterola beraren eta Aita Vinuesaren monumentuak[1].

Bost Errege Akademietako kide, besteak beste, Historiakoa[6] eta Zientzia Moral eta Politikakoa. Eusko Ikaskuntzako kidea ere izan zen[7]. Francoren garaian hainbat kondekorazio eman zitzaizkion: Encomienda de número de la Orden de Isabel la Católica (1914)[5][6]; Encomienda de Alfonso X el Sabio; Donostiako mendeurreneko urrezko domina eta pro Ecclesia et Pontifice domina[1].

Lan ugari argitaratu zituen, hauek besteak beste:

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f «Loyarte Esnal, Adrián de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  2. Loyarte, Adrián de. (1906). Los últimos momentos de Sabino de Arana y Goiri /. Establecimiento Tipográfico de El Pueblo Vasco, (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  3. (Gaztelaniaz) MAHOMETISMO ROJO. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  4. (Gaztelaniaz) La Virgen de San Telmo, "La negra" (1931).. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  5. a b «Prensa Histórica Digital» w390w.gipuzkoa.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Honrosa y merecida distinción a D. Adrián de Loyarte» Euskal-Erria. , 483 or..
  7. (Gaztelaniaz) «Eusko Ikaskuntza, Medalla de Oro» Eneko Goia 2018-11-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).