[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zigarreta elektroniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zigarreta elektroniko bat.

Zigarreta elektronikoa erretzaileentzat sortutako zigarreta baten itxura duen gailu elektroniko bat da. Dena dela, gaur egun bolaluma edo USB memoria itxura duten beste gailu modernoagoak plazaratu dira. Zigarreta elektronikoaren jatorria Txina da. 2006an sortu eta handik mundu guztian zehar zabaldu zen 2008tik. Euskal Herrira, 2013an heldu ziren, eta asko zabaldu ziren. Hori dela-eta, zigarreta horien kontsumoa izugarri areagotu da denbora gutxian.[1]

Zigarretaren gorputza berriz kargatzeko bateria bat da, eta, bere aldamenean, muturrean LED argi bat dauka. Barne-muturrean langargailu bat dago, eta bere ondoan kartutxo bat jartzen da. Kartutxoa isurkariz beteta dago, eta bere barruan nikotina eta beste substantziak ditu, gehienak toxikoak. Isurkari horiek hainbat zapore eduki ahal dute (sagarra, menda, banilla, txokolatea, kafea...).

Funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, ahokotik arnasa hartzerakoan, sentsore batek bateria pizten du, eta berehala LEDa pizten da. Bateria pizterakoan, langargailua kartutxoan dagoen isurkaria lurrun bihurtzen du, orduan, lurrun horrek biriketan zuzenean arnasten da. Hori dela-eta, nikotinaren mendekotasuna indartzen da. Zigarreta tradizionalarekiko ezberdintasun nagusia esan daiteke, bestetik, zigarreta elektronikoak ez duela kerik ateratzen, lurruna baizik. Mekanismo honen arazo nagusia hortik dator: nahiz eta ekoizkin hauek saltzen dituzten konpainia guztiek kaltegarriak ez direla ziurtatu, ikerketa batzuek, esaterako, FDAk (AEBetako Elikagai eta Sendagaien administrazioa) egindakoak, ez dute gauza bera esaten.

Zigarreta elektronikoaren lurruna.

Ikerketa horiek kartutxo batetik bestera nikotina-kopurua asko aldatu egiten dela erakutsi dute: 6 mg-tik 24ra arte edukitzen dute, baina badaude ere nikotinarik ez daukatenak. Hori arazoa izan da, marka guztiek nikotina daukatela ez baitute onartzen. FDAk egindako ikerketa gehienek erakutsi dute batetik bestera nikotina-kopurua aldatu egiten dela. Zenbat eta gehiago erabili, hainbat eta Nikotina gehiago dute. Nikotina-kopurua kartutxoaren erabilerarekin neurtzen da. Dosi hilgarria 0,5-1 mg izan daiteke. Adinaren eta pertsonaren araberakoa da; ume txiki batek (5-30kg) hartzen badu, hil daiteke.[2][3]

Beste arazoa zigarreten lurrunean dago. Nikotinaz gain, giza osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen beste substantzia toxikoak ditu, bereziki diehlenglikola (autoen izotz-kontrakoa). Andaluzian egindako ikerketa batean frogatu duten arabera, aztertutako marken % 42k diehlenglikola zuten. Beste substantzia arriskutsua N-nitrosamina da, kaltegarria osasunerako eta minbizia eragin dezakeena.

Europar Batasunean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasunak ezin du onartu zigarreta elektronikoa tabakoaren ekoizkin antzekoa dela, nahiz eta nikotina eduki, ezta sendagai edo elikagai bezala ere. Ondorioz, legetik kanpo dago. Izan ere, zenbait estatutan aurkako neurriak hartu dira: Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia-erkidegoek sendategi, ikastegi, herri-administrazio eta garraio publikoetan zigarreta elektronikoa debekatu dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]