Windows Phone
Windows Phone | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2010 | |||
Azken bertsioa | 8.10.15148.160 | |||
Ezaugarriak | ||||
Euskarria | ARM arkitektura | |||
Programazio-lengoaia | C++, C eta C Sharp | |||
Telesaila | Windows Embedded Compact (en) eta Windows NT | |||
GUI tresnak | Metro (mul) | |||
Lizentzia | end-user license agreement (en) | |||
Ekoizpena | ||||
Garatzailea | Microsoft (mul) | |||
Euskaraz | ||||
Euskaraz | ez | |||
http://www.windowsphone.com | ||||
kronologia | ||||
|
Windows Phone Microsoft konpainiak sortutako mugikorrentzako sistema eragilea da, Windows Mobile plataformaren ondorengoa. Bartzelonan aurkeztu zen 2010eko otsailaren 15ean, eta urriaren 21ean saltzen hasi zen. 2012ko urriaren 29tik sistema eragile hau duten telefonoek Windows Phone 8 bertsioarekin funtzionatzen dute, ekoizleek aurreko bertsioak guztiz baztertu dituztela. Bertsio honetan sistema eragilearen nukleoa guztiz aldatu da, eta aurreko bertsiodun gailuekin bateraezina da. Microsoften helburua Windows Phone 8 Appleren iOS eta Googleren Android sistema eragileekin leihatzea da.
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Windows Phone, garapen fasean Photon ezizenez ezaguna,[1] Windows Mobile sistema eragilearen ondorengoa da. Microsoftek Windows Phone aurkeztu zuen Bartzelonako Mobile World Congressean, 2010eko otsailaren 15ean.[2] Bertsio honek Windows CE nukleoa du.
Windows Phone 7 2010eko urriaren 21ean kaleratu zen Europan, 2009an kaleratu behar zen arren. Atzerapenek Microsoft behartu zuten aurreko sistemaren bertsio berri bat kaleratzera, Windows Mobile 6.5 delakoa.[3] Windows Phone 7ren zerbitzuak Xbox kontsolarekin integratzen dira, eta "Metro" izeneko interfaza dute. Gailuek atzera, hasiera eta bilatu botoiak dituzte, eta FM irratiak jaso ditzakete.[4]
Windows Phone 7.5 ('Mango') Windows Phone 7rako eguneraketa da. Eguneraketak dakartzan berrikuntzen artean daude Internet Explorer 9 programa eta kokapen geografikoak erabiltzen dituzten aplikazioak erabiltzean GPSa erabili ahal izatea.
Windows Phone 7.5 ('Refresh'), Tango izenez ere ezaguna, Windows Phone 7rako eguneraketa da. Nokia ekoizleak Microsofti behartuta, bere helburua da sistema eragilearen beharrak txikiagotzea, kostu baxuko telefonoetan ezarri ahal izateko. Eguneraketak funtzio berriak dakartza, baina baita gama baxuko gailuentzako mugak.[5]
Windows Phone 7.8 Windows Phone 7rako eguneraketa da. Bertsio honetan ibiltzen diren gailuek ezin dute Windows Phone 8ra eguneratu. Horregatik, bertsio berriaren diseinua eta bestelako hobekuntzak sartzeko kaleratu da eguneraketa hau. Gaur egun, bai Microsoftek baita Nokiak ere alde batera utzi dute bertsio hau, Windows Phone 8 berriarekin jarraituko baitute lanean.
Windows Phone 8
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko ekainaren 20an, Microsoftek Windows Phone 8 aurkeztu zuen (Apollo ezizenez ezaguna), 2012an bertan Windows Phone sistema eragilearen bigarren belaunaldiari hasiera emateko nahian. Windows Phone 8k aurreko bertsioen sistemaren nukleoa baztertu eta Windows 8 ordenagailuen sistema eragilearekin bateragarri den Windows NT nukleoa du, Windows ordenagailuen azken bertsioen nukleo bera, hain zuzen ere. Horrek ahalbidetzen du garatzaileek egindako aplikazioak bai Windows Phone 8n zein Windows 8 plataformetan erabili ahal izatea.
Windows Phone 8k ere gailuek pantaila handiagoak edukitzea dakar, hurrengo erresoluzioko pantaila alegia: "WVGA 800x480 15:9", "WXGA 1280x768 15:9" eta "720p 1280x720 16:9"; nukleo anizdun prozesadoreak; NFC haririk gabeko teknologia; hasiera pantailaren diseinu berria, tamaina aldakorreko laukitxoekin; Nokia Here Maps aplikazioa Nokia ekoizlearen mugikorretan; enpresei zuzendutako aplikazioak...
Windows Phone 8dun gailuek eguneraketak jasotzen dituzte kaleratze datatik 18 hilabetera arte.
Eguneraketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Windows Phone martxan jarri zenetik hurrengoak dira kaleratutako eguneraketa eta bertsioak. Windows Phone 7dun telefonoek ezin dute 8. bertsiora eguneratu, hori dela eta, ekoizleek Windows Phone 8 bertsioaren ezaugarri batzuk 7. bertsioan gaineratzeko eguneraketak kaleratu izan dituzte.
Bertsioa | Kaleratze data | Izena |
---|---|---|
7.0 | 2010ko irailaren 1a | |
7.5 | 2011ko irailaren 27a | Mango |
7.5 | 2012ko ekainaren 27a | Tango / Refresh |
7.8 | 2013ko urtarrila | |
7.10 | 2013ko martxoaren 15a | |
8.0 | 2012ko irailaren 14a |
Gailuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistema eragile honekin ibiltzen diren gailuak Nokia, Huawei, Samsung eta HTC ekoizleek eginak dira. Aipatu bezala, Windows Phone 7 bertsioan ibiltzen diren gailuak ezin dira 8. bertsiora eguneratu. Windows Phone 8 bertsiodun telefonoen artean hurrengoak daude: Samsung ATIV S, HTC Windows Phone 8X eta 8S, Nokia Lumia 520, 620, 720, 820 eta 920, eta Huawei Ascend W1.
Aurkitutako arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bateria aurrezteko telefonoa lokatu ondoren Wi-Fi konexioa desaktibatzen da.
- Erabiltzen ari den bitartean telefonoa gelditzea edota berrabiaraztea.[6]
- Bateriaren iraupenarekin arazoak, NFC delakoa aktibatuta badago.[6]
- Bluetooth konexioa kotxearekin lotzeko arazoak.[7]
- 4GB baino pisutsuago diren bideoak hondatzen dira ordenagailura bidaltzerakoan.[8]
- "Bestelakoak" izeneko bilketa atalak tamainaz handitzen doa, telefonoaren espazio osoa betez. Espazioa hustutzeko modu bakarra telefonoa hasierako fabrika-ezarpenetara bueltaraztea da.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pochet PC central. «Windows Mobile: A Pocket PC Central Brief» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
- ↑ Techcentral. «Mobile World Congress 2010 – day one overview» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
- ↑ MobileTechWorld. «Steve Ballmer wishes Windows Phone had already launched, but they screwed up» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
- ↑ Gizmodo. «Windows Phone 7 Series: Everything Is Different Now» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
- ↑ Windows Phone Apps. «Windows Phone Tango, limitaciones y nuevas características confirmadas» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
- ↑ a b The Verge. «Windows Phone 8 users report random reboots and battery issues» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
- ↑ Microsoft Community. «WP8 Pairing Issues with Car's Bluetooth» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
- ↑ Pocketnow. «Windows Phone 8 Chokes On Large Video Transfers» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
- ↑ Windows Phone Central. «From the Forums: CES 2013 and SMS toast notifications» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Windows Phone sistema eragilearen ataria