Txilderiko I.a
Txilderiko I.a | |||
---|---|---|---|
458 - 481 ← Meroveo - Klovis I.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna, 436 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | Tournai, 481 (egutegi gregorianoa) (44/45 urte) | ||
Hobiratze lekua | Tournai | ||
Familia | |||
Aita | Meroveo | ||
Ezkontidea(k) | Basina Turingiakoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Merovingiar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Txilderiko I.a[1] (440 – 481, Tournai) 457 eta 481 urteen artean saliar frankoen errege izan zen. Klovis I.aren aita ere izan zen bere emaztea aldiz Basina Turingiakoa izan zen. Errege gisa 457 edo 458 urtean bere aita zen Meroveo oinordetu zuen. Guda gizon frankoekin batera hiriburua Tournai hirian kokatu zuen.
Izaera ausart eta kementsukoa zen, baina baita gonazalea ere, horregatik frantziar jaunak euren emazteekin izaten zituen amodio abentura eta maitakerien ondorioz sumindu, denen artean elkar hartu eta Txilderiko erregetzatik bota zuten. Honenbestez, Txilderikok Alemania ihes egin zuen. Han bere aurreko akatsak errepikatu zituen: bere babeslea zen Basino erregearen emaztea, Basina Turingiakoa limurtu eta bereganatu egin zuen.
Azkenik, gudu bat irabazi ondoren Txilderikok bere gonazaletasunaren ondorioz galdu zuen erregetza berreskuratu zuen. Basina erreginak Turingia eta bere senarra utzi eta Txilderikorekin ospa egin zuen, jende zintzoaren harridurarako, hauek Basinok zituen ezkontza eskubideak eta bortxa ezinezko adiskidetasun legeak aldarrikatzen baitzituzten. Modu honetara, Txilderiko eta Basinaren "legez kanpoko" ezkontza berri honetatik Klodoveo I.a handia jaio zen.
Txilderikoren erregetzaren amaiera loriaz beteriko garaipenez betea egon zen. Orleans hiritik hurbil herulien errege zen Odoakro garaitu zuen (Odoakrok 476an Mendebaldeko Erromatar Inperioa konkistatua zuen), Angers bereganatu eta lapurreten eraginpean uzten du. Txilderikok bere eskuz enperadorearen gudarosteen burua zen Paul kondea erailko du. Odoakrorekin bake ituna sinatuko eta saxoiekin elkartu eta Italia inbaditu berri zuten alamanen aurka ekingo dio.
Printze ahaztezin honen azken balentria Alemaniaren konkista izango da. Handik gutxira zendu zen, bere erregealdiaren hogeita laugarren urteurrenean, eta Tournai udalerrian hilobiratu zuten. Bere hilobia 1653an topatu zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Txilderiken zigilua
-
Txilderiken koroatzea eta Basina erregina
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txilderiko I.a |
Aurrekoa Meroveo |
Frankoen errege Merovingiar leinua 457–482 |
Ondorengoa Klovis I.a |
Merovingiar erregeen zerrenda | ||
---|---|---|
Meroveo (448–457) Txilderiko I.a (457–481) • Klovis I.a (481–511) • Txildeberto I.a (511–558) • Klodomir (511–524) • Teodoriko I.a (511–533) • Teodoberto I.a (533–548) • Teodobaldo (548–555) • Klotario I.a Zaharra (511–561) • Kariberto I.a (561–567) • Guntram I.a (561–592) • Sigeberto I.a (561–575) • Txildeberto II.a (575–595) • Teodoberto II.a (595–612) • Teodoriko II.a (595–613) • Sigeberto II.a (613) • Txilperiko I.a (561–584) • Klotario II.a Handia (584–623) • Dagoberto I.a (623–639) • Kariberto II.a (629–632) • Txilperiko (632) • Sigeberto III.a (634–656) • Txildeberto Adoptatua (656–661) • Klovis II.a (639–657) • Klotario III.a (657–673) • Txilderiko II.a (662–675) • Teodoriko III.a (675–691) • Dagoberto II.a (675–679) • Klovis IV.a (691–695) • Txildeberto III.a Justua (695–711) • Dagoberto III.a (711–715) • Txilperiko II.a (715–721) • Klotario IV.a (717–719) • Teodoriko IV.a (721–737) • Txilderiko III.a (743–751) |