[go: up one dir, main page]

Edukira joan

J. R. R. Tolkien

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tolkien» orritik birbideratua)

J. R. R. Tolkien

(1920(e)ko hamarkada)
Rawlinson and Bosworth Anglosaxoiera Katedra

1925 - 1945
William Craigie (en) Itzuli - Charles Leslie Wrenn (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBloemfontein1892ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaBirmingham
Talde etnikoaIngelesa
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBournemouth1973ko irailaren 2a (81 urte)
Hobiratze lekuaWolvercoteko hilerria
Oxford
Heriotza moduaberezko heriotza: bronkopneumonia
ultzera
Familia
AitaArthur Reuel Tolkien
AmaMabel Suffield
Ezkontidea(k)Edith Tolkien  (1916ko martxoaren 22a -  1971ko azaroaren 29a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaTolkien family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSt. Philip's School (en) Itzuli
King Edward's School (en) Itzuli
Exeter College (en) Itzuli 1915) Artean graduatu : ingeles
Oxfordeko Unibertsitatea
(1911ko urria - 1915) Arte-masterra : Klasiko, English studies (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
anglosaxoiera
latina
Quenya (en) Itzuli
Sindarina
Khuzdûl (en) Itzuli
esperantoa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, unibertsitateko irakaslea, haur literaturaren idazlea, itzultzailea, literatura-kritikaria, saiakeragilea, ofizierra, autorea, idazlea, historialaria, ilustratzailea, irakaslea, prosalaria, filologoa eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)Oxford English Dictionary  (1919ko urtarrila -  1920ko maiatza)
Leedsko Unibertsitatea  (1920 -  1925)
Oxfordeko Unibertsitatea  (1925 -  1959)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGeorge MacDonald, Edward Wyke Smith (en) Itzuli, Jules Verne, Henry Rider Haggard, Lord Dunsany, Edward Burne-Jones, William Morris, Gilbert Keith Chesterton, Elias Lönnrot eta Beowulf
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Tea Club and Barrovian Society (en) Itzuli
MugimenduaInklingsa
Izengoitia(k)Oxymore
Genero artistikoafantasia
haur literatura
olerkigintza
Prosa
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Gradualieutenant (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sommeko gudua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKatolizismo tradizionalista
katolizismoa

tolkienestate.com
IMDB: nm0866058 Allocine: 68209
Facebook: officialtolkien Spotify: 35AxGixkvUq8ArC8RjgMIm iTunes: 2078613 Last fm: J.R.R.+Tolkien Musicbrainz: 97f3efea-558f-4137-9e4c-8a2fcec3c2d4 Discogs: 433425 Allmusic: mn0001890689 Find a Grave: 1456 Edit the value on Wikidata

John Ronald Reuel Tolkien (Bloemfontein, Orangeko Estatu Librea, gaur egun Hegoafrika, 1892ko urtarrilaren 3a - Bournemouth, Ingalaterra, 1973ko irailaren 2a), J.R.R. Tolkien bezala ezagutzen dena, filologoa, irakaslea eta fantasia epikoko idazlea izan zen. Erdi Aroko literatura fantastikoan oinarritutako eleberri arrakastatsuak idatzi zituen: Hobbita (1937) eta Eraztunen Jauna trilogia (1954-1955), antzinako epikaren bertsio modernotzat jotzen direnak[1].

Familiak alemaniar jatorria bazuen ere, aspalditik Ingalaterran finkatua zegoen. Aitaren lanbidea zela-eta, idazlea Hegoafrikan jaio zen. Hiru urte zituela, bere osasun arazoengatik, amarekin eta anaiarekin batera Birminghamera joan zen bizitzera. 1896an, aitaren bapateko heriotzagatik eta egoera ekonomikoagatik, hiritik gertu zegoen Sarehole herrixkara joan behar izan zuten bizitzera.

Landa inguruak eragin handia izan zuen berarengan, Sareholen bizi zen garaian sortu baitzitzaion naturarekiko maitasuna eta erresptua, natura babestu eta zaindu behar dela konturatu baitzen. Naturarekiko maitasunak eragina izan zuen bere idazlanetan.

Mabel Tolkien zuen izena bere amak, eta pertsonalki arduratu zen bi semeen heziketaz. Txikitatik bultzatu zituen gerora idazlea izango zen bere seme Ronalden hizkuntz-zaletasuna eta irakurzaletasuna. Latina zen bere irakasgairik gogokoena. [2]

1900. urtean Mabel Tolkien eta bere semeak katolizismora bihurtu ziren, eta horrek familiaren laguntza eta babes ekonomikoa galtzea ekarri zuen.

Birminghameko “King Edward” eskolan egin zituen ikasketak, eta bertan, erdi ezkutuan, elkarte bat sortu zuen beste hiru ikaskiderekin batera:Tea Club and Barrovian Society, T.C., B.S. laburdurdurekin adierazitakoa. [3]Geoffrey Smith kidearen agindupean jarduten zuten elkartekoek, helburu hau hartuta: Artearen bitartez, elkarteko lau kideen artean, aurkitu baino mundu hobeago bat utzi behar zuten.[4][5]

1904. urtean, 12 urte zituela, Ronald-ek ama galdu zuen. Harrezkeroztik, Birminghameko apaiza zen Xavier Morganen[2] babespean hezi ziren Ronald eta bere anai Hillary Arthur. Xavier Morganek eragin handia izan zuen Ronalden heziketan, hizkuntza ikasketak egitera sustatu baizuen. Berarekin ikasi zuen gaztelania, geroago naffarin hizkuntzaren sorkuntzan erabiliko duena.

Oxford unibertsitatean Ingelesa eta Literatura ikasketak hasi zituen 1908. urtean. 1914ean, 21 urte bete bezain pronto, Edith Barthi ezkon-hitza eman zion, eta handik urtebetera bukatu zituen ikasketak, ohorezko matrikulekin. Orduan, Edithekin ezkondu eta Frantziara bidali zuten.

Erresuma Batua Lehen Mundu Gerran sartuta zegoen, eta Rolandek Lancashire Fusiliers konpainian izena eman zuen. Somme batailan [3] egon zen, baina gaixorik itzuli zen etxera, lubaki sukarraz kutsatuta. Berriz gaixotu zen 1917an eta 1918an.

Gerra amaitu ondoren, Oxford English Dictionary proiekturako aukeratzen dute Tolkien, lexikografo laguntzaile bezala.

1920ko udan lortzen du ingelerazko irakasle-elkartuaren postua Leeds Unibertsitatean. E.V. Gordonekin lankidetzan, Sir Gawain and the Green Knight XIV. mendeko erromantze heroikoaren argitalpenean parte hartu zuen. Ipuinak, istorioak eta poemak idazten jarraitzen zuen, adibidez, Ipuin galduen liburua. Silmarillion idazten ere garai hartan hasi zen argitaratzeko asmorik ez bazuen ere,[6] eta orduan asmatu zituen elfoen hizkuntzak.

1925.urtean Pembroke-Oxford-eko Rawlinson-Bosworth katedra loru zuen eta Oxforrera itzuli zen. Gustuko zituen irakaskuntza, eztabaida eta ikerkuntza. Ikerkuntza lan gutxi batzuk besterik ez zituen argitaratu, baina hedapen handikoak izan ziren: Beowulf: The Monsters and the Critics hitzaldia batez ere.

Oxforden, lagun batzuekin batera, The Inklings taldea sortu zuen. Nevill Coghill, Hugo Dyson, Owen Barfield, Charles Williams eta C. S. Lewis zeuden taldekideen artean; maiz elkartzen ziren solas egin eta elkarren lanak irakurtzeko.

C.S. Lewis izan zen J.R.R. Tolkienen lagun hurbilenetako bat. Tolkienek eragin handia izan zuen C.S. Lewisen kristau-fedeari itzuleran[7], eta, era berean, C.S. Lewisek bultzatu zuen Tolkien Hobbita istorioa argitaratzera. Hasiera batean, bere seme-alabentzat bakarrik idatzi zuen Tolkienek[6] Hobbita, baina izan zuen arrakasta ikusita, Bigarren Mundu Gerra garaian The New Hobbit obran lan egiten hasi zen, eta hortik atera zen Eraztunen Jauna trilogia. Ez idazleak, ez editoreak ez zuten espero horrenbesteko arrakasta izango zutenik.

1945. urtean Oxford’s Merton Professor of English Language and Literature katedra lortu zuen eta erretiroa hartu arte, 1959 urtera arte hain zuzen ibili zen unibertsitateko kontuetan parte hartuz, hango bizitza eginez.

Literatur Nobel Sarirako hautagaia izan zen, baina epaimahaiak ez zuen bere hautagaitza onartu, “prosa urriko” idazlea omen zen.

J. R. R. Tolkien 1973ko irailaren 2an Oxforden hil zen, 81 urterekin. Oxfordeko Wolvercote hilerrian lurperatu zuten, Edith bere emaztearen hilobi berean, zeina 1971. urtean zendu zen. Hilobietan, bikotearen benetako izenak jarri beharrean, "Beren” eta “Lúthien” izenak azaltzen dira, eta Silmarillioneko kondaira batean azaltzen den bezala, elkar maite duten bi pertsonaia dira, baina izatez desberdinak direnak: elfoen arteko dontzeila da Lúthien, gizon hilkorra da Beren.

Asmatutako hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Eraztunen Jaunaren gaineko zortzi datu.

J.R.R. Tolkienek fikziozko mundu bat eraikitzeaz gain, zenbait hikuntz berri ere asmatu zituen. Garrantzitsuenak Quenya eta Sindarin dira.

Hainbat izenez deitu izan zaio hizkuntza honi: Quenya, qnya, quendya, Valinor-eko elfo hizkuntza...Tolkienek asmatutako hamabost hizkuntzetatik, Sindarin hizkuntzarekin batera hau da gehien zabaldu dena. Gaztaroan sortu eta bizitza osoan zehar landu zuen.

Sindarina Tolkienek sortutako hizkuntza da, Arda munduari buruzko istorioetan agertzen dena eta Erdialdeko Lurraldean gehien hitz egiten den elfoen hizkuntza. Sindarina quenyarekin batera Tolkienek gehien garatu zuen hizkuntzetako bat da. Hizkuntzaren jatorrizko izena edhellen izango litzateke (elfoarra). 1917-1930 urteen artean sortua.

Hobbita, Eraztunen Jauna eta Silmarillion (J. R. R. Tolkien hil eta gero, haren hirugarren semeak, Christopher Tolkienek argitaratua) idazteagatik ezaguna da. Hiru lan hauek urrutiko lurralde baten mitologia osoa kontatzen dute; Silmarillion lehenengo atala zen, Hobbita bigarrena eta Eraztunen Jauna hirugarrena. Hirurak kokatzen dira Arda mundu mitologikoan.

Silmarillion Tolkien hil eta gero argitaratu zen, liburuaren formatu komertzial urriarengatik eta egileak bere idazkiei egiten zizkien etengabeko aldaketak zirela medio. Silmarillion-en istorioetako asko ez zeuden amaituta, Tolkienek hitzari ematen zion zentzuan.

Sakontzeko, irakurri: J. R. R. Tolkien bibliography.

Zinema egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b (Gaztelaniaz) Pearce, Joseph. (2000). Tolkien. Hombre y mito (Tolkien: Man and Myth). Minotauro, 28 or. ISBN 84-450-7330-3..
  3. a b (Gaztelaniaz) Román, Celso. (2004). J.R.R. Tolkien Señor de magias, creador de universos. Panamerican editorial, 49 or. ISBN 958-30-1306-4..
  4. (Ingelesez) Garth, John. (2005). Tolkien and the Great War. The Threshold of Middle-earth.. Mariner Books Houghton Muffin Harcorut, 105 or. ISBN 978-0618574810..
  5. (Gaztelaniaz) Carpenter, Humphrey. (2008). Los Inklings : C.S. Lewis, J.R.R. Tolkien, Charles Williams y sus amigos (The Inklings : C.S. Lewis, J.R.R. Tolkien, Charles Williams and their friends ). Homo Legens ISBN 978-84-936433-8-6..
  6. a b Mallona, Olatz Enzunza. (2023-09-01). «Unibertso mugaezin baten asmatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  7. (Ingelesez) Lewis, C.S.. (1997 [1952]). Mere Christianity.. London: Collins, 6 or. ISBN 978-0060652920...
  8. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-13).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: J. R. R. Tolkien Aldatu lotura Wikidatan