[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Toledoko XII. kontzilioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toledoko XII. kontzilioa
Motasinodo
Data680

Toledoko XII. kontzilioa Hispania Bisigodoan ospatu zen gotzainen biltzar bat izan zen. 681eko urtarrilak 9 eta 25 artean ospatu zen, une horretan erregea zen Ervigiok deitua. Toledoko Apostolu Santuen Elizan ospatu zen. Hogeita hamazortzi gotzain, lau abade eta jauregiko hamabost funtzionariok parte hartu zuten bertan.

Kontzilioak herria Wamba erregeari eginiko zinetik askatu zuen eta Ervigio berretsi zuen bisigodoen errege bezala, anatema adieraziz horren aurka agertzen zen ororentzat.

Toledoko gotzain metropoliarrari erregeak izendatutako gotzainak sagaratzeko eskubidea onartu zitzaion, beste edozein probintziatakoak baziren ere, Toledoko elizbarrutiaren nagusitasuna ekarri zuena hispaniar elizaren barnean.

Kontzilioak autoritateek egin behar zuten penitentzia, eta ondoren habituak hartzea ukatzen zutenak jorratu zituen. Baina, benetan, baliabide hau Wamba tronutik kentzeko probestu zen berau oraindik korderik gabe zegoenean.

Kontzilioak zenbait neurri hartu zituen, erregeak eskatuta eta gotzainen aurkako posturarik gabe (berretsi egin zituztenak) juduen aurka, hauen aurka hogeitazortzi lege onartu zirelarik. Eliza guztietan xedapen guztiak irakurtzea eta juduen abjurazio eta katoliko bihurtu izanaren akta guztiak kontserbatzea agindu zen. Toledon publikoki irakurri ziren legeak Toledoko Santa Maria Katedralean 681eko urtarrilak 27an. Jazarpena, kasu bakanen batzuetan izan ezik, ondasunak konfiskatzera mugatu zen.

Kontzilioan erregeak Liber Iudiciorum edo Rezesvintoren kodea ere berrikustea eskatu zuen, kontraesanak eta justiziaren aurkako legeak zituena. Berrikuspen hori egin zen eta 681eko urriak 21ean sartu zen indarrean. Kodetik euren esklaboei kalte larriak sortzen zizkiotenak zigortzen zituzten legeak ezabatu ziren. Lege berriren batzuk gehitu ziren, eta beste asko aldatuak izan ziren. Orokorrean, nobleak jasotzen zituzten zigorrak nabarmenki gutxitu zituen eta hauen pribilegioak ziurtatu zituen.

Kontzilioak zenbait gai erlijioso jorratu zituen, horien artean, jada aipaturiko penitentziaz gain, heriotza, eskumikatzeak, gotzaindegi kopurua, gotzainen hautaketa (izatez, horietako asko erregeak izendatuak zirela onartuz, legez izendapen horiek ez zegozkion arren), mezako sakrifizioa eta diziplinari buruzko gairen batzuk. Wamba erregeak sortutako gotzaindegiak ere ezabatu ziren. Probintzietako urteroko sinodoetarako data urteroko azaroak 1ean ezarri zen, ordura arte egiten ari zen bezala, Toledoko IV. kontzilioan indarrean jarri zen arauan sinodo horren ospakizuna maiatzak 1ean jartzen zuen arren, eta probintzia bakoitzean urtean behin behintzat bat ospatu beharko zela berretsi zen. Galiziako zenbait apaiz zigortuak izan ziren esklaboei emandako tratuagatik eta praktika paganoak kondenatu ziren.


Aurrekoa
Toledoko XI. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
681
Ondorengoa
Toledoko XIII. kontzilioa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]