[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sinagoga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baionako sinagoga, Espiritu Saindua auzoan

Sinagoga (antzinako grezieraz συναγωγή, synagogē, hebreeraz בית כנסת, beit knesset, "biltzar etxea") juduen erlijio gurtzarako eraikina da.

Gehienetan otoitzerako areto zabal bat eta ikasketetarako gela txikiago batzuk izaten dituzte, baita batzuetan bulego eta bilera gela batzuk ere.

Gaur egun munduan zutik dagoen sinagoga zaharrena Pragako Sinagoga Zahar-Berria (1270ean eraikia) da.

Euskal Herrian gaur egun dagoen sinagoga bakarra Baionakoa da. Europa osoko singogarik zaharrena Praga hiriko Sinagoga Zahar-Berria da.

Sinagoga noiz sortu zen zehatz ezin jakin bada ere, batzuen ustez, K.a . VI. mendean, Babilonian sortu zen, eta beste batzuen ustez mende horretan bertan, Jerusalemen, hango tenplua suntsitu zenean. Antzina, Jerusalemgo tenpluaren garaian sinagoga sakrifizioak egiteko lekua besterik ez zen, baina K. o. 70. urteaz geroztik erritua aldatu eta liturgia berri bat sortu zen: hasieran Biblia eta Misna irakurri eta azaltzea, gero fedea aldarrikatzea eta azkenean otoitz egitea.

Sinagoga otoitzerako lekua izateaz gainera, biltoki, ikastetxe eta kultura areto ere bada. Jerusalemerantz begira egoten da; atzealdean tabernakulua du eta Tora edo Legearen paper sortak gordetzen dituen kutxa santua. Tabernakuluaren aurrean badu argi bat, Jerusalemgo Tenpluko argiaren oroitzapenetan beti piztua egoten dena, zazpi besoko argimutil bat (menora) eta aldare moduko irakurmahai bat.

Giza irudiak debekatuak daude sinagogan. Sinagogaren historiak bat egiten du juduen historiarekin eta auzo juduen erdian kokatu izan da beti. Erdi Aroko sinagoga gutxi gorde dira Europan: Toledokoa eta Kordobakoa, Wormekoa (Alemania), Sopronekoa (Hungaria) eta Pragakoa. XIX. mendean berpizkunde bat izan zen Europan, sinagoga asko eraiki ziren, batzuetan diru publikoaren laguntzaz. XX. mendean gauza bera gertatu zen Amerikan, hara joandako juduen eraginez. Nazien etsesaldiak Europako erdialdeko sinagoga asko suntsitu zituen.


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]