[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sigrid Undset

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sigrid Undset

Bizitza
JaiotzaKalundborg1882ko maiatzaren 20a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaLillehammer1949ko ekainaren 10a (67 urte)
Hobiratze lekuaMesnali Churchyard (en) Itzuli
Familia
AitaIngvald Undset
AmaCharlotte Undset
Ezkontidea(k)Anders Castus Svarstad  (1912ko ekainaren 29a -  1927)
Hezkuntza
HeziketaFru Ragna Nielsens skole (en) Itzuli
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, itzultzailea, idazlea, gidoilaria, prosalaria eta poeta
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Norwegian Society of Sciences and Letters (en) Itzuli
American Geographical Society (en) Itzuli
Genero artistikoaeleberri historikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenadomingotar

IMDB: nm0881057 Discogs: 1032165 Find a Grave: 10491878 Edit the value on Wikidata

Sigrid Undset (Kalundborg, Danimarka, 1882ko maiatzaren 20a - Lillehammer, Norvegia, 1949ko ekainaren 10a) norvegiar idazlea izan zen. Marta Ulia anderea (1907) nobelarekin eman zen ezagutzera, eta haren ondotik Jenny (1911) eta Udaberria (1914) lanak argitaratu zituen. Bere garaiko feminismoaren aurka zegoen, eta nobela horietan maitasun librearen aldekoak kritikatu zituen eta emakumearen etxeko lana azpimarratu zuen ("Ez zaitezte feministak izan, izan zaitezte emakumeak, emazteak eta amak"). Kristin Lavransdatter (1920-1922) eta Olav Audunssön (1925-1927) nobelak dira ezagunenak; gizonaren eta emakumearen arteko lehia dute gaitzat. 1925ean, katolizismora bihurtu zen eta esperientzia hori kontatu zuen Gymnadenia (1929) eta Sasia sutan (1930) obren bidez. Erlijioaz zituen ideiak azaldu zituen Ida Elisabeth (1932), Emakume fidela (1936) eta Madame Dorthea (1936) lanetan. Nazismoaren aurka zegoen, eta alemaniarrek Norvegia okupatu zutenean, Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen. 1928an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Lanen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]