"Shout It Out Loud" Kisshard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1976koDestroyer albumean argitaratua. Albumaren single nagusi moduan kaleratu zuten, eta arrakasta lortu zuen, Top-40 zerrendetan sartu zelarik, hori lortzen zuen bigarren Kiss singlea izanik. Zerrenda bateko lehen postuan jarri zen lehen singlea izan zen, Kanadako zerrendetako lehen postua lortu zuelarik 1976ko maiatzaren 22an.[1] Abestia ia bira guztietan jo izan dute, eta Kissek gehien jo dituen abestietako bat da.[2]
Abestiaren izenburua The Holliesen "We Want to Shout It Out Loud" abestitik atera zuten,[3]Wicked Lesterek (aurre-Kiss) kaleratu gabeko albumerako grabatu zuten abestia.
Abestia sarritan editatu zuten singletarako eta arrakasta albumetarako. Single bertsioak estudioko bertsioa baino 12 segundo laburragoa da, azken "Shout it, shout it, shout it out loud" esaldia ezabatu zelako.[4]Alive II albumeko singlea, Billboard aldizkariaren esanetan "zuzeneko emanaldi bateko zirrara eta energia guztia batzen duen rocker karrankaria" dena,[5] albumeko bertsioa baino 23 segundo laburragoa da ikusleen "We want Kiss" oihuak ezabatu zirelako.[6]Killers albumekoa bertsiorik laburrena da, 2:35-eko iraupenarekin, "Shout it, shout it, shout it out loud" letraren lehenengo errepikapenaren ondoren, Gene Simmonsek "Oh yeah" esan ondoren, hasten den fade-outa dela eta.[7]Smashes, Thrashes & Hits albumean agertzen den bertsioak 16 segundo gehiago ditu, estribilloa errepikatzen delako eta abestia "Shout it!"-ekin bukatzen delako.[8]
1976an single moduan kaleratua, taldeak eta bere diskoetxeak, Casablanca Records, aurreko singlearen, "Rock and Roll All Nite" abestiaren zuzeneko bertsioa, arrakasta lortzea nahi zuten, beste himno bat kaleratuz. Nahiz eta abestia Amerikako Billboard Top 40 zerrendan sartu, 31. postua lortuaz, ez zen bere aurreko singlea bezain arrakastatsua izan, baina, hala ere, taldearen zuzeneko set-listean jarraitu zuen gainerako ia bira guztietan. Kanadan, singlea askoz ere arrakastatsuagoa izan zen, RPM single zerrenda nazionaleko 1. postua lortu zuelarik 1976ko maiatzaren 22an.[1] Abestia Gene Simmonsek eta Paul Stanleyk batera abesten duten gutxienetako da. 1996ko Tiger Stadiumeko zuzeneko bertsioaren musika bideo bat grabatu zuten, Alive/Worldwide Tour biran zehar. Wayne Ishamek zuzendu zuen.
Bere argitalpenetik, abestia ia bira guztietan jo izan dute, Lick It Up Tour, Animalize Tour eta Asylum Tour biretan izan ezik.[2] 1976 urteko Kanadako 27. single moduan katalogatu zuten.[9]
Taldeak 2007an egin zuten abestiaren bergrabazioa Guitar Hero 5 musika/erritmo bideo-jokoan agertzen da.[10] Abestia Detroit Rock City filmean agertzen da, baita filmearen soinu bandan ere.[11]Glee telebista saioko pertsonaiek abestia bertsionatu zuten Theatricality kapituluan. Taldeko gizonezko kideak (Kurt Hummel izan ezik) Kiss moduan jantzi ziren.[12] Abestia ere What's New, Scooby-Doo? saioan agertu zen, "A Scooby-Doo Halloween" kapituluan.[13]