[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Stxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shcha» orritik birbideratua)
Stx larria eta txikia.

Stxa (Щ щ; kurtsiba: Щ щ) alfabeto zirilikoko letra bat da. Errusieraz kontsonante ahoskabe sabaikari igurzkaria da, /ɕː/, euskaraz bi ⟨x⟩ jarraian egitea bezala. Ukraineraz eta rusinieraz /ʃt͡ʃ/ kontsonante multzoa adierazten du, euskaraz ⟨stx⟩ esatea bezala. Bulgarieraz /ʃt/ kontsonante multzoa adierazten du. Alfabeto zirilikoa erabiltzen duen gainontzeko eslaviar hizkuntzatan atzerriko hitzak adierazteko baino ez dira erabiltzen. Maiz /ʃ/ ahoskatzen da, eta atzerritarrentzako ikastaroetan ez da aipatzen.

Alfabeto latinoan ematen denean, ⟨shch⟩ edo ⟨šč⟩ gisa adierazi ohi da, batzuetan ⟨sch⟩, jatorriz errusieraz duen konbinazioa adieraziz: Ш eta Ч letren batura[1]. Bielorrusieraz ШЧ gisa adierazi ohi da. Euskaraz erabiltzen denean, stx konbinazioa hobesten da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Maier, Ingrid. (2021). «Russian Pronunciation Rules in the Alphabetum Russarum (Stockholm, Peter van Selow)» Slovo: Journal of Slavic Languages, Literatures and Cultures 62: 39–60. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]