[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Satrapa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Satrapa (antzinako grezieraz: σατράπηςsatrápēs; antzinako persieraz: xšaθrapā(van)‎, euskaraz: «herrizaina»), Antzinako Persian, probintzia bateko gobernaria zen, lurralde horri satrapia edo satraperria esaten zaiolarik.

Dario I.ak 20-25 satraperria edo probintziatan zatitu zuen Persia. Erregeak berak izendatzen zituen satrapak, eta gehienetan Persiako nobleen familietako kideak izaten ziren. Satrapek administrazio- eta epai-aginpidea zuten, zergak biltzen zituzten, barne-segurtasuna bermatzen zuten eta armada sortzeko eta mantentzeko ardura izaten zuten. Dario I.ak kontrol-sistema bat antolatu zuen satrapak gainbegiratzeko eta haien gehiegikeriak saihesteko.

Gaur egun, adiera gutxiesgarrian erabiltzen da batzuetan satrapa hitza botere handia duten eta larderiaz gobernatzen duten politikariak izendatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]