Samosa
Itxura
Samosa | |
---|---|
Materialak | gari-irina haragia ilarra azenarioa patata |
Osagaiak | gari-irina, patata, azenarioa, ilarra eta haragia |
Historia | |
Jatorria | Ekialde Ertaina |
Samosa pasta gozo frijitu edo errea da, patata, tipula, ilarrak, gazta, behi-haragia eta beste jaki batzuk edo dilistak bezalako jaki zaporedunak dituena. Forma ezberdinak har ditzake, besteak beste, triangelu, kono edo ilargi erdiko formak, eskualdearen araberakoak[1][2][3]. Indiar estiloa, sarri chutney batez lagundurik, izango da errezetarik ezagunena, baina Afrikatik Txinaraino hedatzen den janari bat da. Erdi Aroan edo lehenagoko jatorria du. Samosak Asiako hegoaldeko, mendebaldeko Asiako, hego-ekialdeko Asiako, Mediterraneoko eta Afrikako herri batzuetan ohikoak dira. Eskualde hauetako migrazio eta kultur hedapenaren ondorioz, gaur egun samosak beste eskualde batzuetan prestatzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Davidson, Alan, 1924-2003.. The Oxford companion to food. ISBN 0-19-211579-0. PMC 55747419. (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ (Ingelesez) Kaminsky, Arnold P.; Long, Roger D.. (2011-09-30). India Today: An Encyclopedia of Life in the Republic. ABC-CLIO ISBN 978-0-313-37462-3. (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
- ↑ (Ingelesez) Reza, Sa’adia. (2015-01-18). «Food’s Holy Triangle» DAWN.COM (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).