Rachid Boudjedra
Rachid Boudjedra | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Aïn Beïda (en) , 1941eko irailaren 5a (83 urte) |
Herrialdea | Aljeria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Aljerko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, gidoilaria eta zinema gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Rachid Boudjedra (arabieraz: رشيد بوجدرة; Ain El-Beida, Aljeria, 1941 -) aljeriar idazlea da, frantsesez idazten duena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo eleberriarekin egin zen ezagun Boudjedra, La Répudiation (1969, Uko egitea). Lan horretan gogor salatzen du bere herrialdeko aginpide patriarkala eta emakumeen egoera. L'Insolation (1972, Intsolazioa), eta Topographie idéale pour une agression caractérisée (1975, Eraso bereizgarri baterako topografia ideala) lanetan aurrekoaren bide beretik egin zuen. L'Escargot entêté (1977, Barakuilu tematia) lanean umore beltzaren arrastoak ikusi zituen kritikak.
Dena dela, ondorengo eleberriak izan ziren ospetsuenak: Le Vainqueur de coupe (1981, Kopa irabazlea) eta Le Démantèlement (1981, Eraispena).
Boudjedraren hizkuntza aberatsa da oso, barrokoa, bizitasun eta irudimenez betea. Frantsesez idazten duen aljeriar idazle handientzat hartzen da. Kultura frantsesaren barruan sarturik badago ere, arretaz arduratzen da gaur egungo arabiar munduko arazoez (1981, Les Mille et Une Années de la nostalgie), eta hala erakusten dute idatzi zituen bi saiakera-lanek: La Vie quotidienne en Algérie (1971, Aljeriako eguneroko bizitza), eta Journal palestinien (1972, Palestinar egunkaria).
Poema-bilduma bat ere idatzi du, Pour ne plus rêver (1975, Amets gehiago ez egiteko), tonu erasotzaile eta gogorrarekin. Azken lanak Lettres algériennes (1995, Aljeriar gutunak) eta La vie à l'endroit (1997, Bizitza inguruan) ditu.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pour ne plus rêver, Éditions Nationales Algéiennes, 1965; SNED, 1981.
- La Répudiation, Denoël, 1969 (ISBN 2-207-28008-X); Gallimard Folio, 1981.
- La Vie quotidienne en Algérie, Hachette, 1971.
- Naissance du cinéma algérien, Maspero, 1971.
- L'Insolation, Denoël, 1972; Gallimard Folio, 1987.
- Journal Palestinien, Hachette, 1972.
- L'Escargot entêté, Denoël, 1977.
- Topographie idéale pour une agression caractérisée, Denoël, 1975; Gallimard Folio, 1986.
- Les 1001 Années de la nostalgie, Denoël, 1979; Gallimard Folio, 1988.
- Le Vainqueur de coupe, Denoël, 1981; Gallimard Folio, 1989.
- Extinction de voix, poèmes, SNED, 1981.
- Le Démantèlement, Denoël, 1982.
- La Macération, Denoël, 1984.
- Greffe, Denoël, 1985.
- La Pluie, Denoël, 1987.
- La Prise de Gibraltar, Denoël, 1987.
- Le Désordre des choses, Denoël, 1991.
- Fis de la haine, Denoël, 1992; Gallimard Folio, 1994.
- Philippe Djian, Éd. du Rocher, 1992.
- Barbès-Palace, Éd. du Rocher, 1993.
- Timimoun, Denoël, 1994; Gallimard Folio, 1985.
- Mines de rien, théâtre, Denoël, 1995.
- Lettres algériennes, Grasset, 1995; Le Livre de Poche, 1997.
- La Vie à l'endroit, Grasset, 1997; Le Livre de poche 1999.
- Fascination, Grasset, 2000; Le Livre de poche 2002.
- Le Directeur des promenades, Éd. du Rocher, 2002.
- Cinq Fragments du désert, Barzakh, 2001; Éd. de l’Aube, 2002.
- Les Funérailles, Grasset, 2003.
- Peindre l’Orient, Éd. Zulma, 1996.
- Hôtel Saint Georges", Ed. Dar El-Gharb, 2007
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.