[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Polly Higgins

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Polly Higgins

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPauline Helène Higgins
JaiotzaGlasgow1968ko uztailaren 4a
Herrialdea Eskozia
 Erresuma Batua
HeriotzaStroud2019ko apirilaren 21a (50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaSt Aloysius' College (en) Itzuli
City Law School (en) Itzuli : zuzenbide
Glasgowko Unibertsitatea : decorative art (en) Itzuli, Arte eder
Utrechteko Unibertsitatea : semiologia
Aberdeengo Unibertsitatea
(1986 - 1990) Master of Arts (en) Itzuli : Kulturaren historia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzaile ekologista, barristerra eta idazlea
pollyhiggins.com

Pauline Helene Higgins, Polly Higgins izenez ezaguna (Glasgow, 1968ko uztailaren 4a - Stroud, 2019ko apirilaren 21a) [1], abokatua, idazlea eta ingurumen ekintzailea izan zen, "Lurraren abokatua" gisa ezaguna.

Lurra ekozidioaren kriminalizazioaren bidez babesteko "Stop Ekozidio" [2]" kanpaina Polly Higgins abokatu eta ameslariak jarri zuen abian. Azken hamarkadan, Polly "Ekozidio" hitza ulertarazten aritu zen mundu osoan zehar hitzaldiak emanez, dokumentalak eginez eta gobernuei aholkuak emanez. Bidean, milaka inspiratu zituen, parlamentarietatik ekologistetara eta abokatuetatik artistetara. Bezero bati eskaini zion bere denbora guztia eta bere izpiritu iraungi ezina: Lurrari.

Pollyk Ekocidio-ren definizio bat aurkeztu zion Nazio Batuen Batzorde Juridikoari 2010ean, honako hau zioena: "Ekozidioa lurralde jakin bateko ekosistemak galtzea, kaltetzea edo suntsitzea da, eta, beraz, biztanleen gozamen baketsua oso murriztua izan da edo izango da". Definizio hori aipatu zuen Frantzisko aita santuak ekozidioa krimen bihurtzeko egindako deian (2019ko azaroa).

Kanpaina mundu osoan ezagunagoa izaten hasi zenean, Polly oso gaixo zegoen azkar zabaltzen ari zitzaion minbiziak jota. Sufrimendurik gabe hil zen 2019ko apirilaren 21ean, Pazko igandez. Bere adorea, erabakitasuna eta positibotasuna bere horretan mantendu ziren amaierara arte, eta bizi izan zen ekintzaile klimatikoen mugimendu gero eta handiagoek ekozidio legerako deia egiten zutela ikusteko.

Higginsek hiru liburu idatzi zituen: Eradicating Ecocide, Earth is our Business: changing the rules of the game eta Dare to be great.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «About Polly» Ecocide law.
  2. «Stop Ecocide ES» Stop Ecocide ES.
  3. «Polly Higgins: La Tierra ha perdido a su abogada» Confilegal 23 de diciembre de 2019.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]