[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Piroteknia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Su artifiziala
Pirotekniaren erabilera militarra

Piroteknia edo suzirigintza materialen errekuntza eta haren efektuak aztertzen dituen zientzia, eta suaren erabileraren artea. Su artifizialen, eta haien gisakoen osaeraz eta ekoizpenaz arduratzen da. Gailu piroteknikoek era askotako osagaiak dituzte: oxidatzaileak (potasio nitratoa, potasio kloratoa, bario nitratoa, amonio perkloratoa...), erregaiak (aluminioa, magnesioa, antimonio sulfatoa, sufrea, titanioa...), lotzaileak (destrina eta beste polimero batzuk), leherkariei koloreak ematen dizkieten gaiak; estrontzioa duten gaiek kolore gorria ematen dute; barioa dutenek, berdea; kobrea dutenek, urdina; magnesioa, aluminioa eta titanioa dutenek, zuria; kriolita eta sodio oxalatoa dutenek, horia; etab.

Pirotekniak badu erabilera arlo militarrean, industrian eta abarretan ere.

Arrisku piroteknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suziri eta beste gailu piroteknikoak arautzeko, legeak lau klasetan bereizten ditu[1]:

  • Oso arrisku gutxikoak. Zarata txikia dute, eta oso arrisku gutxikoak. Eraikinen barruan ere erabiltzeko aukera dago. 12 urtetik gorako gaztetxoek piz ditzakete.
  • Arrisku gutxikoak. Arrisku gutxi dute eta zarata ere ez da handia. Hala ere, aire librean bota behar dira beti. 16 urtetik beherakoek ezin dute hauekin ibili.
  • Erdiko arriskukoak. Zarata eta arriskua handiagoak dira, horregatik, aAire librean erabili behar dira, eremu handietan. 18 urtetik beherakoek ezin dute erabili.
  • Oso arriskutsuak. Adituek bakarrik erabiltzekoa, zarata eta arriskua oso handiak direlako. Aparteko ziurtagiri bat dutenek bakarrik erabil ditzakete.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «GAKOAK», Berria, 2014-12-31

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]