Okhrana
Okhrana | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | Отдѣленіе по охраненію общественной безопасности и порядка | |
Mota | Isilpeko polizia | |
Herrialdea | Errusiar Inperioa | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Jabea | MVD | |
Historia | ||
Sorrera | 1881 1881eko abuztuaren 14a | |
Aurrekoak | Third Section of His Imperial Majesty's Own Chancellery (en) | |
Ondorengoak | Txeka | |
Desagerpena | 1917 |
Okhrana (errusieraz: Охранное отделение, translit.: Okhranoje otdelenie; euskaraz: «Segurtasun Saila») tsarren garaiaren amaiera aldeko Errusiako polizia sekretuaren zerbitzua izan zen.
Okhrana Herrizaingo Ministerioaren (MVD) barnean zegoen, Jendarmeen Zerbitzu Bereziak lagundurik. Euren xede nagusia, familia inperialaren segurtasuna bermatzea zen. Nazioaren orduko baldintzak ikusirik, ez da harritzekoa bere akzio gehienak, iraultza ekintzen errepresioan oinarritzea, Romanov dinastiarekin amaitu nahi zuten talde anarkista eta sozialistenak, bereziki.
Iraultza talde gehienek Errusiatik kanpo egoitzak zituztenez, Okhranak Europa osoan zehar zituen agenteak, Parisen bereziki, non, Piotr Ratxkovski nabarmenduta egon zen (1884-1902). Hauetariko askok, sator edo agente zirikatzaile bezala lan egiten zuten iraultza taldeetan, honela, bulego zentrala, aktibitate planei buruz informatua edukiz, eta gerlariak, hauentzako emaitza onik ez zuten akzioak egitera bultzatuz. Agente nabarmenen artean, Jakob Zhitomirski egon zen, nor, Leninen laguntzaile mina izan zen, baita Jevno Azef, Dimitri Bogrov, eta Gapon Aita. Azken hau, 1905eko Igande Odoltsuan Guardi Inperialak hil zituen langileen mugialdi baketsuaren buru izan zen. Gainera, Okhranak, langileen mugialdiak konprometitzen saiatu zen, poliziak kontrolatutako sindikatu sortuz. Hau, zubatovshtxina bezala ezagutua izan zen.
Zerbitzu honen beste betebehar batzuk, Siongo jakintsuen protokoloak izeneko juduen aurkako propaganda eta Menahem Mendel Beilisen kasua dira.
Okhranaren ohiko prozedura, botere judizialari presoak ematea zen, legeak zioen bezala prozesatzeko, ondoren, hil zigorra jaso zezaten, edo, bestela, Siberiako ipar-ekialdera bidaliak izateko, bertako katorga edo lan zelaietan lan egiteko. Baina, baldintza oso berezietan, agenteek bazuten presoak torturatzeko, baita hil zigor sumarioak egiteko ere, honetarako beharrik balego. Azken hauek egin izanak, oso ospe txarra eman zion erakundeari, Alemaniako nazien Gestapok bakarrik berdindu zuena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusian, lehen Segurantza Sail Berezia, Bakea eta Ordena Publikoaren Segurantzaren Saila izan zen, San Petersburgoko alkateak zuzendua eta 1866. urtean sortua, Alexandro II.a tsarra, arrakastarik gabe hiltzen saiatu zirenean. Hasieran, 12 ikerlari izan zituen. Arrakastarik gabeko bigarren atentatu baten ondoren, 1880an gertatua, enperadoreak, Loris-Melikov Kondeak proposaturik Estatu Poliziaren Saila sortu zuen, Herrizaingo Ministerioaren barnean, Jendarmeen Zerbitzu Berezia eta Kantzilertza Inperialaren Hirugarren Sekzioa pasatuz. Ordutik aurrera, Jendarmeen buruzagia, Ministroa bera izango zen, eta Zerbitzuaren komandantea ministrorde. Hala eta guztiz ere, neurri hauek ez zuten tsarraren hilketa eragotzi.
Prebentzioko segurantza neurriak martxan jartzeko ahalegin batean, Alexandro III.a tsarrak, beste bi polizia zerbitzu sortu zituen, Segurantza eta Ikerketarenak, Mosku eta Varsovian. Hauxe izan zen beranduago Okhrana izango zenaren hasiera. Jendarmeek, Errusiako beste toki guztietan jarraitu zuten lan egiten, ujezd eta guberniatan (Errusia inperialeko banaketa administratiboak) zituzten delegazioen bidez. Tsarrak MVDri, eskumen bereziak ere eman zizkion, larrialdi egoera inperioko hainbat tokitan iragartzekoa adibez, 1905eko iraultzan oso erabilia izan zena, eta polizia indar guztiak, Jendarmeen Komandantearen agindupean utzi zituen.
Mugimendu marxistaren zabaltzeak, segurantza zerbitzuen zentralizazioa bultzatu zuen. 1898tik, Polizia Sailaren Sekzio Bereziak, jendarmeak alde batera utziko zituen adimen lanetan. Sipiagin, MVDko ministroaren hilketaren ondoren, 1902ko apirilaren 2an, SIen esku, honen ondoren kargua hartu zuenak, Viatxeslav von Plehvek, poliki-poliki, jendarmeriaren probintzia delegazioak, Segurantza eta Ikerketa estazioengatik aldatu zituen, alkate eta gobernatzaileen agindupean. Garai hartan, alkateak eta gobernatzaileak herrizaingo ministroaren agindupe zuzenean zeuden.
1905eko Iraultza piztu zenean, eta Plehve hil ondoren, Piotr Stolipinek, herrizaingo ministro berri eta ministroen kontseiluko presidente gisa, segurantza estazioen sare nazional bat sortu zuen. 1908an, 31 estazio zeuden, eta, hiru urte geroago, 60tik gora. 1906an, Polizia Sailaren bi sekzio berezi gehiago antolatu ziren. Aldi berean, 1907an, Polizia Sailaren Segurantza Sekzio zentralizatua sortu zen. Honen egoitza nagusia, San Petersburgoko Fontanka kaleko 16. zenbakian zegoen.
Stolypinen hilketak eta Azef kasuak oso egoera zailean utzi zuen Okhrana, asko okertu zena, beranduago agente bikoitz eta sator gehiago aurkitu zirenean. 1913ko udazkenean, Moskukoa, Varsoviakoa eta San Petersburgokoa izan ezik, Segurantza estazio guztiak deseginak izan ziren. Lehen Mundu Gerraren hasierak, errepresio poliziala, kontraespioitzagatik aldatzea suposatu zuen, Iraultzaren aurkako borroko modu gisa. Baina, Sailaren ahaleginak, azkenean, ez ziren batere ondo antolatu armadako adimen unitateekin.