Miquel Coll i Alentorn
Miquel Coll i Alentorn (Bartzelona, Katalunia, 1904ko maiatzaren 12a - ib., 1990eko abenduaren 15a) katalan politikari eta historialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia aberatsekoa zen, eta ingeniaritzako ikasketak egin zituen, baina ez zen inoiz lanbide horretan aritu. 1931. urtean Acción Republicana de Cataluñako kide egin zen, liberala eta maila batean katalanzalea zen alderdikoa. 1932an Unión Democrática de Cataluña sortu zuen, eta idazkari nagusi izatera iritsi zen.
Estudios Universitarios Catalanes erakundea berrantolatu zuen 1942an, eta Kataluniako Historiako irakasle izan zen bertan. 1969-1977 bitartean irakasgai hori bera irakasten jardun zuen Bartzelonako Unibertsitatean ere. 1976an Consejo Federal Español del Movimiento Europeo kontseiluko presidente izendatu zuten, eta urtebete geroago Convergència i Unió alderdian sartu zen. 1980an Kataluniako Parlamentuko diputatu egin zuten, eta Generalitateko Presidentetzako aholkulari izan zen ondorengo lau urteetan; 1984tik hil zen arte (1990), berriz, Kataluniako Parlamentuko presidente.
Historialari gisa, Historiografia de Catalunya en el periode primitiu (1951-1952, "Kataluniaren historiografia antzinako garaietan"), "Descloten kronika" lanaren edizio kritiko bat (1949-1951) eta Guillem Ramon de Montcadaren kondairari buruzko ikerketak (1957) argitaratu zituen, beste lan batzuen artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1904ko jaiotzak
- 1990eko heriotzak
- Kataluniako historialariak
- CIUko politikariak
- Bartzelonarrak
- Kataluniako Generalitatearen Urrezko Dominak
- Bartzelonan hildakoak
- Kataluniako Parlamentuko III. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko II. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko I. legegintzaldiko diputatuak
- CiUko diputatuak Kataluniako Parlamentuan