[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Louis Armstrong

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Louis Armstrong

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis Daniel Armstrong
JaiotzaNew Orleans1901eko abuztuaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCorona (en) Itzuli eta New York1971ko uztailaren 6a (69 urte)
Hobiratze lekuaFlushing Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Lil Hardin Armstrong  (1924ko otsailaren 4a -  1938)
Lucille Armstrong (en) Itzuli  (1942ko otsailaren 4a -  1971ko uztailaren 6a)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Bunk Johnson (en) Itzuli
Buddie Petit (mul) Itzuli
King Oliver
Jarduerak
Jarduerakaktorea, kale-artista, tronpeta-jotzailea, musika-talde gidaria, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, abeslaria, soinu banda konpositorea, zinema aktorea, kantugilea, irrati-esataria, estudioko musikaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaLouis Armstrong & His Orchestra
Louis Armstrong and His Hot Five
Louis Armstrong and His All-Stars
Izengoitia(k)Satchmo eta Pops
Genero artistikoajazza
Ahots motabaritonoa
basso profondo (en) Itzuli
Musika instrumentuatronpeta
Korneta
ahotsa
DiskoetxeaABC Records
Audio Fidelity
Columbia Records
Decca Records (mul) Itzuli

louisarmstronghouse.org
IMDB: nm0001918 Allocine: 2118 Allmovie: p2289 TV.com: people/louis-armstrong IBDB: 70755
Facebook: louisarmstrong Twitter: ArmstrongHouse Youtube: UC9ZFNi6DcduUn9KUMhOnFUQ Spotify: 19eLuQmk9aCobbVDHc6eek iTunes: 518462 Last fm: Louis+Armstrong Musicbrainz: eea8a864-fcda-4602-9569-38ab446decd6 Songkick: 239754 Discogs: 38201 IMSLP: Category:Armstrong,_Louis Allmusic: mn0000234518 Find a Grave: 36 Deezer: 2337 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:Louis Armstrong signature.svg, Armstrong-Alassio (crop).jpg
Louis Amstrong Lucille Wilsonekin 1960. hamarkadan.

Louis Daniel Armstrong (New Orleans (AEB), 1901eko abuztuaren 4a - 1971ko uztailaren 6a) jazz musikari estatubatuarra. Kantari eta tronpeta-jotzaile bikaina izan zen eta munduko jazz-musikari garrantzitsuenetarikoa. Armstrong jazz-en historiako musikaririk berritzaileenetako bat izan zen, eta jazz musikaririk ezagunena. Jazz musika transformatu egin zuen bere nortasun eta trebeziari esker.[1] Sormena, originaltasuna eta inprobisatzeko gaitasuna izan ziren bere ahalmen nagusiak. Hasiera batean, tronpetista jardun zuen eta horrela irabazi zituen ospea eta fama, baina geroago gehiago nabarmendu zen kantatzen. Armstrong eta haren bandak bost kontinenteak zeharkatu zituzten, baita arrakasta handia lortu ere.

Chicagora igaro zen King Oliveren orkestran jotzeko (1922-1924), eta gero New Yorka aldatu zen Fletcher Hendersonen orkestran jotzeko eta Bessie Smithekin grabatzeko. Chicagon berriro bere orkestra eratu zuen (Hot Five, 1925; Hot Seven, 1927). Talde hauekin New Orleans izeneko estiloa goi-mailara eraman zuen, jazz klasikoaren sortzailetzat hartua izanik. Gerora nazioarteko karrera egin zuen: filme eta jazzaldi garrantzitsuenetan esku hartu zuen. Izan duen eraginaren eta utzitako lanaren ondorioz, jazzak eman duen artista garrantzitsuenetakoa da.[2]

Jazza Blusaren garai berean sortu zen , xx.mendearen hasieran. Jazz musikak bluesaren jatorri berdina du. Biak kotoi eta tabako ustiategietan lan egiten zuten esklabo afrikarren ohituretatik sortu ziren. Afrikako abesti tradizionalak eta erlijio-abestiak daude jazzaren jatorrian. Gehienetan taldean jotzen den musika da. Bere ezaugarri nagusia inprobisazioa izan da beti. Artistek melodia baten gainean momentuan asmatutako zatiak jotzen dituzte. Jazza sasoi hartan oso musika folklorikoa zen eta berak lortu zuen musika popularra bihurtzea.

Louis Armstrong New Orleansen jaio zen, 1901eko abuztuaren 4an. Familian ez zegoen beste artistarik; beraz, hiriko kaleetan jarduten zuten taldeak entzunda piztu zitzaion musikarako grina. Aitak laster abandonatu zuen familia, Armstrong ume-umea zela. Ondorioz, amak askotan utzi behar izan zuen ahizparen, osabaren edo amamaren etxean. Halaber, umeentzako erreformategi batean bizi izan zen, eta bertako bandan parte hartu zuen. Bertan, lehendabizi, korneta jotzen ikasi zuen (tronpeta moduko bat), baina, geroago, erreformategiko zuzendariak beste musika-tresnaren bat jotzera animatu zuen, eta tronpeta hautatu zuen. Erreformategitik irtetean, hainbat ogibidetan aritu zen; besteak beste, ikatza eta esnea saltzen.

Aldi berean, Storivilleko kabaretetan artista gisa lanean hasi, eta nahiko ospetsu bihurtu zen. Bertan, Joe King Oliver korneta-jotzaile famatua ezagutu zuen. 1919. urtean, Louis Armstrong nahiko ezaguna zen, eta Kid Ory-ko orkestrako zuzendariak kontratatuta, New Orleanseko orkestra askotan jotzeko aukera izan zuen, baita Missisipi ibaian gora eta behera zihoazen baporezko ontzietan ere. Joe Oliverrek hiritik alde egin zuenean, haren lekua hartu zuen bandan, momentu hartan hiriko swing talde garrantzitsuena.

Lehenengo urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922an Amstrong Chicagora joan zen. Joe King Oliverrek bere Creole Jazz Bandean bigarren kornetista moduan aritzeko eskeini zion. Oliverren orkestra Chicagoko swing talderik onenetako bat zen. Garai hartan Chicagoko hiria jazzaren erdigunea zen. Orduantxe hasi zen Amstrongen izena jendearen artean zabaltzen eta ezaguna egiten. 1924an, Lillian Hardin-ekin ezkondu zen, Oliverren orkestrako piano-jotzailearekin. Eta emazteak berak animatu zuen Oliverrengandik banatzera, beste helburu batzuk lortzeko. Hortaz, New Yorkera joan zen. Amstrong-ek ordurako irabazita zuen izen onari esker, Fletcher Hendersonek, orduko New York-eko orkestra-zuzendari beltz onenak, bere bandarekin aritzeko eskaintza egin zion. Garai hartan, Armstrongek alde batera utzi zuen korneta, eta tronpeta jotzera aldatu zen, Hendersonen orkestrako beste musikariekin hobeto harmonizatzeko gogoz.

New Yorkera heldutakoan, musika irakurtzen ikasten hasi zen, eta, urtebetean, irauli egin zituen bere orkestra-kideen jotzeko era eta estiloa. Laster, blues kantari onenekin ere hasi zen grabatzen; adibidez, Bessie Smithekin. Sasoi hartan, grabazio independente ugari ere egin zituen hainbat musikarirekin; esaterako, Sidney Bechet-ekin edota, Clarence Williams piano-jotzailearekin.

The Hot Five and The Hot Seven

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkeko esperientziaren ostean, Chicagora itzuli zen Lil-en orkestrarekin aritzeko, “Dreamland Ballroom” areto ospetsuan. Geroago, bere taldea osatu zuen: The Hot Five boskotea. Handik gutxira, beste bi musikari etorri, eta zazpikote bihurtu ziren: The Hot Seven. Bien bitartean, bestelako generoak ezagutzeko asmoz, zinemagintzari ekin zion. Hala, Ex Flame izeneko filma izan zen lehendabiziko lana 1932an. Zinemara egindako sartu-irtenaren ondoren, bere musika Europara eramatea erabaki zuen eta bira egin zuen Erresuma Batuan zehar. Urtebete geroago, berriro ere, kontinente zaharrera itzuli zen, eta Holandan, Danimarkan eta Norvegian eskaini zituen kontzertuak. Ospe handia lortu zuenez, Swing that music izeneko autobiografia argitaratu zuen 1936an. Pertsona garrantzitsu asko ezagutzeko aukera ere izan zuen. 1949an, esaterako, Pio XII. aita santuak harrera egin zion Vatikanoan.

Louis Armstrong and the All Stars

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko hamarkadaren erdialdean, hil arte haren ibilbide profesionala zehaztu zuen pausoa eman zuen. Izan ere, bere musika-taldeari izena aldatu zion: Louis Armstrong and the All Stars. Ordutik aurrera, mundu osoan egin ziren ezagun, Afrikan, Australian eta Japonian eskainitako emanaldiei esker. Disko asko grabatu zituzten eta arrakasta izugarria lortu zuten. Smallband Sides lanarekin hasi ziren eta 1970ean amaitu zuten, What a Wonderful World diskoaz.

Haren diskografiari erreparatuta, ospe handiko artistekin egindako elkarlanak ere daude, besteak beste, Duke Ellington, Oscar Peterson eta Ella Fitzgerald musikari handiekin batera grabatutako argitalpenak. Horrez gain, Blues Singers moduko talde ezagunekin ere lan egin zuen. Politikarako zuen grina ere ahanztezina da: arrazakeria gogor salatu zuen, eta Sobietar Batasunean eman beharreko kontzertu bat bertan behera utzi zuen, erregimen komunistaren aurka protesta egiteko.

Tronpeta jotzen eta emanaldiak egiten hil arte segitu zuen, baina gero eta gutxiago, osasun-arazoak zirela eta. New Yorkeko Queens auzoan hil zen, lotan zegoela, bigarren bihotzeko batek jota. 69 urte zituen.

Diskografia aukeratua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Louis Amstrong, 1953an.
  • 1923: Louis Armstrong with King Oliver (Milestone)
  • 1923: Clarence Williams' Blue Five (CSB)
  • 1928: Hot Fives And Sevens, Vol. 3 (JSP)
  • 1931: Stardust (Portrait)
  • 1933: Louis Armstrong Sings the Blues (RCA)
  • 1947: Satchmo at Symphony Hall, Vol. 2 [live] (Decca)
  • 1949: Satchmo Serenades (Polygram Records)
  • 1951: Satchmo at Pasadena [live] (Decca)
  • 1954: Louis Armstrong Plays W.C. Handy (Columbia/Legacy)
  • 1955: Louis Armstrong at the Crescendo, Vol. 1 [live] (Decca)
  • 1955: Ambassador Satch (Columbia/Legacy)
  • 1955: Satch Plays Fats: The Music of Fats Waller (Sony)
  • 1955: Satchmo the Great (Sony)
  • 1956: Ella and Louis (Polygram Records)
  • 1956: Pasadena Civic Auditorium June 20, 1956 (Giants of Jazz)
  • 1956: High society
  • 1957: Porgy & Bess (Polygram Records)
  • 1957: Ella and Louis Again (Polygram Records)
  • 1957: Louis Armstrong Meets Oscar Peterson (Polygram Records)
  • 1957: Louis and the Angels (Umvd Labels)
  • 1959: The Five Pennies (Decca)
  • 1960: Happy Birthday, Louis! Armstrong & His All-Stars (Omega)
  • 1960: Satchmo Plays King Oliver (Varese Sarabande)
  • 1961: Together for the First Time Duke Ellingtonekin (Roulette)
  • 1963: Hello, Dolly! (Mca)
  • 1968: What a Wonderful World (ABC Records)
  • 1968: Disney Songs the Satchmo Way (Disney)
  • 1969: On Her Majesty's Secret Service (Capitol). On Her Majesty's Secret Service filmaren soinu-banda.
  • 2002: The Best of Louis Armstrong: The Hot Five and Seven Recordings (Columbia/Legacy)
  • 2002: Satchmo Live (Orpheus Records)
  • 2006: Complete New York Town Hall & Boston Symphony Hall Concerts (DeFinitive)
Grammy sariak
Urtea Lana Kategoria Emaitza
1961 Paris Blue Soinu bandaren album onena Izendatua
1964 Hello, Dolly! Urteko grabazioa Izendatua
Gizonezko ahots interpretazio onena Irabazlea
1972 Bizi osoko ibilbideari Irabazlea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.esquire.com/es/actualidad/musica/a39867130/louis-armstrong-vida-obra/
  2. «Armstrong, Louis» www.euskadi.eus (Lur entziklopedia) (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  • Elie, Lolis Eric. A Letter from New Orleans. Originally printed in Gourmet. Reprinted in Best Food Writing 2006, ed. by Holly Hughes, Da Capo Press, 2006. ISBN 1-56924-287-9
  • Goffin, Robert. Horn of Plenty: The Story of Louis Armstrong. Da Capo Press, 1977. ISBN 0-306-77430-5
  • Jones, Max and Chilton, John. Louis: The Louis Armstrong Story, 1900–1971. Da Capo Press, 1988. ISBN 978-0-306-80324-6
  • Meckna, Michael (2004). Satchmo: The Louis Armstrong Encyclopedia. ISBN 0-313-30137-9
  • Storb, Ilse (1999). Louis Armstrong: The Definitive Biography. ISBN 0-8204-3103-6
  • Willems, Jos. All of Me: The Complete Discography of Louis Armstrong. Scarecrow Press, 2006. ISBN 978-0-8108-5730-8
  • Williams, Iain Cameron Underneath a Harlem Moon: The Harlem to Paris Years of Adelaide Hall. Bloomsbury Publishers, 2002. ISBN 0-8264-5893-9

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]