[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kaio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laridae» orritik birbideratua)
Kaio
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
Familia Laridae

Kaioak, antxetak, kalatxoriak, itsastxoriak edo itxasurtzoak itsaso aldean bizi diren hegaztiak dira. Sternidae familiaren txenadekin eta, urrunagoa, zangaluzeekin lotura dute. Gehienak Larus generokoak dira. Tamaina ezberdineko hegaztiak dira, txikiena antxeta txikia (120 gr eta 29 cm) eta handiena kaio beltza (1,75 kg eta 76 cm) izanik.

Hego luze eta sendoak, oin palmatuak, hanka luzeak eta moko kurbatu samarra dute. Sabelalde eta buruko lumajea zuria da eta hegoak ilunagoak. Hondakin organikoak, intsektuak, zizareak eta muskuiluak jaten dituzte. Hegan egiten arinak dira; oinez ere ibiltzen dira, eta ondo egiten dute igeri. Itsasertzetan egoten dira gehienak, baina ibaietan eta aintziretan ere badira batzuk. Taldetan bizi dira, amildegietan edo lurrean egiten dituzten habia sendoetan.

Larus generoa

Leucophaeus generoa[1]

Chroicocephalus generoa[1]

Creagrus generoa

Pagophila generoa

'Rissa generoa

Rhodostethia generoa

Xema generoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaio Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.