Kinbundu
Kinbundu | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Angola |
Hiztunak | 4 milioi (2012) |
Eskualdea | Luanda, Bengo eta Malanje probintziak |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Benue–Congo (en) Bantoid (en) Southern Bantoid (en) Bantu hizkuntzak Central-Western Bantu (en) Njila (en) Kimbundu (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | kmb |
ISO 639-3 | kmb |
Ethnologue | kmb |
Glottolog | kimb1241 |
IETF | kmb |
Kinbundu Angolako talde etnolinguistiko nagusietako bat, kinbundu hizkuntza bantuaz mintzo diren herriek osatua. Kinbundu taldeko herri nagusiak mbaka, ndongo eta mbondoak dira. Angola iparraldean bizi dira, Luanda inguruan, Dande eta Kwanza ibaien arteko lurraldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendean elkarren artean loturarik ez zuten herriek osatzen zuten kinbundu taldea, baina Kongoko erresumaren presioa zela eta, herri horietako baten legea onartu (ndongo leinuarena hain zuzen) eta haren mendean bateratu zituzten kinbundu herri guztiak. Portugaldarrek kinbundu herrien batasuna hautsi zuten, eta XVI. mendearen bukaeratik XVII. mendearen bukaerara gatazkak sorrarazi zituzten ndongo leinua osatzen zuten herrien artean. Leinu desberdineko kideen arteko ezkontzak eta portugaldarren nagusitasuna direla eta kinbundu taldean nabarmena da kultura desberdinen kutsua. 1970 inguruan Kinbundu taldea zen Angolako Nazio Askapenerako Mugimendua osatzen zuen talde nagusia. 1.970.000 kinbundu inguru dira gaur egun.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-05-19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.