[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bahitua (Robert Louis Stevenson)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kidnapped» orritik birbideratua)
Kidnapped
Kidnapped eleberriaren 1888ko lehenbiziko estatubatuar argitalpena (Scribner's Sons, New York.
Datuak
IdazleaRobert Louis Stevenson (1886)
Argitaratze-data1886
GeneroaAbentura eta Historia
Jatorrizko izenburuaKidnapped
HizkuntzaIngelesa eta eskoziera
ArgitaletxeaCassell & Co (en) Itzuli
Herrialdea Eskozia
Orrialdeak136
Euskaraz
IzenburuaBahitua[1]
ItzultzaileaSusana Preboste
Argitaratze-data1994
Orrialdeak295
ISBN9788487484209[2]

Bahitua (jatorrizko izenburua ingelesez Kidnapped) Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen historia eta abenturazko eleberri bat da. Lehenbiziko aldiz 1886ko maiatza eta uztailaren artean Young Folks aldizkarian argitaratu zen. 1893an Catriona izeneko jarraipen eleberria argitaratu zen.

Eskozian, 1752. urtean dago girotua, 1745eko Matxinada jakobita eta gero. Protagonista David Balfour izeneko hemezortzi urteko mutil bat da eta eleberria benetako gertaera historiko batean oinarritzen da: Britainiar Gobernuko ordezkari zen Colin Campbell Azeri Gorriaren hilketa eta haren ondorioak.

Zenbait pertsonai historiko agertzen dira eleberrian zehar, garrantzitsuenak: Colin Campbell, Allan Breck Stewart, James Stewart, Cluny MacPherson eta Rob Roy entzutetsuaren seme zen Robin Oig MacGregor.

Aipatzekoa da Stevensonek Eskoziako Lur Garaietako biztanleekiko eta kultura gaelikoarekiko orohar azaltzen duen sentiberatasuna eta begirunea.

Bitxikeri gisa, Duncan Dhu musika taldearen izena eleberri honetan agertzen den Duncan Dhu Maclaren pertsonaitik dator.

Zinema eta telebista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.