Izaskun Etxetxipia
Izaskun Etxetxipia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1940 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 2020ko abenduaren 15a (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Izaskun Etxetxipia Goiburu (Tolosa, 1940ko otsailaren 24a - Tolosa, 2020ko abenduaren 15a) tolosar medikua izan zen, hematologian espezializatua. Dirurik ez zegoen bere etxean, gurasoak langileak ziren, eta bekekin Nafarroako unibertsitatean medikuntza ikasi zuen, ez zen ohikoa emakumezkoek Unibertsitateko ikasketak egitea. Laugarren promozioa horretan 23 ikasletik zazpi izan ziren emakumezkoak. Laborategi klinikoan egin zuen lana sei umeren amatasuna partekatuz.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi anai-arreba izan ziren. Bai aitak, bai amak, LaTolosana paper fabrikan lan egiten zuten. Ez zuten umeak hazteko denborarik, eta amonarekin eta bi izebekin hazi ziren. Gurasoekin harreman handirik ez zuen eta ume bakartia sentitu zen. Jatekorik ez zitzaien falta, baina norekin hitzegin ez zuen. Ikasteko grina handia zuen. Etxean diru askorik ez, eta bekadun ikasi zuen, mojetan, Jesuitinetan.
Tolosan klase ezberdintasun handia zegoen. Nahiz eta ikastetxearen lagunak goi mailakoak izan, bere familiarik ez, eta etxean geratzen zen. Etxean ez zegoen libururik, ez margolanik, ezbait zegoen dirurik, bizitzeko besterik. Bere osabak Arantzazu santutegia lan egin zuen, orduan fraide asko ezagutu zituen. Haiek eman zizkioten irakurtzeko lehenengo liburuak.
Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerabe garaian ere bere mundua egin behar izan zuen, baita eskolan ere. Tolosako Jesuitinetan, lagunak zituen, baina goi mailakoak ziren, eta eskolatik kanpo ez zuen haiekin harremanik izaten, bakarrik pasatzen zuen denbora asko.
Medikuntza ikasi nahi zuela esan zuenean etxean, aitak ez zion baiezkoa esan, emakumezkoek ez zuten hori ikasten eta maistrarako ikastea agindu zion.
Medikuntza ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osabak inprenta Iruñean irekitzeko aukera izan zuen, eta hara joan zen osaba-izebarekin ikasketak egitera. Iruñera joan eta medikuntzan izena ematearekin batera maistra ikasteko ere eman zuen. Unibertsitate aurreko urtea 1956an egin zuen, eta 57an hasi zen medikuntza ikasten. Zazpi urte ziren garai hartan.
Iruñean ezagutu zuen gero izango zen bere senarra, Joxe Migel Zeberio Larrarte. Ezkondu eta Tolosan bizitzea erabaki zuten. Joxe Migelen aitak musika eta kultur zaletasuna zituen, Federiko Zabala koinata zuen eta euskararen eta euskal kultura bizitzeko gogoa zuten eta bizi zuten.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hematologian espezializatu zen, baina sekula ez zuen hori landu. Tolosan lanik ez zegoen, Gizarte Segurantzan mediku lekuak hartuta zeuden eta borrokatuta lanpostu bat eman zioten,1965ean hasi zen lanean. Haurra izan ondoren, 1966an, lana uzteko gutuna jaso zuen esanez, emakume ezkongabe bati eman ziotela bere postua. Batere gabe geratu zen. Baina etxera bueltatzeko asmorik ez zuen eta kontsulta pribatu bat ireki zuen, bere senarrak lagunduta. Aurreneko laborategia errentan hartuta zuten etxeko jangelan, han hasi zen lanean. Diru pixka bat bildu, eta lokal bat jarri zuten. Hogei bat urtez lana egin zuen han analista bezala. Sei ume izan zituen, orduan berriro saiatu zen Gizarte segurantzan lan egiten. Han zenbait urte pasa eta kontratu mugagabea egin zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elustondo, Miel A.. (2013). «Izaskun Etxetxipia: "Iruñera medikuntza ikastera joan nintzenean liberatu nintzen"» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).[Betiko hautsitako esteka]