[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bellatrix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gamma Orionis» orritik birbideratua)
Bellatrix
Behaketa
Distantzia Lurretik121 pc
Itxurazko magnitudea (V)1,64, 0,54, 1,42, 1,73, 1,95, 2,17, 2,24 eta 2,32
Magnitude absolutua−2,8
Mota espektralaB2V
Metaltasuna−0,25
KonstelazioaOrion
Abiadura erradiala350,42 km/s
Igoera zuzena81,282763557 °
Deklinazioa6,349703264 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa6 Eguzki erradio
Masa8,4 M☉
Argitasuna6.400 L☉
Izendapenak

Bellatrix Orion konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da. Betelgeuse supererraldoi gorritik 5º dago mendebaldera. Bayer katalogoan γ Orionis bezala agertzen da, latinez Gamma Orionis. Izar aldakorra da, gutxi gorabehera 1.6ko magnitudearekin, beraz zeruko 25. izarrik distiratsuena da. Eguzkitik 250±10 argi urtera dago. Eguzkia baino 7,7 aldiz masiboagoa eta 5,75 aldiz handiagoa den erraldoi urdin bat da.

Orion konstelazioaren irudikapen klasikoa den ehiztarian, arkua hartzen duen sorbalda irudikatzen du.

Izenak latinez "emakume gerlaria" esan nahi du. Abu Ma'shar al-Balkhi eta Joan Hispalensearen lanetan agertu zen jada, baina garai horretan izen hau Capellari ematen zitzaion. XV. mendean Vienako astronomoek Bellatrix izena jarri zioten Oriongo izar honi, eta hala agertzen da Alfontsotar Tauletan[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Kunitzsch, Paul. (1986-05). «The Star Catalogue Commonly Appended to the Alfonsine Tables» Journal for the History of Astronomy 17 (2): 89–98.  doi:10.1177/002182868601700202. ISSN 0021-8286. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]