Autofede
Itxura
(«Fede auto» orritik birbideratua)
Autofedea edo fede-autoa, Espainiako inkisizioak salatutakoei egotzitako epaiak jendaurrean aitortzera, eta zeremonia publiko horri zeritzon.
Saioari hasiera emateko Inkisidoreak heresien aurkako sermoia egiten zuen, eta ondoren epaiak irakurtzen zituen. Erruduntzat hartuak denen aurrean damutu eta bere errua aitortzen zuen. Hiltzera kondenatuak aginte zibilari pasatzen zitzaizkion hil zitzan.
Euskal Herrian, Zugarramurdiko "sorginei" Logroñon egindako autofedea izan zen ospetsuena (1610). Bertan, sei erre zituzten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |