Biosintesi
Itxura
Biosintesia gai kimikoen sintesia da, izaki bizidunek egina. Energiari (ATP gehienetan) eta hainbat entzimari eta koentzimari esker izaten du izakiak biosintesirako gaitasuna; izaki bizidunen ezaugarri nagusietakoa da, horri esker eratzen eta berritzen baitira zelulak eta zelulen osagaiak. Metabolismoaren oinarrizko prozesuetako bat da eta izaki bizidunaren organismoan bertan gertatu ohi da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-02-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.