Zere
Itxura
(«Balaenopteridae» orritik birbideratua)
Zereak | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Superfamilia | Balaenopteroidea |
Familia | Balaenopteridae |
Zere Balaeonoptiidae familiako zenbait ugaztun zetazeoren (bereziki Balaenoptera generokoen) izen arrunta da.
Zereak itxuraz balearen antzekoak dira, baina gorputza haiek baino zapalagoa dute; aho azpitik sabelaldera zimurgune luze batzuk dituzte eta isatsaren aurrean gila itxurako luzakin bat. Espeziearen arabera 10-20 m luze izan daitezke.
Arrainak eta planktona jaten dituzte, eta Ipar eta Hego Poloetan bizi dira.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi generotan banatzen da:
- Balaeonoptiidae
Hainbat espezie ezagun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zere urdina edo balea urdina
- Zere txikia (Balaenoptera acutorostrata)
- Zere arrunta (Balaenoptera physalus)
- Ipar zerea (Balaenoptera borealis)
- Bryde zerea
- Xibarta
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.