[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Autoikaskuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autodidakta» orritik birbideratua)
Ordenagailuek eta Internetek asko zabaldu dute autoikaskuntzaren aukerak.
Leonardo da Vinci autodidakta izan zen.

Autoikaskuntza hitzak, baita Ikaskuntza autonomo ere, inoren laguntzarik gabe norberak ikasteko prozesua adierazten du, "nork bere kabuz egiten duen ikaskuntza" alegia.[1] Horrela ikasi duena autodidakta da. Autodidakta berak bakarrik ikasten duen pertsona da.

Autoikaskuntzaren prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintesi gisa, esan dezakegu ikasteko autonomia pertsona batek bere ikasteko modua zuzentzeko, kontrolatzeko, erregulatzeko eta ebaluatzeko duen ahalmena dela, modu kontzientean eta nahita, nahi duen helburua lortzeko ikaskuntza-estrategiak erabiliz. Autonomia horrek hezkuntzaren azken helburua izan behar du, ikasten nola ikasi adierazten duena. Interneten erabilerak autoikaskuntzaren aukerak zabaldu ditu.

Autoikaskuntza eta jolasa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoikaskuntza gizakiak, ugaztunek eta beste animalia batzuek beren baitan duten zerbait da, eta agerian geratzen da jolasean ari direnean. Jolasteak, batzuetan kontuan hartzen ez bada ere, funtzio nagusia du trebetasun berriak ikastea edo jada badituztenak hobetzea. Askotan, autoikaskuntza jolasean hasten da, eta denbora bat igaro ondoren konturatzen da asko ikasi dela horrela, eta ez duela soilik ondo pasatzeko balio.

Autoikaskuntza eta euskara

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan eta bereziki COVID-19 pandemiarekin batera asko zabaldu dira euskara ikasteko autoikaskuntzaren proposamenak, nahiz eta aurretik oso garatuak izan. Euskaltegi askok Internet bidezko aukera hau zabaldu dute. Dena dela, Ana Garmendiaren hitzetan, "Autoikaskuntza ez dator ohiko metodoa ordezkatzera".[2] Boga da horrelako autoikaskuntzaren sistema bat.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]