[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aragoiko Konderria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragoiko Etxea» orritik birbideratua)
Aragoiko Konderria
Condato d'Aragón
809 – 1035
Konderria
Eskualdeko mapa
Geografia
HiriburuaJaka
Kultura
Hizkuntza(k)Nafar-aragoiera
ErlijioaKristautasuna
Historia
Aurrekoak
Karolingiar Inperioa
Kordobako emirerria
Ondorengoak
Iruñeko Erresuma
Aragoiko Erresuma

Aragoiko Konderria (aragoieraz: Condato d'Aragón; latinez: Comitatus Aragoniae) edo Jakako Konderria Aragoi ibaiaren haranean, euskaldunen lurraldean zegoen frankoen markako konderri txikia zen. Erdialdeko Pirinioetan zegoen, eta Anso, Hecho eta Canfranc biltzen zituen bere baitan, Jaka hiriburu zuela. Karolingiarrek burututako Akitaniaren eta Baskoniaren konkista (769) hertsiki lotuta dago Pirinioen kristautzearekin eta mendiko monasterioen zein Aragoien sorrerarekin. Nahiz eta VIII. mendeko bukaeran edo IX. mendeko hasieran karolingiarrek sortua izan, laster Iruñeko Erresumaren eremuan erori zen. Nafarrek 922an bereganatu zuten. XI. mendean Aragoiko Erresuma sortzeko lagunduko zuen.

Aragoiko kondeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garindo II.a Aznaritz hil ondoren, konderria Iruñeko Erresuman eremuan sartu zen. Iruñeko erregeek zenbait noble aukeratu zituzten konde izateko (berez subiranotasuna izan ez zuten arren). Gutxi dokumentatutako zerrenda honetan, izen hauek daude:

  • Bisson, T. N. The Medieval Crown of Aragon: A Short History. Oxford: Clarendon Press, 1986. ISBN 0-19-821987-3.
  • Ricardo del Arco y Garay. España Christiana: Hasta el año 1035, fecha de la Muerte de Sancho Garcés III. Madril: Espasa Calpe, 1964.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]