[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Tell al-Amarna

Koordenatuak: 27°39′42″N 30°54′20″E / 27.661666666667°N 30.905555555556°E / 27.661666666667; 30.905555555556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amarna» orritik birbideratua)
Tell al-Amarna
العمارنة
Tenplu txikia
Datuak
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Minya Governorate
EskualdeaEgipto Garaia
Koordenatuak27°39′42″N 30°54′20″E / 27.661666666667°N 30.905555555556°E / 27.661666666667; 30.905555555556
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Akenaton
GaraiaK.a. 1346
Garaia(k)Egiptoko XIII. dinastia, Erromatar Inperioa
KulturaAntzinako Egipto
Altitudea195 m

Tell al-Amarna[1] (arabieraz: العمارنة al-‘amārnah), Egipton, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoen lurralde baten izen arabiarra da, K.a. XIV. mendean, Akhetaton[2] hiria eraiki zen tokia delako ezaguna.

Akenaton faraoiak, bere erregealdiaren bosgarren urtean, toki hau aukeratu zuen bere hiriburu berria eraikitzeko, Akhetaton (Atonen Ostertza), Antzinako Egipton eragin gehien zuten hiriak ziren Tebas eta Menfisen arteko erdi bidean.

Hiriburua, plano hipodamiko batekin diseinatua izan zen, mugak zehazteko mugarri handiak zizelkatu zirelarik. Bertan, Atonen gurtza monoteista berriaren errituak egingo ziren.

Akenaton faraoiak, eraikin handiak eraikitzea agindu zuen. Adibidez:

  • Atonen tenplu handia
  • Errege jauregia, garrantzi sinboliko handikoa, agerkundeen leihoarekin, nondik errege familia bere mendekoen aurrean agertzen zen
  • Amarnako taulatxoak edo Amarnako gutunak (errege gutunak) zituen artxibategien eraikina
  • Nobleen etxebizitzak, laukiluze formako oinplanodunak
  • Hipogeoak (harkaitzean zulaturiko hilobiak), hiriaren iparraldean eta hegoaldean kokatuak.

Hiriak, urte batzuk baino ez zituen iraun, erregea hil ondoren, eraikin gutxi eraiki zirelarik. Sortu eta hamabost urtera utzia izan zen, Tutankamonen erregealdiaren hirugarren urte inguruan.

Horemheben garaitik hasten da Aketatonen suntsipen sistematikoa, bere harriak eta adobezko adreiluak, beste eraikin batzuk eraikitzeko probestuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]