Alex Salmond
Alexander Elliot Anderson "Alex" Salmond (Linlithgow, Mendebaldeko Lothian, Eskozia, 1954ko abenduaren 31 – Ohrid, Ipar Mazedonia, 2024ko urriaren 12a) Eskoziako lehen ministroa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1954an jaio zen Eskoziako Linlithgow hirian. Ama kontserbadorea zuen eta aita, berriz, laborista. St. Andrews unibertsitatean ikasi zuen, eta Ekonomia eta Historian lizentziaduna izan zen. Royal Bank of Scotland banketxean hainbat urtez lanean aritu ondoren, 1979an lortu zuen lehen diputatu eserlekua Londresen[1].
Garai hartan, Scottish National Party (Eskoziako Alderdi Nazionala) zatituta zegoenean, haren ordezkari izan zen Salmond. 2004ko irailaren 3az geroztik, alderdi haren buruzagia izan zen bigarren aldiz. Lehenik, 1990etik 2000ra kargu bera bete zuen. Gainera, Banff and Buchan hautes-barrutitik Erresuma Batuko parlamentuaren kidea izan zen eta Eskoziar Parlamentuko kidea, Gordon hautes-barrutitik.
2005ean, Edinburgora itzuli zen, eta zatitutako alderdiaren zati baten buruzagitza bere gain hartu zuen. 2007an Eskoziako Alderdi Nazionala Eskoziar Parlamenturako Hauteskundeak irabazi zituen, 47 eserleku lortuz, Eskoziako Alderdi Laboristak baino bat gehiago lortuta. maiatzaren 16an, Eskoziako lehen ministro kargua hartu zuen.
Hala ere, gutxiengoan gobernatu behar izan zuen, eta ezin izan zuen agindutako independentzia erreferenduma deitu. Salmonden aginteak, baina, eskoziar asko konbentzitu egin zituen, sendagaiak eta unibertsitate ikasketak doakoak izatea erabaki ondoren bereziki. Hurrengo hauteskundeetan (2011n), haren alderdiak gehiengo osoa lortu zuen eta independentziaren inguruko erreferenduma egin zedin eskatu zuen[1].
2014ko azaroaren 14an, Alex Salmondek bere alderdiko kargua eta Eskoziako lehen ministro kargua utzi zituen[2], Eskoziaren independentzia aldarrikatu zuen agurrean. Eskoziaren independentziaren aldeko erreferenduma bultzatu izanaz gustura zen jarraitzaileen aurrean[3]. Azaroaren 18an, Alex Salmondek azken hitzaldia egin zuen Eskoziar Parlamentuan, lehen ministro moduan[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Alex Salmond: Eskoziaren independentzia gertu izan zuen gizona»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-09-19
- ↑ Samara Velte, «Joateko ordua heldu zaio Salmondi», Berria, 2014-11-14
- ↑ «Eskoziaren independentzia aldarrikatu du Salmondek agurrean»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-11-14
- ↑ «Salmonden azken hitzaldia Eskozian, lehen ministro gisa», Berria, 2014-11-19
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alex Salmond |
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2023
- 1954ko jaiotzak
- 2024ko heriotzak
- Eskoziako lehen ministroak
- Eskoziako Alderdi Nazionaleko politikariak
- Mendebaldeko Lothian konderriko jendea
- Erresuma Batuko presbiterianoak
- Erresuma Batuko parlamentuko kideak (2015-2017)
- Erresuma Batuko parlamentariak 2005-2010
- Erresuma Batuko parlamentariak 2015-2017
- Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kideak