[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zierbena

Koordenatuak: 43°21′06″N 3°04′55″W / 43.3518°N 3.082°W / 43.3518; -3.082
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zierbena
 Bizkaia, Euskal Herria
Zierbenako Aldapa auzoa, San Roman eliza eta atzealdean Luzuero mendia.
Zierbenako bandera

Zierbenako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMeatzaldea
Izen ofiziala Zierbena
AlkateaMarcelino Elorza Talledo (EAJ)
Posta kodea48508
INE kodea48913
Herritarrazierbenarra
Kokapena
Koordenatuak43°21′06″N 3°04′55″W / 43.3518°N 3.082°W / 43.3518; -3.082
Map
Azalera10,5 km²
Garaiera76 metro
Distantzia19 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.496 (2023)
11 (2022)
alt_left 705 (%47,1) (%52,5) 785 alt_right
Dentsitatea1,63 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 18,89
Zahartze tasa[1]% 16,7
Ugalkortasun tasa[1]‰ 52,15
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,29 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,62 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,57 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 21,82 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 8.01 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zierbena.net

Zierbena[4] Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Meatzaldeko eskualdekoa, Bilbo Handiko metropolitar gunean kokatua. 2016. urtean 1.494 biztanle zituen.

Udalerria Bizkaiko ipar-mendebaldean dago, Bizkaiko kostaldean, Bilbotik 19 kilometro ipar-mendebaldera, Muskiztik 8 kilometro ipar-ekialdera, eta Santurtzitik 6 kilometro ipar-mendebaldera. A-8 autobidetik sarrera zuzena dauka, eta horrez gain Santurtzi eta La Arena hondartzara lotzen dituen errepideak.

1990eko hamarkadan Bilboko portuaren handitze lanak hasi zirenetik, Zierbenako portua erabat aldatu da: kirol portu berria eta hondartza artifiziala eraiki dira. Gaur egun Zierbena udalerria Bilboko portuak inguraturik bizi da.

Udalerriko mendi nagusiak Luzuero (307 m) eta Montaño (319 m) dira.

Zierbenak honako mugak ditu: iparraldean Kantauri itsasoa, mendebaldean Muskiz, ekialdean Santurtzi, eta hegoaldean Abanto udalerria.

Zierbenako portuko biribilgunea.

Zierbenako erdigunea portuaren ingurua da, Aldapa auzoa. Horrez gain, sakabanatutako beste bost auzune daude: La Arena, Portua, Valle, Kardeo eta San Mamesen. Udalerriko burua La Cuesta da, geografia eta administrazio aldetik erdigunea den auzoa.

Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira Zierbenan, Cardeo eta La Arena hondartzaren artean 1969. urtean aurkitutako aztarnak esaterako. Horrez gain, Ranes inguruetan erromatarren garaiko hainbat tresna eta arrasto aurkitu dira. Duela mende askotako Zierbena hartan, bizilagunak itsasoko lanetan aritzen ziren gehienbat, eta nekazaritzan.

Zierbena Somorrostro Haranaren barneko herria zen, haran hori Enkarterrietako bederatzi haranetako bat zelarik. Erdi Aroan zehar, lehen parrokiak eraiki ziren haran hauetan, eta ondoren eliza txiki horien inguruan herrixkak hazi ziren. Orduan, herrixka horiek garrantzia hartu eta kontzeju bilakatu ziren, eta horren ondoren, "errepublika". Horiek horrela, Somorrostro Harana hainbat udal eta "errepublikatan" zatikatu zen: "Lau Kontzejuak" (Zierbenako San Roman, Abantoko San Pedro eta Santa Juliana eta Muskizko San Julian) batetik, eta "Hiru Kontzejuak" bestetik (Santurtziko San Jorge, Sestaoko Santa Maria, eta Trapagarango San Salvador).

1842. urtean Abantoko San Pedro eta Santa Juliana, eta Zierbenako San Romango kontzejuek udalerri batua osatu zuten, Abanto-Zierbena.[5] Handik lasterrera, baina, Zierbenak banatzeko lehen ekimena egin zuen, eta 1941ean bigarrena. Zierbenak hamarkada asko behar izan zituen independentzia lortzeko, zehazki 1995. urtean, eta hurrengo urtean udalerri ofizialki bihurtu zen.

Zierbena 1996. urtean banatu zen Abanto-Zierbena udalerritik.

Zierbenako biztanleria
Zierbenako udaletxea

Zierbenako alkatea Marcelino Elorza Talledo da, izan ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak lortu zuen boto gehien 2011ko udal hauteskundeetan. Emaitzak hauek izan ziren:

Zierbenako udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[6]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5
503 (%50,35)
Zierbena Beti (Z.B)
2
219 (%21,92)
Bildu
2
170 (%17,02)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
53 (%5,31)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
12 (%1,20)
Alderdi Popularra (PP)
-
11 (%1,10)

2007an egindako udal hauteskundeetan honakoak izan ziren emaitzak:

Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 397 5
ZB 262 3
EAE 155 1
PSE-EE 51 0
PP 20 0
EB-Aralar 13 0

Bizkaibuseko A3321 lineak Zierbena, Muskiz eta Portugalete lotzen ditu. Bertan bestelako autobusak eta Renfe Aldiriakeko trena har daitezke.

Zierbenako portua.

Zierbenan ferrientzako portua dago, Bilboko Ferri Portua izenez ere ezaguna bada, Brittany Ferries konpainiaren MV Cap Finistère ferria astero birritan itsasoratu eta lehorreratzen da, Portsmouth (Portsmouth Nazioarteko Portua) hirira joan-etorria eginez.

Helmuga Ibilbidea Iraupena Ferria Konpainia
Portsmouth/Portsmoutheko Nazioarteko Portua 23 ordu (lehorreratze eta itsasoratze guztiak) MV Cap Finistère Brittany Ferries
Portsmouth/Portsmoutheko Nazioarteko Portua Zierbenara asteartean iritsi - Roscoffetik astelehenean igaro (abiapuntua Portsmouthetik igandean) 33 ordu (lehorreratzerik ez eta itsasoratze bakarra) MV Cap Finistère Brittany Ferries

Zierbena Arraun Elkartea da herriko arraunketa taldea. Emaitza aipagarriak izan ditu, besteak beste 1949ko eta 2018ko Espainiako Traineru Txapelketak eta 1987 eta 1990 artean Kantauriko kostaldean irabazitako dozenaka bandera. Petronor Bandera antolatzen du urtero.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Roman parrokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendeko eliza baten arrastoen gainean eraiki zen. 1880. urtean Francisco Murrietak bere testamentuan utzitakoari jarraituz, berreraiki egin zuten. Francisco Murrieta Zierbenan 1785ean jaiotako indianoa izan zen. Buenos Airesen 1865ean hil eta gero, eliza eraikitzeko dirutza handia utzi zuela jakin zen.

Aldare nagusiaren erdian dagoen erretaulan San Roman martiriaren irudi bat dago. Irudi hori Zierbenako San Roman kontzejuan egondakotik dator.

Portuko Ama Birjinaren eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko auzoan kokatuta dago eliza hori, San Roman parrokiari atxikita. Zierbenan jaio eta bizi izan zen Alicia Sangines Renovales andreak utzitako etxaldean kokatuta dago. Baseliza Aldundiaren, udalaren, Gotzaindegiaren emariei eta auzokoen ekarpenei esker erosi eta berreraiki zen, 1950eko hamarkadan.

Loiolako San Inazio baseliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loiolako San Inazio baseliza, Arenan kokatzen da, eta bertako baserrietako biztanleen ekimenez eraiki zen 1907an.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zierbenar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia