Aparatu (anatomia): berrikuspenen arteko aldeak
31.4.142.25 (eztabaida) wikilariaren 6017644 berrikuspena desegin da |
No edit summary |
||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
Gizakiarengan, 9 aparatu edo sistema ditugu. |
Gizakiarengan, 9 aparatu edo sistema ditugu. |
||
== Aparatu kardiobaskularra == |
|||
{{sakontzeko|Aparatu kardiobaskular}} |
|||
[[Odol]]aren bidez [[oxigeno]]a eta elikagaiak gorputz osoan banatzeko eta [[azido karboniko]]a eta hondakinak kanporatzen laguntzeko funtzioa dauka. |
|||
[[Bihotz]]a da organo nagusia, [[arteria|arteriek]] eta [[zain]]ek lagunduta. |
|||
== Arnas aparatua == |
== Arnas aparatua == |
11:50, 17 urtarrila 2019ko berrikusketa
Aparatuak (edo sistemak) anatomikoki organoek osatutako sistemak dira, funtzio konkretu bat edo batzuk aurrera eramaten dituztenak.
Gizakiarengan, 9 aparatu edo sistema ditugu.
Arnas aparatua
Oxigenoa eta azido karbonikoaren kudeaketaz arduratzen da. Birikek eta beste arnas bideek osatzen dute.
Digestio-aparatua
Elikagai eta hondakinen kudeaketan jarduten du. Sabelaldean dauden urdail, gibel, behazun, pankrea eta hesteek osatzen dute.
Gernu-aparatua
Odola filtratzeko funtzioa dauka, giltzurrunen bidez, hortik hondakinak kanporatzeko.
Nerbio-sistema
Gorputzaren mugimenduak koordinatzeko eta arlo intelektuala eta emozionala kudeatzeko funtzioak ditu. Garuna da organo nagusia eta kontrol gunea.
Lokomozio-aparatua
Mugimenduak ahalbidetzen dituena da. Aparatu hau bi sistematan bereizten da: eskeleto sistema eta gihar sistema. Hezur, gihar eta tendoiek osatzen dute.
Sistema endokrinoa
Aparatu hau gorputzeko atal desberdinetan dauden organoek osatzen dute. Bere funtzioak beste sistemekiko osagarriak dira, baina beti ere garrantzitsuak oreka fisiologikoa mantentzeko.
Immunitate-sistema
Kanpotik edo barrutik etorritako erasoetatik babesten du gorputza. Sistema linfatikoak, timoak, bareak eta hezur-muinak osatzen dute.
Ugaltze-aparatua
Gizakia multiplikatzeko eta arlo sexuala bideratzeko funtzioak betetzen ditu.
Aparatuen eta sistemen arteko ezberdintasunak
Aparatu eta sistema hitzek antzeko esanahia dute, baina ezberdina. Sistemak funtzio bat betetzeko elkartu diren ehun berdinez osatutako antzeko organoen multzoak dira. Aparatuak osatzen dituzten organoak, aldiz, oso ezberdinak dira, eta goi mailako funtzio bat betetzeko era koordinatuan lan egiten dute.
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aparatu (anatomia) |