[go: up one dir, main page]

Greziar mitologian, Zerkafo heliadetako bat zen, Helios eguzki jainkoa eta Rodo lamiaren semeetako bat.

Heliadek, Rodas uhartearen gobernua jaso zuten Telkinak kanporatuak izan ondoren, jainkoei, fenomeno atmosferikoak maneiatu eta Estigia lakuko ura euri bezala jaurtiz, erronka bota zieten zakur burudun daimon boteretsuak. Zeusek, telkinak desagertarazteko, urpean hartu zuen Rodas uhartea, baina telkinetako gehienek ihes egitea lortu zuten. Ondoren, Helios jainkoak, Rodas uhartearen gobernua suertatu zitzaiona, bere izpiekin, uhartea uretatik atera zuen berriz, bere maitearen izenarekin bataitu, eta gobernua, honekin izandako semeei eman zien.

Baina, Tenagesen trebezia zela eta, bere anaietako lauk, bekaizti, hil egin zuten. Krimena ezagutua izan zenean, hilketan parte hartu zuten laurak (Aktis, Makareo, Triopas eta Kandalo) Rodasetik erbesteratu ziren, eta, beraz, uhartean, hilketan parte hartu ez zuten biak geratu ziren, errege bakar bezala, hau da, Zerkafo eta Okimo.

Okimo zen bietan nagusiena, eta Rodaseko tronua bereganatu zuen. Hegetoriarekin, Zidipe edo Zirbia izeneko alaba bat izan zuen, azkenean, Zerkaforekin ezkondu zena, honela, bere anaiaren oinordeko bihurtu zena. Baina Zidipe, Okridionekin ezkon hitza emanda zegoen, baina honen heraldo baten traizioaren ondorioz, Zerkafori eman zion ezkontzeko. Arrazoi honegatik, ordutik, heraldo bakar bat bera ere ez zen saiatzen Okridionen tenplutxoan sartzen. Beste bertsio baten arabera, Okridionek Zidiperekin ezkontzea lortu zuen, baina Zerkafok, Zidipe maite zuenez, bahitu egin zuen, eta Okimo aguretu arte ez zen itzuli.

Zerkafo eta Zidipek, hiru seme izan zituzten, Kamiro, Lindo eta Ialiso izenekoak, Rodaseko hiru hiri nagusien eponimoak eta uhartea banatua izan zen barrutienak, baina Pindarok, hauek, Rodo beraren semeak zirela dio, eta, beraz, Zerkaforen anaiak.

Kanpo estekak

aldatu